Biolentzixian apologixia
Zelako paketsu bizi naizen azkenaldixan. Zelako ondo deskargatzetturazen eguneroko tentsiñuak. Zelako buru hotza arazo haundixenei aurre egitteko. Zelako alai juaten naizen biharrera (¡zeiñek esango lajeukek orain dala urte batzu!). Azken urtian nere bizitziak hoberutz egin jok, nabarmen. Eta “jipittasun”erako timoikada honen barruan, zer eta biolentzixiaren apologixa bat egittera jatork “flower power” honek. Gauza normala izan biharko litzakek eta oraindik aurrera hala izango dalakuan najagok, baiña hain pozik eta neure-buruakin-gustora geratu nintzuan lehengunian ze, kontatu biharra jaukat: lehengunian tipo bati aurrez aurre mehatxatu najetzan, kontuz ibiltzeko bestela ostixa bi emongo netzazela.
Zaragozatik bueltan izan zuan. Domeka baten, goizeko zazpiretan, han bildu giñan Cinco Villas bus geltokixan. Ni erdi lotan, eta ba dakik erdi lotan instintua dala nagusi… gauza ona, kasu honetan. Autobusera igo, eta hantxe geratzen nauk seko. Ba jatozak beste pasajeruak gora, eta euren artian hiru tipo, 30 bat urtetakuak, gaupasan. Beste pasajero loguretuen artian, eurak speed-gaba baten ondorixuekin, ondiok bajoiak jo barik antza… jijiji ta jajaja… euretako bat nere onduan jaukak asientua. Eta beste bixetako batek: “¡Ahí váaaa… (jojojo) al lado de Pancho Villa!”, eta bere buruaren txistiaz barrezka hasten dok, beste lagunakin (ohar ilustratibua: azkenaldixan, bigote haundi bat perilla txiki batekin darabilt). Nik beste alde batera begiratzen juat “suediarrarena” egitten, en fin… Gaupaseruak gure atzian jartzen dittuk. Segi lo jaruakin. Ondoko hirurak etxaukek, baiña, pakia emoteko asmorik eta hor jarraixek, jiji ta jaja. Adarra jotzeko gogua kontizu. Halako baten, lehengo espabillauak nere ondoko lagunari: “Eeeh… ¿qué tal la revolución?”.
Begixak zabaldu, nere ondokuan gaiñian etzintzen naiz, atzeko asientuetara begiratzeko moduan, eta tipuari arpegira, ahots leunakin eta astiro, ondo aitzeko moduan , zera diñotsat: “Te vas a llevar dos hostias, tú”.
¡Zelako plazerra bere arpegixa ikustia! Irribarre konjelatu horrek ez juan, seguru, halakorik espero: “(…) Ahí va, ¿p…por qué?” dardarti batekin erantzutian. Orain, hotzian pentsatuta… Demandan hasi ezkeriok ez jeguan han gauza onik: tipua haundixa zuan, bakaladero itxuriakin, alkondara zuri zimur-zimur egindakua jantzitta bere muskulito brontzeauen gaiñian, burua afeittatuta calva brillanteduna… Baiña nik segi: “Encima de bocazas, eres un poco corto ¿no?”. “¡Pero qué pasa, ahí-va-la-hostia, que no puedo decir lo que quiera, o…!” berak, eta nundik urten ez jakinda, amigotien aurrian atzera ez egittiarren… Mehatxua errepikatu nik, eta halako evasivekin darraixala berak, neure buruakin harrittuta zera diñotsat: “¿Hasta dónde vas?”. “¿Qué?”. “Que hasta dónde vas”. “Hasta… hasta Carcastillo ¿pues?” diñosta, erdi kikildu erdi desafiante. “¡Qué pena!” nik, eta azken begirakada taladradoria botata asientora bueltatzen nauk lotan jarraitzeko.
Han entzutzen juat tipua marmarka, bere lagunen aurrian irain hau konpondu guran… ni zeruan, neure fazeta barrixaz gozatzen, luaren besuetan noia, amesetan…
Gauza haundixa dok kaka norbere burutik behera egitten ez lagatzia. Lehen ezin najuan.
Hori, ez zetzazulako esan kartzelan egondako terrorista zarela... ;-)
Argazki hori ikusitta hasieran pentsau dot Jiu-jitsu, Karate edo holakoren bat eitten hasi zarela.