Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1937ko Loraillan 9xa.

txiko 2007/05/09 10:00


370509 tagged map by user - Tagzania

370509: Bizkargiko burruka gogorren hasieria.

  • Golpistak Bizkargira lehelengo erasua.

1937ko Loraillan 8xa.

txiko 2007/05/08 10:00


370508 tagged map by user - Tagzania

Golpistak Sollube hartu, hegazkin (Legion Condor) eraso gogor baten ostian.

1937ko Loraillan 6xa.

txiko 2007/05/06 10:00

370506: Bilboko ebakuaziñua.

  • Errepublikazaliak Bilboko biztanliak itxasotik ebakuatzen hasi. Ekaiñan 15erarte nazionalidade desbardiñetako merkante asko (bereziki Habana transatlantikua eta Goizeko Izarra yatia) ibilliko dira hontan. Ciscar destruktoria eta Bizkaya eta Gipuzkoa bouak ur internazionaletararte eskoltatzen dittuez, eta handik aurrera britainiar (batzutan frantziar) flotiak lagunduta. 29.400 pertsona Frantziara, 1.745 ume Errusiara.


370506 tagged map by user - Tagzania

1937ko Loraillan 1a.

txiko 2007/05/01 10:00


370501 tagged map by user - Tagzania

370501: errepublikazaliak eraso eta Bermeo errekuperatu.

  • Errepublikazaliak Bermeo eraso: Ciscar, Gipuzkoa eta Bizkaya itxasontzi errepublikazaliak bonbardeatu eta gero tropak herrixa eraso eta errekuperatzen dabe. Golpista batalloi ixa oso bat (Flechas Negras italiarrak) preso hartzen dabe.

Bilboko irudi epikuak

txiko 2007/04/30 21:10

Kapittaletik nindoiala, paisaje eder bat ikusten zan.

Baiña... zer da han goixan dagona?

Baloria bihar da gero hor goixan pinttadia egitteko! Zein izango ete zan egillia. Superboteriak izan biharko zittuan derrigor!

Eta... Ganekogortan topau genduan.

1937ko Jorraillan 30a.

txiko 2007/04/30 10:00

370430: España akorazatua hondora; golpistak (CTV) Bermiora heldu.

  • Golpisten España akorazatuak mina propio bat joten dau Santander parian eta hondora doia. Golpisten minak eragindako biktima garrantzitsuena bihurtzen da.
  • Golpistak (italiarrak) Urdaibai pasatzen dabe, eta Bermeo hartu.


370430 tagged map by user - Tagzania

1937ko Jorraillan 29xa.

txiko 2007/04/29 10:00


370429 tagged map by user - Tagzania

370429: Gernikan burrukak; errepublikazaliak Bilbo babesteko hesira erreplegatu.

  • Golpistak (Velasco itxasontzixa) Bilbo ingurua minatzen dau. Dragaminak 4 egun emoten dabez minak biltzen, kalterik jasan barik.
  • Golpistak Gernika okupatu.
  • Errepublikazaliak kontraerasua saiatzen dabe Gernika Hegoaldetik. Golpistak Llarch koronela, kapitain bi eta teniente bat atxilotu eta Ajangizen afusillatzen dittuez Soltxaga generalan aginduz.
  • Errepublikazalien buruzagitziak Bilbo babesteko hirukira erreplegatzeko agindua emoten dau: Jata, Sollube eta Bizkargi.

Txapelak hegan

txiko 2007/04/28 22:20
Txapelak hegan

Badajoz aldian afusillatzen.

Hamar mutiko gazte illaran, eskuak bizkarrian lotuta. Zuri tta baltzeko irudixak dittuk, definiziño gitxikuak, antxiñako zineko fotograma bizkorretan. Arpegi lausotuen bildurra, panikua ezin lajeikek igarri: betula baltzak, surra eta ahua ozta-oztan. Erropak be zaharrak, indefiniduak. Batzuk txapelak buruan.

Irudi mutuetan, ez da kabuan abotsa entzutzen aginduak emoten. Deskargia batera da, ostera, eta derrepentian txapel guztiak batera hegan urtetzen dira. Korputzak hamar kopin legez aurrera jausten dira, berunan bultzakadiakin.

Eta gure ama, irudixok ikustiakin batera negar zotinka hasi da. Sei urte baiño ez zittuan; nahikua baiña, bildurraren metal hotza bizkarrian ondo sustraittuta betiko eruateko.

Irudixotan baiña, Anttoni agertzen da bebai. Amama maittagarri, ule zuriduna, kafeterixan lagunekin kartetan topatzen dogun emakume paketsu hórretakua, uste eze bere bizitzia halako gozo eta lasaixa izan dala beti. Erdi-irribarre mingotxa daka baiña, hatzaparra zela galdu zeban kontatzen dabenian: bera bortxatzera etorri zirala; aitta aurre egin soldauei; orduan tirua jo zetsela buruan; berak eskua ipiñi zulua tapatzeko; bigarren tiruak eskua zulatu.

Batzu malko asko bota biharra, beste batzu barriz danak agortuta.

1937ko Jorraillan 28xa.

txiko 2007/04/28 10:00


golpistak Lekeition map - Tagzania

  • 370428: Golpistak (Corpo de Truppe Volontarie) Lekeitio okupatu.

1937ko Jorraillan 27xa.

txiko 2007/04/27 10:00


370427 tagged map by user - Tagzania

370427: golpistak Markinan; Urdaibaiko biztanlien ebakuaziñua.

  • Golpistak Markina okupatu.
  • Errepublikazaliak Lekeitioko biztanliak ebakuatu. Dragamina ontzixak laguntzen dabe Angel Gabiña kapitaiñan agindupian, eta hurrengo egunetan Elantxobe, Bermeo, Mundaka... ebakuatzen egongo dira.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024