Ipuinak eta poesia, musika lagun
Atzo goizean Joserra Senperena musikariaren mezu hau jaso nuen.
"Ostegun honetan grabatzen dut Cuentos para adultos diskoa, Dora Salazar eta Harkaitz Canorekin batera prestatzen ari garen erakusketa-disko-liburua, ekainean estreinatzekoa dena. Grabazioa goizez izango da Tabakaleran bertan, hango sala handiaren erreberberazioa baliatzeko. Gainera, prozesua filmatuko dugu lau kamera erabiliz, Iñigo Salaberriaren aginduetara. Takaleran grabatzen den lehenengo diskoa da, eta eraikina berritu aurretik azkena".
Ezin izango naiz joan, baina itxura hona du.
Arratsaldean, berriz, Ernest Lluch Kultur Etxean egongo dira Imanol eta Mattin Epelde, Bi anai. Emanaldia iluntzeko 19:30ean izangoa, Erakusleihoa programaren barruan. "Imanolek idatzitako poemak hartu eta Mattinek musika jarri die, Komuneko paperean izeneko ikuskizuna sortuz. Giro intimistan errezitatuko eta kantatuko dituzte poemak, inor epel ez uzteko ahaleginean".
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Komuneko Paperean proiektuko bloga.
Hona hemen minutu erdiko trailerra. Bertara joateko gogoa piztuko dizuelakoan. Gogoratu, urtarrilaren 14an.
Cuentos y poesía, con ayuda de la música, este apunte en castellano.
Ez sartu nire facebook-en
Gaur goizean entzun dut kanta hau Más que palabras irratsaioan. Ez da beste munduko ezer, baina grazia egin dit eta balekoa da gaur, larunbata elurtu honetan entzuteko.
Kolonbiakoa da abeslaria eta, Maider Martínek esandakoaren arabera, Esteman izena "¿Quién es este man?" esalditik dator. Hori idazten omen zuen jendeak tipoak bere kantak sare sozialetan mugitzen hasi zenean.
Uralde kalera, Luzarraga barrura
Juantxo Lopez Uralde gaur bertan askatu dute, espetxean 20 egun egin ondoren. Greenpeace erakundeko aktibista eta buruzagia abenduaren 17tik egon da kartzelan Danimarkan barregarri uzteagatik klima aldaketaren aurkako goi bilerako segurtasun neurriak. Berarekin batera beste bi lagun utzi dituzte libre. Aske dira baina ez erabat: akusaziopean baitaude. Ez da komeni ahaztea Kopenhague-ko goi bileraren bueltan makina bat lagun atxilotu zituztela.
Asel Luzarraga idazle eta musikari euskaldunarenak, berriz, gero eta muntaia kutsu handiagoa du. Nahiz tipo hau ez ezagutu eta Ozeano Atlantikoaren beste aldetik begira egon. Berrian irakurri dugunez, espetxera bidali dute Asel behin-behinean.
Zuzeun, berriz, Euskal PEN Kluba idazle elkartea aipatzen dute informazio iturri eta diote "Aselen atxiloketak nazioartean izan duen oihartzuna gerarazi nahi dutela horrela. Denbora hartu nahi dutela auzia epel dadin. Hiru hilabeteko epea eman dute ikerketak buru ditzaten eta bitartean preso edukiko dute Luzarraga".
Euskal PEN klubak ere adierazi zuen astelehenean atxiloketaren arrazoia: "Luzarragaren aurka jarritako kereilaren helburua, hark maputxeen alde egiten duen lana etetea da, deserosoa baita lan hori Txilerentzat".
Uralderen presio taldea indartsuagoa da, baina Luzarragarenak ere lortu behar luke hau askatzeko helburua.
Hamlet-ena gogoan, kirats usaia dator Danimarkatik, baina baita Txiletik ere. Ez ahaztu.
Maravillas
Luis (Transitok) zera dio Tantos días de Reyes en el barrio apuntean:
"Los barrios cambian, siempre hay un “nosequé” en ellos que permanece, una puntada que sirve para no tener que cambiarles el nombre. Entre las cosas nuevas de los últimos tiempos en mi barrio de Conde Duque estaba El Patio Maravillas, un espacio que parecía aún más grande de lo que era si mirabas el calendario de actividades programadas".
Baina goian azaldu bezala gaur exekatu dute epaia eta hustu egin dute Patio Maravillas.
Chez Gaztelumendi topatu dut Grande-Marlaska pop taldearen bideo hau.
Nire omenaldi xumea.
Besarkadak eskatzen dizkioten aktorea
Duela egun batzuk irakurri nuen Noticias taldeko periodikoekin batera igandeetan banatzen den Magazinean Roberto Álamo aktoreari eginiko elkarrizketa bat. Azpimarragarria iruditzen zait ondorengo esaldi sorta:
"A la salida encuentras a alguien que te espera con los ojos vidriosos y te pregunta: `¿Te puedo abrazar?' Llevamos trece años como Animalario y es la primera vez que, finalizada la función, no hay nadie esperando a la puerta del teatro para pedir un autógrafo o hacerse una fotografía contigo. Quieren darte las gracias, abrazarte. Y eso es lo más grande que me ha sucedido como actor. Por eso soy actor".
Álamo da boxeolariaren rola jokatzen duen aktore bikaina. Victoria Eugenian ikusi nuen nik Urtain antzezlana. Gaurko gaua Bilbon pasa behar dugu eta, kasualitatez, konturatu naiz Arriaga antzokian dagoela antzezlana abenduaren 26tik 30era. Sarrerarik ez zela egongo pentsatu dut, baina begiratu eta bai, badaude oraindik salgai. Pare bat hartu ditut gaur iluntzerako.
Olentzerok oparirik ekarri ez badizu, erosi sarrera eta segi Antzokira. Ez zaizu damutuko. Bide batez, bertatik bertara jakingo duzu zergatik eskatzen dioten ikusleek besarkada bat Álamori.
Un actor al que le piden abrazos y no autógrafos, este apunte en castellano.
Federica Pullari ere medikuak minbizia duela esan dio
“Y pasó lo que no tenía que pasar. Hace unas semanas me hice una gastroscopia. Me dijeron que tenía dos pólipos. Pasaron los días y mi doctora no me llamaba (suele hacerlo en cuanto tiene los resultados, ya que conoce mi estado de nerviosismo constante)”.
“Llega el día de la consulta. Ella, yo y una residente alrededor de una mesa. No se anda con rodeos. Tengo dos tumores y no son buenos. La palabra C_A_N_C_E_R retumba por toda la sala y me llena la cabeza”. Gehiago Cáncer apuntean.
Giorgio Bassmatti musikari donostiarraren blogean izan nuen horren berri. Eta animo mezu bat utzi nion Federicari, baita nik gaztelaniara itzulitako Joxeren lehen aitorpena ere.
Federicaren blogean sartuz gero, Joxe Aranzabalek berak utzitako erantzunaz gain, Giorgio Bassmattik propio egindako abestiaren bideoa ikusiko duzue.
Ea dena ondo doan. Animo, motel.
Komunikazioa (falta)
Jabier Muguruzari irakurri, eta entzun izan diogu berriki, jendeak esaten diola alzheimerra, zahartzaroa eta beste zenbait komeri ageri direla aipatu antzezlanean, baina berarentzat (in)komunikazioa dela antzezlanaren gai nagusia.
Ama hil aurretik, semeak zin egiten dio aita zainduko duela. Unea iristen denean, berriz, ez da hain erraza. Semeak, kontablea, nahiko lana du etxetik kanpo eta ezin du bere munduan bizi den aita behar den bezala zaindu.
Halako batean teloia altxatu (edota altxatuta zegoen ni bertaratu nintzenerako) eta hiru aktoreak ageri dira eszenatokia atontzen. Musika entzuten da. Jabierren azken diskoko kantek girotzen dute itxarote minutu horiek.
Bospasei eszena-geltoki planteatzen dizkigute egileek. Gertukoa egiten zaigu gaia. Eta gogorra, bai, hori ere bai. Baina jendeari gomendatu nahi diot antzezlana hau ikustera joateko. Zergatik?
- Iji-aja antzerki errazetik ihes egiten duen antzezlana delako.
- Diru gutxirekin egindako antzezlana izanik ere, asko baitu eskaintzeko.
- Beti da gustagarria Soroiz edota Apaolaza bezalako aktoreak agertoki baten gainean ikustea.
- Jabier estreinatu egiten al da antzerkian? Baiezkoan nago, baina ezin dut ziurtatu.
Hona hemen zenbait lotura interesgarri:
Agus Perezek Berria egunkarian eginiko erreseina.
Amaitzeko, Gipuzkoa Kultura telebista saioa.
Aufbruchstimmung
Di-da eransteko modukoa baita Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa. Frankfurten 1963an jaiotakoa, Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili ondoren, Madrilen gaztelania ikasten ibili zen. Euskaldun batekin maitemindu eta Frantziara joan zen berarekin. Hura laguntzeagatik, sei urte eman zituen espetxean Petrak, ETArekin kolaboratzearen akusaziopean. Azkenik baina, akusazioa bertan behera geratu eta libre utzi zuten.
Esan bezala gauza asko aipatzen ditu elkarrizketan: 80ko hamarkadan Euskal Herria RRVagatik (Rock Radical Vasco) ezagutu zuela, garai batean herri hau oso praktikoa zela politika kontuetan, sufritzeko dagoen gaitasuna (onerako zein txarrerako), nola ikasi zuen euskara kartzelan...
Baina esaldi bakarra aipatzekotan, nik hauxe aipatuko nuke:
"Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut, eta zorionaz ari naizenean ez naiz dibertsio hutsaz ari, benetako zorionaz ari naiz. (...) Zorion kolektiboaren bila joan behar genuke horrenbeste sufritu gabe".
Horixe baietz. Ea No time for love bukatu eta Aufbruchstimmung hasten den (alemanez, gauzak aldatzeko giroa).
Aufbruchstimmung. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko abenduak 17.
Zorionak, Maialen
"Gura lukete idazle euskaldunek horrelako elkarte sendo, egituratu eta eraginkor bat; gura lukete zinegileek beraien gora beherak babestu eta landuko lukeen ofizio-elkarte bat; gura lukete euskal kantariek beraien eskubideak babestu eta kantarien beharrak asetzen lagunduko lukeen talde autoeratua".
Hori idatzi zuen urriaren 21ean Iban Arantzabalek. Bertsozale Elkartea: kanpotik zer esango duten zain egon barik.
Honen harira beste bi gomendio gehiago:
Lehena, zuzena: Galder Gonzalezek Zuzeun idatzitako Norena da bertsoa? hausnarketa.
Bigarrena, zeharkakoa: Gorka Juliok idatzitako e-Liburuak gurean mugatuta etorriko dira. Kasu honetan, gainera, eztabaida interesgarria piztu da bertan.
Egunkaria libre!
Epaiketa amaitu bitartean, webguneetan, agerkari digitaletan, sare sozialetan eta antzekoetan ekimenak ahalik eta oihartzun zabalena izateko kanpaina zabaldu dute Egunkariaren aldeko plataformakoek. Honako testu hau eta Egunkaria Libre bannerra jartzeko deia jaso dugu.
Ba, Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Asier Sarasua blogari-lagunari "lapurtu" diot testua. Egunkaria libre!