Lekeittion eta Busturin, zuluak betetzen
Zapatuan, talde bat Lekeittion ibilli zan (Inzuntza I kobia) topografiatu eta taldekide barrixei bertikalak igo/jaisten erakusten. Oso jardunaldi emankorra izan da, eta honekin ba dakaguz lagun bi gehixago puntako esploraziñorako trebatuta.
Domekan, Busturiko erakusketan apuntau jakuzen 45 pertsona eruan doguz San Pedroko haitzulua bisittatzera. 3 talde egin doguz, eta euren artian interes haundixa ikusi dogu; umiak be nahikotxo etorri dira, beraz gure esperantzia da euren artian koben gaiñeko interesa piztu izatia. Etorkizunian euretako baten bat animatuko ahal da ADES-era etortzen...
Datorren zapatuan Amorotoko Trakamailleko ubegira bueltauko gara, aurreko astian zabaldutako bidia topografiatu eta exploratzen segitzeko.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.