Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Pariremos con placer + Tender la urdimbre

Pariremos con placer + Tender la urdimbre

Oier Gorosabel 2008/01/17 09:28
Casilda Rodrigañez Bustos

O’Payboko jentian bittartez jakin juat honen barri; eskuragarri jarri juek XXX editorialan helbidian, eta Creative Commons lizentziapian dagonez, edozeiñek deskargatu lajeikek liburu bikotx hau.

Interesgarrixa eta irakurterreza dok, bai. Billatzen dittuan helburuak guztiz laudagarrixak, bai. Bajirudik autoria ondo informatuta dagola, beste argitaralpen eta ikerketei milla erreferentzia egitten detselako, bai. Baiña literatura feministia irakortzen doten bakotxian, sentsaziño bat ezin juat gaiñetik kendu: idazliak ba dakala konklusiñua aurretik erabagitta, eta liburu osua haxe justifikatzeko bihar bat baiño ez dala. Halako seguridadez berba egittia, oin dala 4000 urte gizartian estrukturiaz, tribuen antolakuntziaz, sexualidadian bizipenaz... Nere gehixago gustatzen jatak lehelengo ikertu, eta gero konklusiñuak etara; ez alderantziz. Dana dala, igual kriston ikerketa soziologikua jagok honen atzetik (gaur egungo tribu primitibuetako emakumien ohitturak aztertuz, etabar...) eta nik etxakixat ezer. Kultura patriarkalak inposatutako zalantza sistematiko-matxistia izango dok neuria...

Hala eta guzti be ba dittuk gauza baliogarrixak liburuan: umetokixan espasmorako joera antinaturala zuzendu, fisiologixa naturala errespetatu, plazer eta libiduan funtziño osasungarrixa erabilli... Guztiz arrazoizkuak begittatzen jatazak, eta norbere bizitzara aplikatzeko modokuak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024