Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Begoña Urroz Ibarrola izan omen zen lehena

Begoña Urroz Ibarrola izan omen zen lehena

Mikel Iturria 2010/01/31 19:05
1960ko ekainaren 27an Donostiako Amarako tren geltokian bonba baten eztandaren ondorioz hil zen, kiskalita, 22 hilabeteko neskatoa. Zaurituen artean beste sorpresa batekin egin dut topo.

Otsailak 17. 23:00. Eguneratzea. Apunte hau irakurri aurretik (edo ondoren), irakurri Orain ere, gezurra ari du.

Ander Izagirreren tuiteogatik jakin dut La primera víctima de ETA erreportaje zabala publikatu duela El País egunkariak gaur. Informazioa sinatzen duen kazetaria, berriz, Jesús Duva da.

Katekista batek kontatu omen zion Jose Antonio Pagola bikario ohiari hura izan zela ETAren lehen hildakoa. Eta Pagolak hori publikatu zuen La ética para la paz. Los obispos del País Vasco 1968-1992 liburuan: "En realidad, parece ser que la primera víctima de una acción terrorista de ETA fue la niña de 22 meses Begoña Urroz Ibarrola, muerta el 27 de junio de 1960, al hacer explosión un artefacto colocado en la estación de Amara (San Sebastián)".

ETAren biktima izandako Ernest Lluch-ek ere idatzi zuen zerbait horri buruz. Nahiz eta erakundeak ez hartu hori bere gain, El Paísen irakurritakoaren arabera, Txelisi harrapatutako agiri batzuetan agertzen omen da erreferentziaren bat.

Kasu honetan, berdin zait zein talderen ardura izan zen aipatu ekintza, baina gogorra da familia honek pasa behar izan duena urte hauetan guztietan.

1960ko ekainaren 27an bost lehergailu jarri omen zituzten: “uno en un furgón del tren correo Barcelona-Madrid, entre los municipios zaragozanos de Quinto y Pina de Ebro, y los otros cuatro en otras tantas consignas de Barcelona, Madrid y San Sebastián (una en la estación del Norte y otra en la de Amara).”

Zaurituak baina, Donostian gertatu ziren: “En la estación del Norte donostiarra resultó herido de levedad Carlos Íñigo Acevedo, domiciliado en Pasaia. Pero el de Amara fue el más grave de una cadena de atentados inusual hasta entonces bajo la férrea dictadura del general Francisco Franco. Además de la niña Begoña Urroz Ibarrola, con quemaduras en el 90% de su cuerpo, también resultaron heridos por este último artefacto el joven estudiante Valeriano Bakaikoa Azurmendi, de 15 años, que regresaba a San Sebastián tras pasar unos días de vacaciones con unos familiares de Rentería; la encargada de la consigna, Soledad Arruti, de 60; Pascual Ibáñez Martín, de 29 años; Francisco Sánchez Bravo, de 42, y María García Moras, de 49.”

Valeriano Bakaikoa Azurmendi izena irakurri dudanean Baleren Bakaikoarekin gogoratu naiz, Zuzenbide fakultatean klaseak eman zizkidana eta ostiralean Argia sarietan agurtu nuena. Baleren Bakaikoa unibertsitateko irakasle ezberdinek osatzen duten Elkarbide taldeko kide da eta prentsan ohikoa da haren sinadura Jose Manuel Castells, Xabier Ezeizabarrena, eta abarrekin batera ikustea, batez ere Noticias taldeko egunkarietan Euskal Herriko politikari buruz publikatzen dituzten artikuluetan.

Begoña Urroz Ibarrola debió de ser la primera, este apunte en castellano.

Serafin
Serafin dio:
2010/02/01 10:41

ETAren lehen ekintza "bortitza" 1961ean izan zen; "Hogeita bost bake-urte"ren urteurrenean Donostiara zoan "excombatiente"n trena deskarrilatzeko saioa izan zen. Egun berean bandera españolak erre zituzten Donostian. Ekintza hauek direla eta erorketa handi bat izan zen ETAn eta, ondorioz, etakide mordo bat karzelaratu gintuzten.

iturri
iturri dio:
2010/02/01 23:29

Zuk hori esaten baduzu... horrela izango da, Serafin. Zuk diozun antzekoa dio Xabi izeneko batek gaztelaniazko blogean.

iturri
iturri dio:
2010/02/12 13:04

Eskerrik asko, Martin.

Irakurriko dut Iñaki Egañaren Cómo se construye una mentira artikulua.

Eta bai, txertatuko dut gaztelaniazkoan ere.

Martin
Martin dio:
2010/02/12 12:43

Irakurri hau, mesedez (eta bide batez erderazko atalean txertatu): http://www.gara.net/paperezkoa/20100212/182505/es/como-construye-una-mentira Ez horregatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter