Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1937ko Jorraillan 26xa.

txiko 2007/04/26 10:00


370426 tagged map by user - Tagzania

370426: Gernikako bonbardaketia; errepublikazaliak Urkotik erretiratu; golpistak Deba ibarretik Ibaizabalera sartzen.

  • Golpistak (Legion Condor) Gernika bonbardatu.
  • Errepublikazaliak (Amuategi batalloia) akorralatuta geratzeko arriskuangaittik Urkotik erretiratzen dira; baso artetik ezkutuan Gernikarutz doiaz, ha bonbardeatzen diharduen abioen pian.
  • Golpistak Durango, Oiz eta Eibar okupatu.

1937ko Jorraillan 25a.

txiko 2007/04/25 10:00

370425: Eibar sutan dagola, errepublikazaliak (Amuategi batalloia) Urkon gotortzeko azken saiakera bat egitten dabe.


370425 tagged map by user - Tagzania

Lagun Izoztua

txiko 2007/04/24 22:49

Etxata ba gustau liburua. Irakorri errez egin juat, eta hiru historia desbardiñen jarraipen simultaneuana bere grazixia be ba jakak: lagun izoztuana, Antarktikarako bidaiana eta ume denporakua. Baiña amaieran... ez dakitt ba, nik espero neban hiru historixen arteko lotura logiko bat topatzia, edo jakitzia ze kristongaittik izoztu dan morroia... eta ezebe-ezebez. Edo igual etxuat nik ulertu mezu subliminala. Ze, izan be, horretatik asko jagok: filosofixia, eta erbesteratuak herrixakin jaukan harreman mingotxa, baiña... horretako nahikua najeukan Markos Zapiainen rolluetako bat irakorri.

1937ko Jorraillan 24a.

txiko 2007/04/24 10:00

370424: Eibarko bonbardaketia; Intxortan frentia hausten da.

Hegazkin golpistak Eibar bonbardatu.

Intxortan:

  • Goizaldian, golpistak Elorrixo aldetik Memaia hartu eta Kanpazar inguratu dabe; bertan zeguan Larrañaga batalloia erretiratu egitten da, baitta hurrengua be (UHP, Zabaletamendin zeguana).
  • Golpistak Zabaletamendin kokatzen dira.
  • Lerroko hurrengo taldia (Martiartu batalloia) ez da konturatzen ondoko batalloiak juan jakozela 16.00ak arte (atzetik erretiratu dira; gaiñera, enlazeko guardiak ez dittuez egitten, UHP eta Martiartun artian mendi-bittarte bat dagoelako alde bakotxetik trintxerekin babestuta). Konpainia bat ikuskatzera biladu, eta ixa inguratuta dagozela konturatzen dira.
  • Golpistak Intxorta hartu dabe.
  • Errepublikazaliak posiziñuak ebakuatzen hasi: Salbador ermittako errekazulotik behera doiaz, materixala kamionetetan eruanda (ezin izaten dabe dana hartu), Intxortako golpisten ametralladoren tiropian.
  • Golpisten artillerixia sartzen da erasora.
  • Errepublikazaliak defentsa-lerro probisionala Goikomendin, Afrikako Regularrei eusten.
  • Errepublikazaliak (Kirikiño eta beste batalloi batzu) Karabieta babesten.
  • Errepublikazaliak (Martiartu batalloia) Eibarrera ebakuatu. Egunotako burruketan 200 baja izan dittu, hortik 37 hilda.
  • Errepublikazaliak ahal daben lekutik doiaz erretiradan. Asko Kanpazartik saiatzen dira (Martiartu, Dragones...) baiña golpistekin topatzian atxilotu eta afusillatzen dittuez.
  • Egun amaierarako, golpistak Elgeta hartu.


370424 tagged map by user - Tagzania

1937ko Jorraillan 23a.

txiko 2007/04/23 10:00


370423 tagged map by user - Tagzania

370423: itxas burrukak; Intxortan burruka gogorrak, baiña errepublikazaliak eutsi.

Golpistak (Galerna eta Cervera) Bilborutz doiazen 3 merkante britainiar interzeptatu; gerraontzi inglesak datoz laguntzera; Bilbotik Bizkaya eta Iparreko-Izarra bou errepublikazaliak urtetzen dabe, eta Punta Galeako baterixekin eraso; azkenian merkantiak Bilbora sartzia lortzen dabe. Hurrengo egunetan itxasontzi gehixago sartuko dira hornikuntzekin.

Intxortan, goizez:

  • Argittu aurretik, golpistak errepublikazalien trintxeretara hurreratu eta Zabaleta eta Arrota basarrixetatik infiltratu, Asensiomendira erasua prestatzeko.
  • Golpistak hegazkin eta artillerixiakin eraso: trintxerei eta retaguardixiari, hornikuntza eta errefuertzuei bidia moztuta.
  • Errepublikazaliak kañoiak erretiratzen dittuez. “Dragones” batalloiko konpainia batzu datoz errefuertzo legez; artillerixa eta abioien bistako trintxeretan kokatzen dira, baiña baja batzu jasan eta gero bestien trintxeretara pasatzen dira.
  • Golpisten infanterixiak erasua birrittan saiatzen dau goizian zihar, baiña ametralladora eta Level fusil barrixekin atzerarazten dittuez.
  • Punto batzutan 100 metrora dagoz bando bixak, eta beraz errepublikazalien 1º lerrua hegazkin eta kañoien erasua ez dabe hainbeste sufritzen (bai mortero eta ametralladorena).
  • Errepublikazaliak Angiozarko bidia minatu dabe, tankerik ez igotzeko.
  • Intxortan, arratsaldez: golpistak Artadiko Santa Lucia ermittia hartu dabe eta handik errepublikazaliei artillerixiakin eraso atzetik; gabia heldu orduko errepublikazaliak posiziñuei eutsi, eta golpistei baja asko eragin.
  • Errepublikazaliak (Larrañaga batalloia) Kanpazarren, eta handik Elorrixorarte doia defentsa-lerrua, Intxorta eskumaldian.

1937ko Jorraillan 22xa.

txiko 2007/04/22 10:00


370422 tagged map by user - Tagzania

370422: aidetik erasuak; golpistak Intxorta atzetik inguratzeko maniobretan hasten dira.

  • Golpistak (Legion Condor) egun osua pasatzen dabe frentia aidetik erasotzen; errepublikazaliak Aramaionako haranetik erretirauarazi, eta Elorrixoko aginte-postu eta frenteko trintxeren arteko komunikaziñua eteten dabe bonbardeo hutsakin.
  • Udalaitz eta Anboto artian burrukak; golpistak Besaiden geratzen dira, eta batalloi batzu Udalaitzetik iges.

1937ko Jorraillan 21a.

txiko 2007/04/21 10:00


370421 tagged map by user - Tagzania

370421: Intxortako errepublikazalien atsedena eta berrarmaketia.

  • Baretasun erlatibua: golpisten hegazkin pasada eta artillerixa erasoren bat Intxortan.
  • Elgeta inguko errepublikazaliei Level fusillak ekartzen detze Mannlicherren ordez; hondatutako kanpamentu, trintxera eta alanbradak konpontzen dittuez.

1937ko Jorraillan 20xa.

txiko 2007/04/20 10:00


370420 tagged map by user - Tagzania

370420: itxasuan blokeua hausten dan bittartian, golpistak frentia hausten saiatzen dira; Elorrixon aurrera egin arren, errepublikazaliak Intxortako bigarren erasua geratzen dabe.

Seven Seas Spray ontzixa Bilbon sartzen da arazo barik. Hau jakinda, McGregor ontzixa saiatzen da, baiña Almirante Cerverak interzeptatzen dau; inglesak Hood akorazatuari babesa eskatu, eta honek 3 millatako mugararte laguntzen detza; Galerna bouan eta kostako baterixen tiro eremuan sartuta, Almirante Cervera erretiratu eta McGregor Bilbora sartzen da.

Golpistak (I Naparruako brigadia) Otxandianotik urten Elorrixo Hegoaldeko gaiñiak hartzeko.

Intxortako bigarren erasua 12.00etan hasten da. Kronologikoki hónek dira gertaerak:

  • Hegazkiñak (Legion Condor): bonbardero eskuadrilla bi bonbardeuan, eta kazak ametrallatzen. Artillerixiakin batera, 13.00ak arte dabiz eta lehelengo zaurittu, hildako, telefono harixen etena, alanbrada eta errefugixo apurketak jazotzen dira.
  • Golpistak (IV Naparruako brigadia) Asentzio ermittatik eta Asentziomendixan iparraldeko hegixetatik abixatzen dira, Mendratxu eta Elgetarutz. Beste talde batzu errepublikazalien eskumaldetik eraso (Angiozar, Zabaleta eta Gaztelu basarrixak).
  • Errepublikazaliak kañoiz eta morteroz (81 mm.), ametralladora eta fusillekin erantzun (Mannlicher fusil zaharrekin arazuak daukez: zerrojuak trabatu eta harrixekin joaz askatu bihar izaten dittuez).
  • Golpista batzu Iturutzetik 15 metrotara dagozen paretatxo batzutara heltzen dira (eurak eta errepublikazalien artian Elgeta-Bergara bidia dagola) baiña errepublikazalien suakin isolatuta geratu eta ezin dabe errefuertzorik jaso, parapetuak asaltatu ahal izateko.
  • Golpistak (karro blindatuak) Uberatik saiatzen dira baiña Jalotzako rektako hasieran artillerixa antikarruak geratzen dittu; horrekin batera, errepublikazaliak (Kirikiño batalloia) Azkonabietatik ametralladorekin tirokatzen dittuez.
  • Erasua bertan behera geratu eta gero, golpistak hegazkin eta artillerixiakin jarraitzen dabe beste ordu 2ttan. Infanterixia barriro saiatzen da, baiña errepublikazalien erantzunak geratzen dittu eta hortan jarduten dabe gaberarte.
  • Golpistak informian (Von Richthofen, IV Brigadako egunerokuan) porrotan arrazoiak: Intxorta berez gotorleku naturala dala; artillerixa eta infanterixian arteko deskoordinaziñua; abioi alemanak golpisten posiziñuak bonbardeatu dittuezela; baja asko jasan dabezela. IV brigadako bajak: 24 ofizial, 303 soldadu. Euretatik 45 hilda, eta hortik 32 naparrak.

1937ko Jorraillan 19xa.

txiko 2007/04/19 10:00

370419: itxas blokeua hausteko saiakerak; Elgetako posiziño errepublikazalien argazki bat.

Inglaterrak bere merkantiei Bilboko blokeua ez hausteko gomendixua emonda detze. Donibane Lohitzunen 3 ontzi ingles dagoz, zer egingo. Seven Seas Spray ontzixak (Roberts kapittana) Bilborutz urtetzen dau.

Errepublikazaliak Elgetako posiziñuak indartu dabez: tontorretatik jaitsi dira golpisten posiziñuetara hurreratzeko. Martiartu batalloiko Beldarrain komandantiak hala deskribatzen dittu bere sektorekuak (pentsatzekua da ezker-eskumara zeguazen batalloiak be antzera fortifukatuko zebela):

  • Iturutzen, Elgeta-Bergara bideko parapetuen atzian trintxera kebrauak eta aginte-postua.
  • Arboladixak erabiltzen dira kamuflajerako.
  • Atzian trintxera kontorneatu eta oblikuoak egitten dittuez, eraso posibleko lekuei begira.
  • Arrota basarrixen gainian, Elgetako kanposantupian, Elgeta aurrian Uberara emoten daben balkoi modukuan, Salbador ermittapetik Iturutzera doian bidian... fortifikaziñuak.
  • Zulo indibidualak trintxerekin errelazionatuta, zugaitzen onduan.
  • Golpisten etorrera-bide posibliak trabatu enbor, alanbrada eta minekin.
  • Trintxerak enbor eta lurrakin estali (quitamiedos).
  • Errefugixo antiaereuak haritz-enborrekin; kaso batzutan altzairuzko txapiakin.
  • Tontorretan, ametralladorendako porlan eta mamposteriazko obrak. Adibidez, “La Belga” posiziñuan: Mendratxu azpixan, tontor txiki bat Asentziomendira begira.
  • Hormetan tronerak egitten dira fusil ametralladoriekin tiro egitteko (adibidez Salbador ermittan).


370419 tagged map by user - Tagzania

1937ko Jorraillan 16xa.

txiko 2007/04/16 10:00


370416 tagged map by user - Tagzania

370416:

  • Abioi golpistak Bilbo bonbardatu.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024