Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Elkartasuna

txiko 2007/11/12 23:34

Euskalherri ondoko Herrialde batian, egoera lotsagarrixa pasatzen dihardue. Errege anakroniko bat dauke estatuburutzat, askoren ustetan atzeratu mentala; lorontzi garestixan funtziño hutsa betetziaz aparte, euren Herrialdia lotsagarri lagatzen abilla da. Espainian jente on asko dago, eta euretatik gero eta gehixagok eskatzen dabe III Errepublikia. ¡Laster ikusi daigula!

Goierrixa lurpetik ziharkatzen

txiko 2007/11/12 08:35

Aste honetan, Ispasterko Iñubija I haitzuluko esploraziñuak aurrera jarraittu dau. Amildegixan topautako erreka printzipaleko topografixa lanetan ibilli gara, neoprenoz forratuta. Aurretik uste genduan moduan, sifoietan amaittu da ibilbidia, Esmeitxu basarri azpixan (70 metro lurpeko sakoneran) eta hurrengo pausua sifoiok eskaladekin gainditzia izango da, altura haundiko geletan dagoz-eta.

Bestalde, Ondarruko erakusketa arrakastatsuan ekittaldi osagarritzat, domeka gabian "Lurpeko mundura leihatilla bat" hitzaldixa emon dogu Guzur Etxian. Publiko asko be ez zan egon, baiña egon ziranak gustora egon ziran behintzat.

Azkenik, datorren zapaturako plana bikoitza da: talde batek Iñubijako esploraziñuan jarraittuko dau, begiratu barik dagozen dozenaka bide barrixekin; beste taldeak, SEMAC (Sociedad Española de Medicina y Auxilio en Cavidades) erakundian billera baten parte hartuko dau Orduñan.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

Plan ona Sakanan

txiko 2007/11/10 00:08

Aspaldi ez neban hain ideia onan barri izaten. Naparruan, mutil eta neskazar bikain pillua kriston aziendekin... aide bertara eta harrapau bat!

Antiajuekin ez ba dozue ondo irakortzen, klikatu hamen beheian:

Alberto, Alaitz eta "sunormala"

txiko 2007/11/08 17:30

(...)

Gittarria jotzen ikastera juaten nintzuan Udaletxera, munipen bulegotik sartu, egurrezko eskillara luzietan gora, azken pisuan zeguazen geletara. Ana Caballerok emoten zittuan klasiak, gaur egunian gitarrajole ospetsua bihurtzen diharduan neskatuan ama. Ama eta alabia, neska ikusgarri eta guapak; baiña ni nintzan umia ez jeguan horri begira, neretako tortura bat zalako ha klasera juatia.

Bazeguazen nere edade inguruko beste ikaskide batzu, eta ume kuadrilletan beti aukeratzen dala bakartixena bere kontura barre egitteko. Neu nintzuan. Danak ikastolakumiak zittuan, euren artian erderaz beti egitten daben hórretakuak. Bereziki goguan jaukat Alberto izeneko bat; etxakixat abizena, baiña ez zittuan izen horrekin asko egongo ikastolan. Pavorrealana lako “plumiakin”, bere taldeko zaratosuena zuan, bere lagunen aurrian nabarmendu nahixan edo. Beste batek Alaitz edo halako izenen bat zekan, eta arpegi biko putoi bat zuan; guapia izanda, arma modura erabiltzen zekixan gauzak lortzeko. Beste baten izena etxuat gogoratzen, baiña bai bere arpegixa: berezixa zan, pekaz beteta, txarritxo batena moroko surrakin, Down sindromedun jentia gogoratzen jestan beti; zazkarra eta krudela zan. Ba jeguan beste ikaskiderik, baiña gehixenak eklipsauta geratzen jatazen; euretako bat gogoratzen juat bakarrik, Xabi, nerekin atsegiña zana; gerora Sutagarreko gitarrajole moduan egin da ezaguna. Esandako moduan, putaseme-alaba háren artian txarrena Alberto izeneko hori zuan; urte asko pasau dittuk baiña, hamabost inguru, eta gaur egunian distantziakin gauzak desbardin ikusten dittuk. Horregaittik, Alberto honi desiatzen detsaten bakarra, nobixuak abandonatzia dok; HIES-a pegau eta gero, ahal ba da.

Halako edadiakin ez dok asko bihar izaten lotsatzeko, eta nere ikaskidien “laguntziakin” gittarra klase hárek umetzaroko momentu gogorrenetakuen artian gogoratzen jittuadaz. Ez nintzan Paco de Lucia bat, baiña gustora jotzen najuan; eta Alberto, Alaitz eta beste “sunormalan” abegikortasunak zerikusi haundixa izango zeban kurtsuak errepikatzen hasi eta azkenian ikasketak lagatziakin.

In memoriam.

Prestos a virar

txiko 2007/11/06 21:44

Kuriosua izan dok, zakarrontzi batetik erreskatau neban liburu hau. Orokorrian oso erreala dok. XVI mendeko mutiko debar baten istorixia, jaun gaztelar baten morroi hasten dana. Bere ugezaban menpekotasun totala, bere izaera euskaldunan ukaziñua (bera gaztelarra sentitzen dok, baiña probintzietakua: bere amesa –eta eziña- gaztelar peto-petua bihurtzia dok). Mingotxa baiña oso erreala, emoten jestak hala izan dala oin dala oso gitxirarte gipuzkoa-bizkaitarren sentimentua. Alderdi horretatik atxekirik ez, beraz; eskertzen dok gaiñera errealidadia gordin, gozatu barik emotia.

Oin, idazlian estiluan ba dok kirrinka egitten daben gauza bat be: “coshquerismoa”. Nobela osuan kanpotarren gorazarre jarrera bat nagusitzen dok: pertsonai kulto eta eredugarri gehixenak gaztelarrak, gaskoiak, frantsesak, mozarabiak dittuk (euskaldun ixa guztiak pobriak eta ezjakiñak). Baiña... idazliak takian potian sartzen jittuk euskal berbak –erdal grafixiakin-. Bai batzutan txarto sartu be (ezagun da idazliak euskeraz ez dakixana) eta gaiñera leku desegokixan; esate baterako, pertsonai euskaldun baten dialogo baten sartzia ulergarrixa izango litzakek, baiña Alonsok bere deskribapenetan sartzen jittuk, pareko erdal berbian ordez. ¿Zertarako? ¿“Terrenua ondo ezagutzen dabela” frogatzeko? Kirrin, kirrin, kirrin... oso emaitza eskasa lortzen jok efekto horrekin, irakorle euskaldun baten betaurrian behintzat.

Aparte, ezin aittatu barik laga Autoridad Portuaria de Pasajes dala argitaratzaillietako bat. Prologuan, eta bestelako detalleren baten superportuan aldeko tufillo bat somatzen dok, eta nahiz eta esango neuken idazlia proiektu erraldoi horren aldekua dala, egixa esan nobelan zintzo jokatzen dok eta ez dok sartzen aurrerabidian aldeko panfletuak egitten.

Nabigaziño munduko kontakizun bat dok beraz, Espainiako Inperixuan sasoian jente askok bizi izan zeban abentura arruntetako baten kronika zihetza. Eta, lehen aittatutako detalle eskasak kenduta, ondo lortzen jok kresal usaiña sur barrurarte sartzia.

Ispasterko Iñubija I haitzuluan, sorpresa atsegiñak eten barik

txiko 2007/11/04 21:00

Esploraziñuak hartzen diharduan konplikaziño mailliangaittik, espeleologo talde bi sartu gara batera, sektore desbardiñetan biharrian aritzeko. Bataz beste 8 orduko sartualdixak gabiz egitten, eta "campo base" bat ezarri bihar izan dogu Merianda Lekuan (sarreratik 4 ordura) bertan atsedena eta jatekua hartu ahal izateko.

Juan dan 3 astian sifoietan galdu eta gero, zapatu honetan Urgitxiko erreka printzipala agertu da barriro, eta ez nolanahi: 200 metro luze eta 15 metro altuko galeria ikusgarri baten. Onezkero 1265 metro topografiau doguz, eta gero eta gehixago hurreratzen gabiz Etxetxuko Osiñeta lezara, bixak interkonektatzeko aukeratik be hurrago.

Datorren zapatuan -jakiña- esploraziño liluragarri honekin jarraittuko dogu. Etortzia nahi badozu, kontaktau gurekin (hori bai, gero agujetengaittik ez kejau).

Domekan, gaiñera, gogoratu gu ezagutzeko aukera politta izango dozuela Ondarrun, Guzurretxian hitzaldi bat emongo dogu-eta, 19.00etan.

Hamen beheian klikatuta, krokis aktualizaua. Atzo explorautakua zuriz agertzen da.

Momorro txiki bat sortzen (VIII)

txiko 2007/11/03 09:40
Txalo, txalo... ! aingeru desafiñauen koruari.

Guraso amantisimuak, zuen umia eskolan hasi da. Ordutik aurrera, bere letrak eta lau reglak ikastiaz aparte, nagusixen munduan sartzeko aukera barrixak zabalduko jakoz. Baiña ez daigun ahaztu momorro txiki bat sortu nahixan gabizela, eta horregaittik... hobeto umetu gaittian gu. Ez deixala ahalegiñik egin berak –gaixua-.

Adibidez, kantuan. Gure ume preziosua kantuan hasten danian, ilusiño ikaragarrixa egitten detsa publikua izatiak. Gurasuak egotia naturala da, horregaittik dira gurasuak. Baiña, ¿zertarako horrekin konformatu? “Star system”etik ikasitta, ahal danik eta publiko zabalenera heltzia hobeto. Orduan, nahiz eta –ume gehixenen modura- gure aingerutxuak erritmuan sentidua ipurdiko zuluan euki, nahiz eta bere abotsak trompeta desafiñau baten armonikotasuna izan... konpartidu deigun bere “arte” hunkigarrixa gurasuon kuadrillakuekin. Edo ondiok hobeto: eruan daigun gure odoleko ezpala irrati edo telebistara, gure umetxuan birtudiak “urbi et orbi” zabaldu daixezen. Eta gaiñera txalo egin.

Zertarako lau urtian egon musika, entonaziñua eta erritmua ikasten? Bermatu daigun ume guztiendako txalo zaparrada ederrak jasotzeko plazerra.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Speleo erakusketia Ondarrun

txiko 2007/10/29 21:45

Ondarroan Domusantu egunian (Azaruak 1), 19.00etan gure 25 urteurren erakusketia aurkeztuko dogu. Lamerako Udal Erakusketa Aretuan izango da, Kafe Antzoki onduan, eta trago eta pintxo batzu hartzera gonbidatuta zagozie.

Erakusketia Azaruan 1etik 18ra egongo da zabalik, egunero 10.00etatik 22.00ak arte (jai egunetan bebai). Bertan gure ibilbide luuuuuzzzzziai buruzko informaziño ugari topauko dozue: exploraziñua, komikixak, kartografia, zinema, hidrologia, liburuak, arkeologia, biologia, kirola... espeleologixian milla aurpegixen artian zure gustokuena topau deizun. Erakusketia 25 panelez osatzen da haitzuluei buruzko testo, krokis eta argazki ikusgarriz beteta. Lea eta Artibai ibarretako zulo asko topauko dozuz bertan, Ondarroa ondo-ondokuak.

Hortaz gain, Azaruan zihar beste ekintza osagarri batzu egingo doguz:

  • Azaruan 11an, domekia, 19.00etan diaporama / hitzaldixa: "Lurpeko mundura leihatilla bat", Oier Gorosabelen eskutik (Guzurretxin).
  • Azaruan 18xan, domekia, 19.00etan Santi Urrutian laburmetrai bi: "Karlistaren leizea" eta "Solo en el silencio" (Guzurretxin).

Ondarrutar askori erakusketa ikusgarri hau ikustian abentura-gogua piztuko jakonez, Azaruan 24ian bisita gidatu bat egingo dogu eskualdeko kobazulo batera (apuntatzeko, erakusketan bertan egongo da kuaderno bat).

Ongi etorri lurpeko mundura!

Bidelaguna

txiko 2007/10/27 23:35

otoio.jpg

Otoixotik behera bide zatar batetik nentorrela, lagun politt bat suertau jata parian. Argazkixa etaratzen laga desta, eta obturadoria sakatu eta segundo batera, hegan urten da erlamandua.

Ispaster eta Gizaburuko plaza eta kale "barrixak"

txiko 2007/10/20 22:25

Goierri auzuan, Iñubija eta Etxetxu basarrixan artian trenbide tunelan tamañuko 300 metroko korridore bat dago. Metrua jartzeko moduan dagoz Ispastertarrak...

Iñubija I-ko exploraziñuan, ADES taldiak 150 metro barri topografiau dittu gaur, 1050 metrotako espeleometria bat lortuta. Haitzulo honen haundittasuna eta izaera laberintikuangaittik, galtzia oso erreza da -onezkero behin baiño gehixago galdu gara- eta gela eta pasabidiei izenak ipintzen hasi bihar izan gara. Beraz, Ispaster eta Gizaburuagak kale eta plaza barrixak dakez, gizakixak sekulan zapaldu bako "auzo berezixak":

  • Faunuan Laberintue.
  • Aramuen Gelie.
  • 3a+ Pasue.
  • Lokatzan Gelie.
  • Goierriko Trenbideko Tunela.
  • Sigi-sagie.
  • Spaghettixen Gelie.
  • Gela zurixe.
  • Kilometroko Sifoie.
  • Merianda Lekue.
  • Saguzarren kanposantue.
  • Zisternie.
  • Amildegiko Katazulue.

Eta gehixago be etorriko dira, Katazulotik aurrera dagon amildegira ezin izan garalako jaitsi soka barik. 8 ordu egin doguz gaur Iñubija I-en guztira. Datorren astetik aurrera, kanpamento bat jarriko dogu Merianda Lekuen atsedena eta otorduak hartu ahal izateko, txokolate bero eta guzti. Espeleologia zientzia eta kirol gogorra dala? Bai horixe, baiña gorputzari gustua emonda.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia

******************** ades@euskalnet.net 94 - 625 23 52

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025