Zintzarria katuari jartzeaz Atxaga
Astelehen goizean eman zen ezagutzera Espainiako Letren Sari Nazionala jaso duela Bernardo Atxagak. Arratsaldean Etxeak eta hilobiak nobela aurkeztu zuen Ernest Lluch Kultur Etxean, Literaktum jaialdiaren baitan (jada entzun daiteke audioa DK Irratia izateko bidean den gunean).
Liburuaren aurkezpen horren atarian Nola jarri zintzarria katuari tailerra eman zuen kultur etxe berean. Deskribapen laburra:
«Ikastaro trinko honetan, Bernardo Atxagak askotariko testuak analizatuko ditu, hala bereak nola beste idazle batzuenak, literaturaz duen ikuspegia eta literatura teknikak azaltzea helburu».
Izena eman nuen Atxaga entzutea gustuko dudalako. Guztira 13 lagunez osatutako tripulazioa osatu genuen.
Gauza asko kontatu zituen, batzuk konfiantza giroan esandakoak, eta ez da nire asmoa zazpi ordu horietako kronika zehatza egitea, baina bai ekarri nahi ditudala hona zenbait kontu.
Baina horretan hasi aurretik, azaroaren 10eko hauteskundeei buruz galdetu zioten atzo El Paísen. Beheko txioan azpimarratu dut paragrafoa, baina hortik esaldi hau: «Pedro Sánchez había caído tantas veces de pie que se había creído que era mejor tirarse por el balcón que bajar por las escaleras».
Atxaga. pic.twitter.com/8k2czazz6e
— Mikel Iturria (@iturri) November 12, 2019
Donostia lehen lantoki
Donostiako Askatasun hiribidean (Avenidan) zegoen banketxe batean hasi zela lanean esan zuen eta askotan egoten zela hodeietan. «Oso leku ona handik alde egiteko».
Hizkuntza
Idaztea aholku sokratiko bat jarraitzea da: ezagutu zure burua. Eta idazleak hizkuntza erabili behar du, hizkuntza baino ezer erabiliagorik ez dagoenean. Beraz, beti pentsatu behar da azpian zer dagoen.
Hasiera
Testu baten muina ez dago erdian: hasieran dago. Aurreneko hamar lerroak dira pisu guztiaren % 80a. Lehen bospasei folio horiek markatuko dute logika narratiboa.
Plagioa
Ahal den guztia (ondo) plagiatu behar dela esan ondoren, plagioari buruz Groenlandiako lezioa liburuan jasotako testu bat aipatu zuen.
Mugimendua
Testuak mugimendua / korrontea behar du. Testu aspergarriak ordenatzeko askotan erabili ditu alfabetoak, adibidez. Horretaz konturatzea kosta bazitzaion ere, azkenean jabetu dela txakurren zaunkek Zalduondon jokatzen duten rolaz: txakurrek mugimendua jartzen dute herri txiki batean, bestela ez baitzen ezer entzungo.
Memoria eta irudimena
Idazteko bi indar daude:
- Memoria, memoria sakona: berdin da duela 40 urteko kontuak edo duela bi astekoak.
- Irudimena: fikzioa idazteko ikusi beharra dago.
Gainera, fikzioa idazteko hobe da ezer pentsatu gabe idaztea. Are gehiago, dokumentazio lanik ez duela egiten gaineratu zuen, gure harridurarako.
Objektuak
Ezin da fikziorik egin objekturik gabe: pistola, sonbreirua... Fikzioak beti begia, belarria, ukimena, usaina... eskatzen du.
Pertsonaiak
Pertsonaiak dira konplexuenak idazteko garaian.
- Ahal bada oso ondo ezagutzen duzun norbaitengan pentsatu (hainbat lagunen nahasketa izan daiteke).
- Elkarrizketa da pertsonaia nagusiak azaltzeko modurik onena.
- Dialogoek balio dute aukeraketa egiteko.
Presio soziala
«Robinson Crusoek ez luke nobela bat inoiz idatziko». Presio sozialaren eraginez idazten dira nobelak.
Garai batean hiru tomoko nobelak idazten ziren, baina liburuzainek haien kontrako neurriak hartu eta bat-batean desagertu ziren hiru tomoko nobelak.
Roman Jakobson estrukturalista errusiarraz hitz egin zuen, «zentsura sortzailea» kontzeptuaren egilea.
Harridura
Ume garaian, elizan egun handietako latinezko ospakizun haiek izan ziren lehen aldiz harridura, inpresioa sortu zizkiotenak.
Normalean, gure memorian itsatsita geratzeko zerbait fisikoa behar dela gehitu zuen. Ikara, kolpe bat, zauria...
Pluscuamperfecto-a
Zenbat iragan kontatzen duen azken nobelan, pluskuanperfektoa ez duen hizkuntza batean. "Había"-k ematen duen espazio horretan gauza asko esan baitaitezke gaztelaniaz.
Lekuak
Hiru liburu aipatu zituen eredu gisa lekuak sortzeko orduan:
- Tomas Mororen Utopia. Ez dago hiririk, ideiak, kontzeptuak daude. Ez dago toponimorik.
- Robert Louis Stevenson-en Altxorraren Uhartea. Urruntasuna eta estereotipoa. Piratak urruti jarri zituen irla batean. Oso inportantea da zuk aukeratutako espazioari buruz beste inork baino gehiago jakitea.
- Yoknapatawpha-ko konterria eta William Faulkner. Memoria eta lurra. Lurra gehi lur horretan bizi den jendea.
Aipatutako liburu eta autore batzuk
- Carlos Barralen memoriak.
- On Writing: A Memoir of the Craft, Stephen King.
- Agustín García Calvo: erritmoa da gakoa.
- Roland Barthes: gorputza da estiloa.
- Leopoldo María Panero: bere bizitza desastre hutsa izanagatik ere (gaixotasunagatik), bere poesien ordena goraipatu zuen Atxagak.
- Patricia Highsmith aipatu zuen nobela baten hasiera zein garrantzitsua den zehazteko.
- Pio Baroja eta Josep Pla maisuak.
- 1.280 arima, Jim Thompson.
- Morphology of the Folktale, Vladimir Propp. Wikipediak ondo baino hobeto laburbiltzen du Atxagak esandakoa. «Vladimir Proppek Errusiako hainbat Ipuin herrikoi analizatu zituen, maitagarrien ipuinak batez ere, eta ipuinetan behin eta berriro errepikatzen ziren hainbat elementu aurkitu zituen. Errepikatzen ziren elementu horiek egitura jakin bat ematen zieten narrazio herrikoi guztiei. Behin eta berriro tradiziozko ipuinetan topa daitezkeen elementuei “Vladímir Proppen funtzioak” izena ematen zaie gaur egun (...) 31 elementu errepikakor antzeman daitezke maitagarrien ipuin herrikoietan».
- Biblia eta Homeroren Iliada aipatu zituen mendebaldeko pentsamendua abiatu eta markatu dituzten bi liburu totemiko gisa.
- Mímesis, Eric Auerbach. Errealitatearen errepresentazioa mendebaldeko literaturan.
- Truman Capote (idazlea) vs. Jack Kerouac (mekanografoa).
- Kontu zarrak, Joxe Arratibel. Ez zuela ulertzen zergatik liburu hau ez den ikusgarri egiten.
- Gabriel Aresti, urte ilun haietan argi bakarrenetakoa.
- Mikaela Elizegi, ikusezin jarraitzen du. Berriro ere Wikipediatik -> «Mikela Zintzarri, gipuzkoar bertsolari eta idazlea izan zen (...) Mikaelak ahoz kontatutakoak Antonio Zavalak grabatu eta hitzez hitz idatziz jaso zituen liburu batean, (Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, 1963, Auspoa)». Liburua eskuragarri dago pdf formatuan (eskerrik asko Xabier Azkueri abisuagatik).
- Luigi Anselmi poeta.
- Spoon River Anthology, Edgar Lee Masters.
- Georg Christoph Lichtenberg, aldarte oneko aforista.
- Eric. A Havelock filolologoaren La musa aprende a escribir.
- Jorge Oteizaren Quosque Tandem. Poeta handi bat.
- Miles Davis musikariaren autobiografia: Miles: The Autobiography.
Atxaga sobre cómo ponerle el cascabel al gato, este apunte en castellano
Elementuak
Larunbatean karpa bat muntatzen ari ziren etxe inguruan.
Larunbatean ez zen ezer gertatu, baina igandean hara hurbildu zen EAJko troupe-a. Bertatik bertara ez nituen ikusi, baina bai azaldu zirela telebistan Ortuzar, Urkullu... eta Aitor Esteban, besteak beste.
Ostiral gauean Estebanek ez zion eskua eman frankista bati telebista bateko eztabaidan eta larunbatean beste frankista ilustre batekin egin zuen topo La Sexta Nocheko platoan.
Ez ditut horrelako programak ikusten, baina ohikoa da minutu eskaseko bideo asko sortzea gero Twitter-eko nire horman norbaitek jartzen dituenak. Une nabarmenduen kazetaritza hau arriskutsu samarra da. Hau da, ez ote garen askotan aparrean geratzen azpian zer gertatzen ari den jakin gabe.
Larunbatean hauxe ere agertu zen aipatu sare sozialeko nire horman.
"El que més preocupa al sistema són les lluites pacífiques. El sistema està encantat si hi ha violència perquè les pot sufocar amb l'aparell ultrarepressiu" Ramiro García de Dios #FAQStanyadaTV3 ▶️ https://t.co/yPWysP3CH8 pic.twitter.com/LHqWg0VGUE
— Preguntes freqüents (@FAQSTV3) November 2, 2019
Ramiro García de Dios epaile ohia TV3ko larunbat gaueko programan egon zen gonbidatu gisa. Hona hemen elkarrizketa osoa. Denbora baduzue, ikusi eta entzun. Ordu erdi eskas beharko duzue.
Ez nuen ezagutzen eta sarean aritu naiz gizon honi buruzko informazio bila. 2018ko otsailaren hasieran hartu zuen erretreta eta garai hartan argitaratu zuen El Saltok elkarrizketa bat: “Nuestro sistema judicial es beligerante con los débiles” (gure sistema judiziala beligerantea da ahulekin).
Ez du karrera oparoa egin epaileen artean, baztertu samar eduki dutelako. Horren lekuko Instrukzio epaile gisa hartu zuela erretiroa Madrilen 30 urtez aritu ondoren (aldez aurretik Bilbon egon zen eta bertan kointziditu zuen egungo Barne ministro den Grande-Marlaskarekin).
Zer esana eman du bere zereginak Alucheko Atzerritarrak Barneratzeko Zentroko epaile gisa (ABZ euskaraz, CIE gaztelaniaz).
Iturria: Europa gotorlekua. Honen arabera, Europan 300 zentro daude eta urtero 600.000 pertsona pasatzen da bertatik.
Urri hasieran El País egunkarian egin diote beste elkarrizketa bat García de Diosi eta zentro hauei buruz zera zioen.
«Zoritxarrez, ABZak kartzela baino okerragoak dira. Gune opakoak dira, baina baita zigorgabetasun tokiak ere. 1986an martxan jarri zirenetik eskubiderik gabeko guneak dira».
Zentro horiek ixtearen alde agertzen da elkarrizketan.
Ikusi dugu epaileen artean ez duela goi mailako instantzietan adiskide handirik, baina poliziek ere ez dute asko maite. El Paíseko kazetariak dio Poliziaren sindikatu batek «Tanta paz lleves… como descanso dejas» esaldiarekin agurtu zuela Twitter-en, baina nik ez dut txioa aurkitu.
2010eko martxoan Entzutegi Nazionala ixtearen alde agertu zen Galiziako periodiko bati egindako adierazpenetan.
Denak kontra al ditu? Ez, denak ez ditu aurka. 2016an Giza Eskubideen Aldeko Espainiako Elkarteak (APDHE, gaztelaniazko siglen arabera) sari nazionala eman zion eremu horretan egindako lanagatik.
Elkartearekin jarraituz, asteburuan itxi da 2019ko sarituak aukeratzeko epea eta, oraindik ofiziala ez bada ere, Jorge del Curari emango diote sari nazionala (hautagai bakoitzak lortutako botoak publikoak dira). Jorgek urte asko daramatza tortura eta tratu txarren aurka borrokatzen hainbat eremutan (kalean, kartzelan, epaitegietan...) eta merezi du aitortza.
Tira, bada zerbait.
Elementos, este apunte en castellano.
Zaldi urdina(k) ikusten
Zaldi urdina antzezlanaren bost emanaldi eskaini dituzte urriaren 23tik 27ra Egian Artedrama, Axut! eta Dejabuk. Horretaz gain, beste bi saio egin dituzte goizez ikasleentzat hilaren 24 eta 25ean. Egunero bete egin dute aretoa (lau aldiz agortu zituzten sarrerak) eta guztira 1600-1700 ikusle pasa gara Egiatik.
Nik dakidala, ez dago Euskal Herrian hauek bezala lan egiten duen konpainiarik (hiru taldeak batu egingo ditut zentzu honetan): sortze-prozesua kolektiboa da, Unai Iturriagak eta Igor Elortzak kontatu bezala.
Eta niri hauek Egian ikustea gustatzen zait, emanaldiaren ondoren Gazteszenako barrak aukera ematen duelako tragoxka bat hartzen duzun bitartean aktoreekin eta zuzendariarekin solasean aritzeko. Beraiek daude barra atzean, txandaka, eta modu erraz eta xume honekin lortzen dute jendearengana (gehiago) iristea. Hori eta beraiek zein aretoak urte hauetan guztietan egindako lana.
Gaur egungo istorio bat kontatzen da: mutil gazte bat koma egoeran geratu da zaldi urdina izeneko droga hartu ondoren eta 17 urteko Aingeruk hanka egin beharko du poliziak hura harrapatu aurretik, beraien ustez Aingeru baita trapitxeroa. Bost kiloko pakete baten atzetik doa polizia (ustela gehitu beharko diogu) eta familia (amona, gurasoak, alaba, Aingeruren lagun bat zein herriko aguazil zurruteroa) saiatuko da Aingeru haiek baino lehen atzematen.
Aipatutako elkarrizketan egileek hiru obra aipatzen dituzte antzezlanaren garapenean: Justo Arriolaren A los pies del caballo, Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta The Corner telesaila. Ez ditut lehen biak irakurri, ezta hirugarrena ikusi ere.
Antzezlanean ez da argi eta garbi adierazten, ahots asko baitaude, baina Justo Arriolaren tesia da Euskal Herriko kaleetan heroina sartzea estatuaren operazio bat izan zela gazte errebelde eta politizatuak desmobilizatzeko. Tesi horrek, halere, aurkari sendoak ditu artikulu honetan ikus daitekeenez: Heroína y Transición: ¿narcóticos de Estado o síntoma de una sociedad rota?
Era berean, Pablo Varela historiagilea doktore-tesia ari omen da egiten eta berak dioenez ez omen dago froga bakar bat ere demostratzen duenik Euskal Herrian Espainiako estatuaren planik egon zenik droga gurean sartu eta gazte borrokalariak desmobilizatzeko.
Hori alde batera utziz, antzezlanak balio du drogen kontua berriro mahai-gaineratzeko (garai bateko istorio zaharrak etxeko sukaldeetatik ateratzeko eta gizarteratzeko).
Antzezte kontuetan aditua ez banaiz ere, bi elementu eszeniko aipatu nahiko nituzke hemen: ispiluen erabilera eta aktore bakoitzak haragizko txotxongilo gisa egiten dituen mugimenduak.
Antzezlanaren bira hasi besterik ez da eta makina bat bolo izango ditu Euskal Herriko bazter askotan. Emanaldien berri Zaldi urdina webgunean.
Segi, ikusi eta ea zer iruditzen zaizuen.
Viendo caballo(s) azul(es), este apunte en castellano
República de Sitio Distinto
Aspaldian ez niola ezer irakurtzen Guillem Martínez-i eta atzo hauxe irakurri nion: Oda a BCN.
«Cat ha venido a suplir a ETA como elemento de cohesión política. Lo que es otro chollo. En Cat –al menos en el momento en el que escribo esto– no hay muertos, ni la capacidad de producirlos industrialmente. Se gobierna sin Cat, y con Cat como tema, desde Aznar. De Cat se extraen votos, no se cultivan. No son necesarios los votos Cat. Si Pedro Sánchez quiere ser Presi again, a través de una idea de orden, y una idea nacionalista de Esp, no necesita solucionar nada en Cat. Necesita, simplemente, poli. En mucha menor escala que en Euskadi, un territorio desafecto al Estado durante 40 años, de manera mucho más complicada. Aquella experiencia se tradujo en un reforzamiento del Estado en todo el resto de territorios. Entre ese reforzamiento, un aumento –ante el silencio, incluso la percepción, en Europa– de un formidable derecho del enemigo. El derecho del enemigo es, por otra parte, el gran qué del R’78, desde que vio que ETA no era suficiente. Que necesitaba otro enemigo. A falta de una Cat espectacular, el enemigo estaba en la calle. Era el manifestante.»
Gogoratu atzo esaten zutenaren arabera Torrak deitu egin ziola Sánchezi eta honek ez zuela berarekin hitz egin nahi izan.
OK, it's right for Sánchez to visit those injured in hospital (although he should have also visited injured and innocent citizens). It's pathetic, however, not to speak or talk to Torra, especially as he's already condemned all violence. It's just pathetic. https://t.co/8V0s9lNZKm
— Tim Parfitt (@tjparfitt) October 21, 2019
Memetarako asko erabili den TV3-ko korte hau.
Pedro Sánchez no agafa el telèfon a Quim Torra i el president respon "quins collons". Fan absolut. pic.twitter.com/t1O7AQc3tt
— Miquel Strubell fill 🎗🌊 (@miquelstrubell) October 20, 2019
Zauritutako polizia bat bisitatzera joan zen Sánchez Bartzelonako ospitale batera eta bertako pertsonalak txistuka eta builaka agurtu zuen.
Pedro Sánchez surt escridassat pel personal de l’hospital Sant Pau, que li reclama la llibertat dels presos polítics. pic.twitter.com/9LuSR4CVPm
— Albert Mercadé (@albertmercade) October 21, 2019
Moncloak bere bertsioa bideo labur honetan.
El PG en funciones, @sanchezcastejon, visita a los agentes hospitalizados tras resultar heridos en los actos violentos de #Cataluña. El trabajo y el compromiso de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad está siendo fundamental para asegurar los derechos de toda la ciudadanía catalana. pic.twitter.com/0yjWlKVkQK
— La Moncloa (@desdelamoncloa) October 21, 2019
Ez dakigu zer gertatuko den azaroaren 10eko hauteskundeetan, baina ematen du Sánchezek eta bere aholkulari donostiarrak (Iván Redondo jaunak) irudikatutakoa zail dutela betetzeko.
-Mira, Iván, las encuestas. pic.twitter.com/8sf7CQhSh1
— Mauro Entrialgo (@Tyrexito) September 26, 2019
Halere, Late Motiv telebista saioan egon zen hilabete hasieran nik gaur ezagutu dudan pertsona bat: Marc Giró izenekoa. Bideo honetan dago (lotura ez bada 3 minutu eta 21 segundura, segi kurtsorearekin).
Marc Giró: «Yo estuve en el programa de Susanna Griso con Iván Redondo, que es el consejero de Pedro Sanchéz. Lo tenía yo al lado sentado muchísimas veces de colaborador».
Buenafuente: «Ese hombre que dicen que mueve los hilos...»
Marc Giró:«... Que mueve los hilos. A mí me parece increíble. Yo creo que no, porque yo lo veía en la mesa esa y pensaba: Este señor no va ni para adelante ni para atrás. Y yo ahora no entiendo cómo mueve los hilos de España. Desde aquí Iván te digo que estoy sorprendidísimo».
Buenafuente: «Porque igual tiene un golpe escondido dentro. Ya sabes... Un ramalazo igual.»
Marc Giró:«Igual, igual.... Pero yo creo que no. Yo creo que no es Iván el que mueve los hilos».
Luistxoren kontuan ikusi dudan beste hau flipantea da. Antisistemen manuala.
Fernández delako lehengusu batek sinatu du hau pic.twitter.com/qA4s0tkIpF
— Luistxo Fernandez (@luistxo) October 22, 2019
Atzerago joan gaitezke, baina 1991n geratuko gara, Golkoko lehen gerra garaian. Os Resentidos talde galegoak kanta hau egin zuen: Estamos en guerra (Himno da República de Sitio Distinto).
República de Sitio Distinto, este apunte en castellano.
Paperak beti berandu
Atzo, asteartea, goizeko 11:42ean nuen hitzordua Espainiako Polizia Nazionalaren Donostiako egoitzan.
Atarian Gipuzkoan terrorismoaren kontra eroritako polizien izen-abizenen plaka ikusi nuen pasadan. Soilik lehen izena irakurtzeko astia izan nuen: Melitón Manzanas. «Ondo hastera goaz bisita», pentsatu nuen nire baitan.
Hitzordua baino hamar minutu lehenago iritsi eta sartzeko tramiteak inolako nobedaderik gainditu nituen.
Areto batera sartzeko gonbita egin zidan ondoren funtzionarioak eta uste baino lagun gehiagorekin egin nuen topo itxarongelan.
Txandak kantatzen zituzten bi pantaila zeuden bertan: bata gelaren erdian, bestea izkin batean. Ozenki entzuten zen txanda baten berri ematen zuen abisua, zarata organiko bat. 30 pertsona geunden gure txanda noiz iritsiko zain.
Aurreko astean #sincitasnohayderechos (Hitzordurik gabe eskubiderik ez) izeneko protestak egon ziren, Madrilen behintzat. Atzerritarrek paperak lortzeko dituzten arazoak salatzeko:
1.- Espainiako Estatuan duten egoera erregularizatzeko urteak behar dituzte eta gero hilabeteak itxoin behar txandak lortzeko.
2.- Mafiek betetzen dutela Estatuaren hutsunea.
3.- Hilabeteak itxoiten pasa ondoren, askotan beren herrietan eskatutako agiriak zaharkitu eta iraungitu egiten direla.
4.- Paperik gabe herrialdetik kanporatzeko mehatxua dute eta kontratupeko lanposturik lortzeko ezintasuna.
Argazkia: El Salto Diario (David F. Sabadell).
Honetaz egon nintzen pentsatzen eta telefonoan eskuz idazten nire txanda ailegatu bitartean.
Nik hogeita lau minutu egin nituen zain eta hamar minututan bukatu nuen tramitea.
Bulegotik atera eta atzerritarrentzako paperak lortzeko gela beste toki batean dagoela ikusi nuen. Itxarongela beteta zegoen.
Gaur Biboko kontzertuan #RuperOrdorikak ez du abestu bere "Berandu dabiltza", baina ezinezkoa egin zait @jortiznet eta @iturri taz ez akordatzea, eta orain dela zortzi urte ia ia kasuz argitaratu zidaten testu hontaz https://t.co/8OZkL6HtOH
— Andoni Hidalgo (@EuroIker) October 6, 2019
Libro ibili ginen bai, une batez...
Andoni Hidalgo Ruper Ordorikaren kontzertuan egon zen igandean eta Javier Ortizekin zein nirekin gogoratu zen goian txertatutako txioan ikus dezakezuen bezala. Eskertu nion keinua.
Ordorikak ez zuen Berandu dabiltza jo Bilboko emanaldian. Behean itsatsiko dut bideoa.
Siempre tardan los papeles, este apunte en castellano
In memoriam: Joserra Artetxe
1995eko uda. Donostia
Urte hartako udan ezagutu nuen denborarekin nire familia politikoa izango zena. Alderdi-Ederren geratu ginela dut gogoan eta Gorkak Aitorri (bost urteko bi ume moko orduan) esandako esaldi bat: «Zu kapullu zaz o ze!!!». Haserre, oso haserre esandakoa.
Hori izan zen ondarrutarrekin izandako estreinakoa.
1998ko uda. Lloret del Mar
Denok, Maria Pilar aume barne, astebete pasa genuen Lloreteko hotel batean. Haurrek ez zuten hoteleko igerilekutik atera nahi: hondartza gosea Ondarroan asebeteta zutelako, baina igerilekukoa ez.
Egun hauetan baten batek kontatu du barruko igerilekuan sartu ginela halako batean. Gu bakarrik omen geunden bertan. Hainbeste zarata atera eta salto egin omen zuten haurrek, ezen bertatik kanporatu baikintuzten hotelekoek. Igerilekutik, ez hoteletik.
Zerbitzariek gure mahaira etorri ziren batean gogoan dut batak besteari esan ziola: «Estos son vascos-vascos». Euskaraz egiten genuelako berba.
Datarik ez. Abuztua. Berritxuko (Berriatua) jatetxe bat
Joserraren kuadrillako bat ezkontzekoa zen eta gonbidatu ninduten haren agur-afarira. Ondarroako jaiak zirelako eta ni herrian nengoelako.
Euskadineko batek hartu zuen hitza eta, gaztelaniaz, zera esan zion ezkondu behar zuen hari: «Sé felizzzz. Que los hijos se parezcan a ti. No a tu hermano». Bete-betean asmatu zuen: ez zuen ez bata ez bestea lortu despeditu genuen gizon hark.
Donostia-Ondarroa-Berritxu-Ondarroa-Donostia
Makina bat aldiz egin dugu hilean behin plan bera. Larunbata edo igandea. Bazkaria Berrituako Arriola jatetxean.
Gaixotasuna
Minbiziak pertsona kolpatzen duenean, batzuetan zientzia garaile ateratzen da, eta beste batzuetan medikuek ez dakite nola irabazi.
Galdakaon hiru aste pasatxo, beste hainbeste Gorlizen, berriro Galdakaora bueltatzeko.
Azken bi hilabete horietako asteburuetako oroigarri gisa sudokuak betetzeko koaderno bat etxeratu dut.
Itxoiten. pic.twitter.com/KiSRD9MKrx
— Mikel Iturria (@iturri) August 25, 2019
Amatxure
Gaixoak hitz horiek esaten dituenean, akabo. Pasa den ostiralean gertatu zen hori. Heriotza larunbatean iritsi zen.
Amatxure? Gu bizi garen bitartean zutaz gogoratuko gara. Gizon lasai eta on bat hil da.
In memoriam: Joserra Artetxe, este apunte en castellano
Saravá eta agur, Galiza!
Maiatzeko kontuak eta ekainekoak gogoratu ondoren, esan beharra daukat bikain tratatu gintuztela lagun galegoek.
Gonbidapena Vicente Risco Fundazioak luzatu zidan eta bertan rol ezinbestekoa jokatu du Celia Pereira eta Xosé Xepe Rodríguez bikoteak. Egoitza Allariz herrian dute eta hantxe egon ginen, bisitan, irailaren 18an.
Era berean, azpimarratzekoa ere Libraria Pazeko Cano, Helena eta enparauek eskainitako arreta.
Colexio de Xornalistas erakundea aritu da laguntzaile gisa. Bereziki Paco G. Sarria presidentea gogoratu nahiko nuke hemen eta orain.
Ourenseko Lizeoak, 1850 urtean sortutako erakundeak, ateak zabaldu zizkigun irailaren 19an ekitaldia bertan egiteko. Ia 50 lagun bildu ginen eta Xepe Rodríguezek egin zituen aurkezle lanak. José Luis Fernández Carnicero pianista eta konpositoreak berak sortutako hiru pieza jo zituen ekitaldiaren beste hainbat unetan. Liburu salmenta Punto e Coma liburu dendak egin zuen.
Hurrengo egunean, hilak 20, Pontevedra aldera jo genuen, Libraria Paz-era. 14 bat lagun elkartu ginen eta oraingoan ere Xepe Rodríguez izan nuen alboan.
Lotura esanguratsuak:
1.- Paco Sarriak hamabost minutuko elkarrizketa egin zidan Ourenseko Onda Ceron.
2.- Diana Pastorizak Ourenseko aurkezpenean esandakoak marrazki batean laburbildu zituen.
Un pracer aprender na xornada de onte dos grandes @clia_g, Sorkunde, @iturri, @alvorota, @manu_delorenzo e Paco Gzlez Sarria ao fío do libro “Javier Ortiz. Talento y oficio de un periodista” #apuntamentosvisuais ⬇️ pic.twitter.com/CgSEef3QYh
— Diana Pastoriza (@diana_pastoriza) September 20, 2019
3.- José Luis Fernández Carnicero musikariak Ourenseko ekitaldiaren kronika egin zuen blogean eta La Región egunkariak errepikatu zuen ondoren.
Lagun galegoei beste behin eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen. Une zailetan joan nintzen eta kosta egingo da egun horiek ahaztea.
Musika: Kabilia hautsi da Coraçao. Beñat Muguruzaren Hautsia da coraçao artikuluagatik.
Ourense y Pontevedra: saravá y agur, este apunte en castellano.
Oharra: apuntearen izenburuak Xepe Rodriguezen aurkezpenaren oihartzunak jasotzen ditu.
Izan gaitezen geurekoiak!
60 urteren bueltan dabilen gizon bat ospitaleko korridorean ari da solasean. Denak entzuteko moduan ari da hizketan. Norbait bisitatzera etorri den gizona, Australian bizi omen da eta bi alaben aita da. Batak ezin izan du seme-alabarik izan, nahiz eta lauzpabost aldiz saiatu eta beste hainbeste abortu izan. Bigarren alabak, berriz, ez du seme-alabarik izateko intentziorik. «Oso berekoia» dela dio.
Hizketaldia duela egun batzuk entzun nuen eta hortxe geratu da nire buruan itsatsita. Harrigarria iruditu zitzaidalako gizon haren erretolika.
Euskal Herrian jaiotze-tasa aspaldiko minimo historikoetan da. Ez dugu haurrik izan nahi edo ezin dugu. Era berean, ez dugu kanpoko jendea gurean nahi. Eta dena ezin da.
Joxe Aranzabali irakurri diot aste honetan bertan mahai baten bueltan izandako solasaldi batean Arrasateren gainbeheraz kezkatuta agertu zirela hainbat mahaikide.
Irakurri nuenean pentsatu nuen: Arrasate bakarrik? Europa dago gainbehera eta gu, euskal herritarrak, zer esanik ez.
Aste honetan bertan Dani Alvarezen txio batek soka ekarri du. EAEko eta Nafarroako gizarte zerbitzuen ereduari buruzkoa zen.
Gasto social por habitante: Euskadi 1, Navarra 2.
— Dani Álvarez (@DaniAlvarezEiTB) September 10, 2019
Madrid la última, Catalunya penúltima. Cuando buscamos modelos fuera, no deberíamos olvidar que tenemos uno, que no parece malo del todo. Y es mérito de ayuntamientos, diputaciones y gobiernos. https://t.co/8W8kb689Ft pic.twitter.com/rx5Y0GHoMo
Jule Goikoetxeak erantzun zion, ikuspuntu feminista batetik datuak ez direla hain onak.
Egun on Dani. Nosotras tenemos otros datos, de Eustat y de Eurostat. Y contradicen la interpretacion patriarcal que estais haciendo. Si nos invitais, os lo explicamos :) Aqui van algunos👇 https://t.co/lQLqTGL27r
— Jule Goikoetxea (@JuleGoi) September 11, 2019
Hari horretan bertan Pedro Ugartek zioen Bilboko bere lagun eta ezagun askoren seme-alabak kanpoan ari direla lanean eta oporretan soilik bueltatzen direla etxera.
Repaso tu gráfico y confirmo la impresión: encabeza la lista la "España vaciada". Y que Euskadi aún no entre en ese concepto es un espejismo total: mira el cierre de aulas en primaria. Tengo decenas de amigos y conocidos que dicen siempre lo mismo: "mi hijo trabaja en Madrid".
— Pedro Ugarte (@PedroUgarte6) September 10, 2019
Inoiz ez gara lehen mailan egon Europan, baina orain jada bigarren mailan mantentzeko arazoak ez ote ditugun.
Afrikatik datozen errefuxiatu eta etorkinen alde egiteko arrazoi humanitarioek ez badute balio, uste dut jendeari esan behar zaiola gure sistema hau (ongizateaz ari naiz: Osakidetza, pentsioak...) mantentzeko derrigorrezkoa dela kanpotik jende gaztea erakartzea.
Izan gaitezen berekoiak!
¡Seamos egoístas!, este apunte en castellano
In memoriam: Iñigo Muguruza
Argazkia: Marivi Ibarrola. Iñigo Muguruza (erdian). Gidari Fermin. Alboan Poch.
Gaur blogean idazteko asmoa nuen. Atzoko kontu batzuei tiraka, goizaren erdian haizea biratu eta kontra hasi da. Nire kontra. Gure kontra.
Lagun batek esan dit Iñigo Muguruza zendu dela.
Eta hitzik gabe geratu naiz.
Iñigoren berbak topatu behar izan ditut esklerosi anizkoitzaren berri ematen duen blog batean. 2016ko irailaren 30ekoak dira. Nire ikuspuntua gaur egun, zioen Muguruza anaietako txikienak, gaixotasuna atzeman eta urtebetera edo.
Zati hauxe lapurtuko diot gaur:
"Atzo lagun batek Snoopy-ren tira bat bidali zidan whatsapp-etik: Snoopy eta Charlie Brown hondartzako petril batean daude eserita.
-Charlie: badakizu? Egun batean hilko gara.
-Snoopy: bai, baina gainontzekoetan ez".
Eta kantu bat. Joxe Ripiau garaikoa. Bizitza triste eta ederra.
Gugan bego, Iñigo.
Eguneratzea: Joni Ubedak bidali dit Iñigo Muguruzak zuen blog baten lotura. Keawe zen bere ezizena.
In memoriam: Iñigo Muguruza. Este apunte en castellano.
Abuztuko polaroidak
Baga
Bidegorria. 100 metroko zatian bospasei lagunez osatutako bi oinezko taldexka aurreratu ditut. Ni bezala txirrina jotzen dute beste hainbat ziklistak. Amaieran dagoen aita bati esaten diot hori ez dela oinezkoentzako tokia, are gutxiago alboan dagoenean espaloia. Bizikleta asko dabilela behar ez duen tokitik erantzun dit berak agur esanez. Pa botatzen diot eskuaz.
Biga
Espaloia. Bi turista datoz bizikletan. Beste pare bat txirrindulari kontrako zentzuan. Kasu honetan ni naiz oinezkoa. Haserretu egin naiz nire baitan beraiekin, are gehiago bi kale harago dagoelako bidegorria.
Higa
Gasolindegia. Larunbata. Goizean goiz. Bete dut jada autoaren depositua eta pagatzera hurbiltzen naiz. Irribarre potoloarekin egiten dit diosala bertako langile batek. «Number one» esaten diot. Berak ea nola esaten den «número» euskaraz. «Zenbakia». «Zenbakia bat». «Bat zenbakia, bi zenbakia... hobe», nire erantzuna. Nongoa den galdetzen diot. Senegalgoa. Ea ezagutzen ote dudan herrialdea. Ezetz. Ba bertara joan beharra dagoela. «Youssou N'Dour» esanez agurtzen dut. Alaitu dit gizonak goiz petrala.
Laga
Itxoiten. pic.twitter.com/KiSRD9MKrx
— Mikel Iturria (@iturri) August 25, 2019
Ospitalea. Bista politak daude, pena hesiaren alde honetan gaudela. Txorakerietarako toki gutxi bertan.
Duela aste batzuk esan zidan pertsona batek: «Denok bizi beharko genuke menpeko bolada batez. Jakiteko egoera hori zer den. Pazientzia lantzeko ariketa bikaina da, besteak beste».
Ez, ez nago ni menpeko egoeran, baina bai senide bat.
Boga
Lau gaixo dago gela bakoitzean. Ostiralean iritsi zen senidea bertara. Konfiantza apurra hartutakoan, besteek bere egoeraren berri ematen dizute.
Sega
Kanariar uharteetan zegoela aorta lehertu egin zitzaiola eta 17 kilo galdu dituela ospitaleko egonaldian. Eskapada polita, dio berak. Gauzak ondo bidean astean zehar jasoko du mediku-agiria.
Zai
Giltzurruneko kiste batzuen presiopean lehertu egin zitzaiola barea beste batek. Maiatzean. Odol mordoa galdu zuela. Beste hiruzpalau hilabeterako egonaldia aurreikusten du. «Hemen planak epe luzera egin behar dira».
Zoi
Bizitzak emandako bigarren aukera aprobetxatu nahi biek ala biek.
Bele
43 urterekin zendu da lankide baten senidea. Hilberria gaurko prentsan.
Arma
Maggie O'Farrell idazlearen Sigo aquí liburua amaitu nuen igandean. Bizitzan zehar heriotzarekin izandako hamazazpi pasarte kontatzen ditu egileak. Brönte liburu-dendako Yleniak gomendatu zidan eta nik berresten dut haren gomendioa.
Tiro
#G7Biarritz pic.twitter.com/3tx0TFnedp
— javi etxezarreta (@etxezarreta) August 25, 2019
G7aren gailurra Miarritzen. Geratu dadila bizitza munduko boteretsuak baitatoz. Ze nezesidade! Salbuespen egoera hori agertzen da Javier Etxezarretaren argazkian eta gustatzen zait ez baita batere esplizitua.
Pum
Fermin Muguruza eta Jone Unanua Monterreyko zinema jaialdian egon dira Black is Beltzarekin eta bertan jaso dute nazioarte mailako animaziozko filmaren sari nagusia. Zorionak!
Beraien bidez jakin nuen Monterreyko Celso Piña musikaria zendu zela abuztuaren 21ean. Ez nuen ezagutzen, baina ikusi dut sarean instituzio bat zela.
Polaroids de agosto, este apunte en castellano.
Adiós Celso Piña...
— Miguel Bennetts ® (@MiguelBennetts) August 22, 2019
Así te despide la banda, raspando el piso, sacándole brillo al tacón, moviendo el puerquecito... #QEPD #CelsoPorSiempre pic.twitter.com/mqIhSc2VLG
Murió CELSO PIÑA, 66 años. Maestro mexicano del acordeón, tocaba esencialmente su particular cumbia callera. Aquí nos llegó "Barrio bravo", el disco donde tenía como cómplices a Café Tacvuba, El Gran Silencio, Control Machete, Santa Sabina... https://t.co/eyUzHd1fwF pic.twitter.com/Cnoro909jw
— Diego A. Manrique (@DiegoAManrique) August 26, 2019
Propina