Gauaren atzekaldean
Tostoia benetakua; eskerrak liburu motz-motza dala. Astuntasunak etxakak zerikusirik euskalkixakin, horrekin etxuat bape arazorik euki-eta. Mamiña dok, mamiña: bizitzian zentzuaz parrafada astun baiña ebidentiak, observaziño naturalistikuekin tartekatuta modu efektista baiña gatzik bakuakin. “Nolako egonezina senditzen dut ene bihotzean... nire ganberan etzana naizelarik, purroa piztu eta kea azkarki ilargiaren paretik igotzez doa... opresioa, zendako hainbeste opresio jasan behar langileriak, galdetzen dut Pariseko karriketatik barna... eta ezki arbolak bere magalean hartzen naute amultsuki....” zurru... zurru... zurru... (azken hónek nere zurrungak dittuk). Halan pajinak eta pajinak ¡jasaus! Beste gauza bat etxatana gustau: halako irudi efektistekin, ez da ostirik ulertzen azken pajina bixetaraiñok. Eta azken fiñian argumentua sinple xamarra dok: hegoaldeko euskaldun sindikalista batzu dittuk, Frankon denporan hanka egin eta Parisera juandakuak; euretako bat neumonixa batekin hiltzen dok eta bere lagunak haren pentsiñora doiaz bere gauzen billa. ¡Eta kitto! ¡Besterik yaus’e! ¡Hau kontatzeko zenbat korapillo alperrik!
Puf. Oin internetera najoiak Manex Erdozaintzi hau zein izan zan jakitzera. Susmua jaukat, ia arrantza honekin beste euskal “behi santuren” bati ez ete detsaten kaka egin... Blogan purrustada batzutako prestau gaittian.