Ai nire txirukeak!
Gogorregixak ei dira zapatok, a eta merkiak; gaiñera gaur egunian modiari asko begiratzen jakola, eta horregaittik fabrikakuak erretiratzia pentsatzen ei dabiz.
Gogorrak dirazela, dudarik ez: nik 3 urte egin dittudaz azkenenguekin, ixa egunero ibiltzen; aldatu badittudaz, lonia errebentau dotelako izan da, baiña berez ez zeken defekturik: zaharran zaharraz juan dira basurara, baiña ibiltzeko moduan ondiok. Hortaz gain,
- Suelia abarketa espartzuzkua da. Naturalago ezin. Hasierako astian pizkat gogorra, baiña gero norbere oiñan formia egitten jako, neurrizko plantilla modura.
- 17 euro balixo dabe. Ia zeiñek esaten destan beste zapata markarik, diru hori pagau eta egunero 3 urtian erabiltzeko morokuak.
- Polittak dira. Ante eta lona marroizkuak.
Euskal traje regionalan “fashion victim”en sasoian gagoz, baiña. Jentiari mendiko erropekin ibiltzia gustatzen jako, baiña Astore edo Ternua markakua ez ba da... ez da fashion. PIJO ALUAK!!! Juan ointxe momentuan txiruka batzu erostera!!!