"Heartstopper"-en lehen bi zenbakiak euskaraz irakur ditzakegu orain
Alice Oseman britainiarraren Heartstopper saila webkomiki gisa hasi zen 2016an, oraindik martxan dena, eta milioika irakurle dituena. Gero 2019tik aurrera paperezko komiki gisa hasi ziren ateratzen, bost liburu doaz momentuz, 39 hizkuntzara itzuli da, eta milioika ale saldu dira. Eta azkenik, irudi errealeko serie forma eman zion Netflix-ek 2022an, Oseman beraren inplikazio osoarekin (gidoi guztiak egin ditu, casting-ean eta musikaren hautaketan parte hartu...), eta jada arrakastaz betetako hiru denboraldi bete ditu.
Eta zein ote da Heartstopper-en gaia eta publikoa, hain arrakastatsu izateko? Bada, bi gizonezko gazteren maitemintzea kontatzen da, gazte publikoari zuzendutako istorioan. Nick eta Charlie institutura doaz gizonezkoentzako eskola batean. Charlie Nickekin maiteminduko da, eta hau heterosexuala izan arren, Charlierekiko sentimenduak sortzen hasi zaizkio berari ere...
Orain gazte euskaldunek ere izango dute aukera Heartstopper komikiez beren hizkuntzan gozatzen hasteko, Astiberri argitaletxeak serieko lehen bi komikiak euskaraz atera ditu: Heartstopper 1- Bi mutilen enkontrua eta Heartstopper 2 - Zu etxerako!
Oraintsu atera du Txalapartak Fun Home, neskato lesbiana baten familia-kontuei buruzko komiki klasiko bat, orain hau... Albiste bikaina, LGTBIQ+ tematikako komikien euskarazko aukera ugaritzea!