Zenbakaitz
Arrakala irratijan, astelehen goizak bertso doiñuandako izan dira aspaldittik hona. Xiberoko Botzeko Punttuka saiuan emanaldixak amaittu egin diranez, Argentinako euskaldunen abotsen doiñuak beteko dabe hutsunia. Tres Arroyos herrixan, Hiru Erreka Euskal Etxia dakagu eta bertan irrati bat. Handitxik arittuko jakuz kantuka eta kontuka Joseba Koldo, Andres, Jacqueline, Andrea, Pilar, Oscar eta beste lagun asko, Zenbakaitz saiuan. Astelehenero, goizeko 8.00etan.