Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Belaunak dardar. Gosia kendu. Heldu naiz. Albokera jarri, aurreraka ez nok sartzen. Gero eta estuago. Burua enkajau jatak. Larri. Diagonalian aurrera egin bihar, gorago estuegixa dok. Behera jauzitta, enpotrau eta ezingo nok jaiki. Estu. Panikua. Geratu. Begixak itxi. Arnasa hartu. Atseden hartu. Baretu. Ezin baretu. Estu. Larri. Arnasa hartu. Aurrera. Ezin. Indarka. Lehertu. Ezin. Larri. Estu. Panikua. Estu. Estu. Lagundu...
Atzera begiratu nahi. Burua ezin jirau. Estuegi. Arnasa....
Arran moduan, ukondo puntak, belaunak erabillitta arrakalian parte nasaixena billau. Pizkat atzeraka, desenkajatzeko. Beherago, baiña pultsuan: ezin nok jausi. Estu dok baiña pizkaka ba najoiak. Horizontalki noia, horma bixetan enkastrauta erdi alturan. Zentimetroz zentimetro. Estu, baiña ez larri. Lasaittu nok. Pasau nok.
Irabazi juat (musikia).
Lurpian abentura haundixa bizi eta gero be... ¡hauxe da hauxe ezin iñori kontatzia! Ezkutuan bizi izandako unekada ikaragarri eta ederrok zentzurik ez dake haitzulo hori ezagutzen ez daben batendako; gitxienez espeleologua izan bihar dau. Horregaittik, kaletik nabillela begirada zorrotz eta fijo batekin ikusten banozu, eta tarteka begixak ixten dittudazela... gogua 100 metro superfizietik dakatela da. Ez nago zorua. Begixak ixtian agertzen dira galerixak, argi izpixak, egindako bide luzian kurbak, estuasunak, gela itzalak, potzuak, koladak errepasatzen nabil...
Haitzulo bat esploratzen gabizenian, ezin izaten gara beste barik aurrera juan eta kitto. Edo bai: baiña hori, Afrikako exploradoriak oihana ezezagunian korrikan norabide barik abixatzia lez izango litzake. Mapetan zuriz agertzen diran eremu itzaletan galtzia oso erreza da... Horregaittik, esploratziakin batera mapak egitten juaten gara, lau pertsona normalian. Lehelengo hirurak kontakto bisualian egon bihar gara: aurrekua, hurrengo puntu posibliak rastreatzen; erdikua, metruakin neurtzen; azkena, beste parametro guztiak hartzen (inklinaziño bertikala, norabidia, zabaleria, alturia). Azkena, dana apuntatzen eta marrazten. Modu horretan pinttatzen doguz bide barrixak mapa zurixetan.
Trakamailletik gora segitzen dogu. Exploratzen eta topografiatzen batera. 7 ordutan 500 metro barri neurtu doguz, eta Abittako konduktuekin kontaktau dogu Mendebaldetik, 12 metro beheragoko pisu baten, justu caos de bloques baten azpixan. Eskaladak egin biharko dira, eta Abittakin bigarrengo konexiñua agertzeko aukera haundixak. Hau albiste ona da, baiña ez genbixan horren billa: Trakamailleko errekian billa baiño. Bide nagusixa galdu dogu nunbaitten, Ekialdera juanda erreka ugari hori topatzera eruan bihar gaittuena...
Mallukian Pausua, Estalagmita Mandinga, 42 Tallako Diaklasia, Txoixan Geli... toponimo barrixak ba doiaz agertzen.
Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.