"Heartstopper" sailaren 3. eta 4. komikiak ere euskaratu ditu Astiberrik
Urtebete geroago, Astiberrik Alice Osemanen Heartstopper sailarrakastatsuaren hirugarren eta laugarren komikiak ere euskaratu ditu. Honekin sailaren euskarazko komikiek ia harrapatu dute jatorrizko bertsioa, momentuz bost liburu dituena. Egileak esan du hurrengo urtean amaiera emango diola seigarren komikiarekin eta telesailaren hiru denboraldiak borobilduko dituen filmarekin, Oseman berak zuzenduko duena. Komiki berri hauetatik hirugarrenak Urrats handi bat du izenburua, eta bertan Nick eta Charlie elkarrekin dabiltza eta oso pozik, baina beraien artekoa jendeari kontatzea ez zaie horren erraza egiten... eta gainera Parisera doaz astebetez lagunekin! Laugarrenak Esan gabe doa du izenburua, eta ez dizuegu kontatuko zertaz doan, aurrekoa ez izorratzeko! ;-)

