Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"El eternauta" komikiaren inguruko solasaldia Egiako kultur etxean

e-gor 2017/01/30 19:38
Otsailaren 1ean izango da, zientzia-fikzioaren inguruko solasaldien barruan
"El eternauta" komikiaren inguruko solasaldia Egiako kultur etxean

Irudia: F. Solano López

Komiki argentinarrean dagoen lan edo pertsonaiarik ezagunenetakoa (Mafalda eta Inodoro Pereyraren baimenarekin) El Eternauta izango da ziurrenik. 1957 eta 1959 urteen artean argitaratutako zientzia-fikziozko lan honen gidoia H. G. Oesterheld-ena da (bere konpromiso politikoagatik 1977an Argentinako diktadurak bahitu zuena eta geroago, uste denez, hil zuena) eta irudiak F. Solano López-enak. Bertan, elurte misteriotsu bat hasi da bat-batean eta maluta soil bat ukitzen duen bizidun oro istantean ziplo erortzen da hilik. Etxe barruan zeudelako bizirik atera diren jende apurrak, buzoenen antzeko janzki isolatzaileak soinean jarrita kalera ateratzen hasten dira, bizirauteko beharrezko duten gauzen bila eta elurraren jatorria ikertzera. Eta aurkituko dute... Nahikoa! Irakurri komikia, merezi du eta.
Bada, kurtso honetan Donostiako Egia auzoko kultur-etxean zientzia-fikziozko lanen inguruko literatur solasaldiak antolatu dituzte, hilean behin izaten direnak, eta aukeratu duten lanetako bat El Eternauta da. Otsailaren 1ean izango da, gaztelaniaz. Aukera ederra komiki klasiko apart honen inguruan gehiago jakiteko eta solastatzeko.

Web enkriptatu baterantz?

e-gor 2017/01/16 21:05
Edward Snowden AEBko CIA eta NSA agentzietako langile ohiak azaleratu zuenetik gobernuek gure sareko komunikazio eta datuak atzeman eta zelatatzen dituztela, areagotuz joan da sareko pribatutasunarekiko kezka. Eta ez bakarrik erabiltzaileongan: sarearen arduradun eta ingeniariek ere badute kezka hori, eta apurka-apurka web seguruago bateranzko bidea hartu dute.
(Elhuyar aldizkariko 2015eko urtarrileko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Sarri izan zen hizpide komunikabideetan 
Edward Snowden AEBko CIA eta NSA informazio- eta segurtasun-agentzietako langile ohia, hark ezagutarazi baitzituen PRISM eta Tempora programak eta XKeyscore sistema, guztiak segurtasunaren izenean gure sareko komunikazio eta datuak atzemateko eginak. Atal honetan ere idatzi genuen horri buruz iazko urriko zenbakian.

Horren aurrean, badaude erabiltzaileak har ditzakeen hainbat neurri, webeko segurtasunari 
buruzko artikuluan kontatzen genizkizuenak. Adibidez, webguneren batean informazio konfidentziala eman behar dugunean (pasahitzak, bankuko kontuak...) HTTPS protokoloa erabiltzen dela ziurtatzea. Badaude nabigatzaileetarako gehigarriak, hala nola HTTPS Everywhere, gure partez arduratuko direnak horretaz. Eta postarako, PGP programa (Pretty Good Privacy) edo GPG (GNU Privacy Guard) haren bertsio librea erabil ditzakegu; gure mezuak zifratuko dituzte, hartzaileak soilik deszifratzeko moduan.

Alternatiba horiek, baina, beti lan gehigarri bat eskatzen dute instalatzeko eta erabiltzeko, eta kasu batzuetan, gainera, lan hori ez da hain erraza izaten...

Webaren oinarria seguruagoa egiten

Weba seguruagoa izatea ez luke zertan izan erabiltzaileon ardura, ze demontre! Webaren arduradunek egin beharko lukete hori, ezta? Bada, ari dira horretan, neurri bateraino behintzat.

IETF (Internet Engineering Task Force) erakundeak, Interneteko protokoloak garatzeko aholkularitza ematen duen erakundeak, badu HTTPBis izeneko lantalde bat, HTTP protokoloaz arduratzen dena. Lantalde horrek HTTP protokoloaren hurrengo bertsioa, HTTP/2, landu eta abenduan aurkeztu zuen estandarraren bertsio berrirako proposamen gisa. Bertsio berri horrek TLS enkriptazioa (HTTPS-k erabiltzen du) beti erabiltzea proposatu zen iazko azaroan, baina polemika sortu zen, eta, adostasunaren mesedetan, azkenean ez dute nahitaezkoa izatea proposatuko. Baina hainbat nabigatzailek esan dute HTTP/2 erabiliko dute soilik TLSrekin batera; bestela, bertsio zaharra erabiliko dutela. Hala, ahal den guztietan behintzat, konexio segurua erabiliko da.

Beste ekimen bat ere izango da 2015ean EFF edo Electronic Frontier Foundation, Mozilla Fundazioa (Firefox nabigatzailearen egilea) eta beste batzuen eskutik: Let’s Encrypt. Hau ziurtagiri-jaulkitzaile berri bat izango da, dohainik eta segundo gutxitan HTTPS zerbitzua eskaini ahal izateko ziurtagiri bat emango diguna (2013ko apirileko Interneteko autentifikazioari buruzko artikuluan azaldu genizuen hau zehatzago). Halako erraztasunak emanda, pentsatzekoa da etorkizunean orain baino askoz webgune gehiagok eskainiko dutela HTTPS konexio seguru eta zifratua.

Horrez gain, badago DNS (Domain Name System) zerbitzua ere seguruagoa eta konfidentzialagoa egiteko asmoa. DNS zerbitzua arduratzen da guk webean jartzen dugun domeinu-izen bat (aldizkaria.elhuyar.org, google.com...) Internetek zerbitzari eta ordenagailuak izendatzeko erabiltzen dituen IP zenbaki bihurtzeaz (54.235.134.181, 212.142.160.208...). Baina informazio hori enkriptatu gabe doanez, edonork ikus edo manipula dezake. Orain DNSCrypt protokoloa sortu dute, gure ordenagailuaren eta DNS zerbitzariaren arteko komunikazioak zifratuta joan daitezen. Hainbat DNS zerbitzarik jada inplementatua dute, eta pentsatzekoa da nabigatzaileak ere inplementatuz joango direla.

Bestalde, nahiz eta guk gure posta elektronikoko hornitzailearekiko komunikazioetarako beti HTTPS, SMTPS edo IMAPS protokolo seguruak erabili, mezuak hornitzaile batetik bestera doazela bidean atzeman daitezke. Hori ekiditeko, gero eta posta hornitzaile gehiagok erabiltzen dute TLS zifratua beren arteko mezu-transferentzietan.

Azkenean, poliki bada ere, weba gero eta seguruagoa egiteko ahaleginak egiten ari dira haren arduradunak. Izan ere, webaren espiritua beti izan da irekia eta erabiltzailearen onerakoa, eta weba gidatzen duen erakundeak, W3Ck, eta haren zuzendari eta webaren asmatzaile Tim Berners Leek, beti erakutsi dute estandar irekien, komunikazioen segurtasunaren eta gizartearen ongizatearen aldeko jarrera.

Baina horrek ez du ezertarako balioko erabiltzaileok jarraitzen badugu gailu mugikorretako aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen, weba erabili beharrean. Aplikazio horiek enpresek egiten dituzte, interesak dituzten enpresek, eta komunikazioetarako beren protokoloak erabiltzen dituzte; inork ez daki nola dabiltzan protokolo horiek, seguruak diren edo ez... Badakigu zein den mugikorretan mezularitzarako gehien erabiltzen den programa, nahiz eta ezagunak izan haren segurtasun-arazoak...

Konponbidea Internet osatzen duten ordenagailu eta nodo guztien arteko komunikazio guztiak enkriptatuta joatea litzateke. Hala, berdin izango litzateke zein protokolo edo zein aplikazio erabiltzen ari garen, dena enkriptatuta joango litzateke inongo hirugarrenek ezin atzeman izateko moduan. Bada hori ere proposatu du IAB edo Internet Architecture Board erakundeak, Internetaren garapen teknikoaz eta ingeniaritzaz arduratzen den erakundeak, hain zuzen: Interneteko komunikazio guztiak behe-mailan zifratzea.

Edonola ere, noizbait webean dabilen komunikazio guztietarako erabateko segurtasuna eta konfidentzialtasuna lortuko balitz ere, horrekin lortuko genuke sarean hirugarrenek ez izatea aukerarik gure komunikazioak atzitzeko. Baina jasotzaileaz ziur egon gaitezke? Snowden-ek ezagutarazitakoaren arabera, PRISM programan, webeko hainbat hornitzailek ematen diote informazio guztia NSAri: Google, Yahoo, Skype, Dropbox… Horiek erabiliz gero, ezin ziur egon gure datuak pribatuak izaten jarraituko duten. Hori lortu nahi izanez gero, aipatu ditugun enkriptazio- eta babes-sistema konplikatuagoak erabiltzea beste aukerarik ez dago...

Hemen da Xabiroiren 42. zenbakia!

e-gor 2016/12/31 11:55
Harriet, Alex Macho eta Antton Olariagaren parte hartzea du, ohiko sail eta egileez batera
Hemen da Xabiroiren 42. zenbakia!

Irudia: Juan Luis Landa

Xabiroi aldizkariak, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen komiki-aldizkariak, aurtengo abenduari dagokion 42. zenbakia atera du, ondoko edukiarekin:

Goiko estekan ikus dezakezue lagin txiki bat. Harpidedun ez bazara erosi, merezi du eta (beti bezala)!

Asterixen beste bi album atera dira 2016an

e-gor 2016/12/29 20:55
"Asterix Olinpiar Jokoetan" eta "Arbernoko ezkutua"
Asterixen beste bi album atera dira 2016an

Irudia: Albert Uderzo

2010ean hasitako bideari jarraiki, Salvat argitaletxeak Asterixen komikiak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du, urtero bat edo bi, kronologikoki, eta jada dozenatik gora doaz. Aurten Arbernoko ezkutua eta Asterix Olinpiar Jokoetan istorioei tokatu zaie txanda, jatorrian 1968an atera zirenak hain zuzen ere. Aukera aparta modaz inoiz pasatuko ez diren Goscinny eta Uderzoren klasiko hauek belaunaldi berriei ezagutarazteko eta, bide batez, gure liburutegiko bertsio hondatuak berriztekoa!

"Gaza Amal", Gazako zerrendako lau emakumeren istorioak komikian

e-gor 2016/12/26 21:40
UNRWA Euskadik argitaratu du Susanna Martínen komiki hau, doan eta libreki banatzen dena, paperezko euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean edota online deskargatzeko moduan
"Gaza Amal", Gazako zerrendako lau emakumeren istorioak komikian

Irudia: Susanna Martín

UNRWA Euskadik (Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentziak) Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak komikia argitaratu du. Susanna Martín komikigileak egina, paperean euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean atera dute, hizkuntza bakoitzeko bertsioa liburuaren alde bakoitzean, eta ez dago salgai, doan banatzen da. Online ere eskura daiteke (euskarazkoa https://issuu.com/unrwaeuskadi/docs/gaza_amal-eus_webcomic helbidean dago). CC-BY-SA lizentziapean dago.

Bertan Gazako zerrendan bizi diren lau emakumeren eguneroko bizitza gogorrak ezagutu ahal izango ditugu: Amal, elektrizitate-mozketek ordenagailuko idazlanak eragozten dizkioten blogaria; Hura, bere familiaren osasun arazoak artatzeko aurkitzen dituen trabez gain etxetik kanpo lan egiten duten emakumeenganako aurreiritzi eta presioak jasan behar dituen irakaslea; Khadira, lanik gabe dagoen senarraren tratu txarrak jasotzen dituena familia aurrera ateratzen duen bitartean; eta Hazeem, korrikalaria izan nahi duen neskato gaztea. Hango miseriez gaindi, esperantzazko mezua zabaltzen dute ederki marraztutako istorio hunkigarriok (Amal hitzak itxaropena esan nahi du). Eta sarrerako testua oso argigarria da Palestinan eta bereziki Gazako zerrendan joan den mendetik eta gaur egun oraindik gertatzen diren injustizien inguruan. Oso gomendagarria.

"Komikiak zientziaz jantzi dira" erakusketa Artium-en

e-gor 2016/12/17 09:30
Martxoaren amaiera arte dago irekita

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, Artium-en alegia, Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketa paratu dute. Duela hilabete ireki zen eta martxoaren amaiera bitartean dago bisitatzeko aukera, liburutegiko mintegi aretoan.

Bertan, komikietan zientzia nola erabili izan den erakusten da. Fikziozko abentura eta pertsonaietan zientziaren tratamendua ikus daiteke (Tournesol irakaslea eta Tintinen ilargirako bidaia, Flash Gordon, Bacterio profesorearen asmakizunak...), eta baita benetako zientzialarien bizitzak eta euren aurkikuntzak komikian nola kontatu diren ere (Galileo, Darwin, Marie Curie, Einstein...).

Ezin galduzkoa!

Emakumezkoak protagonista Lekeitio, Ondarroa eta Markinako komiki jardunaldietan

e-gor 2016/12/06 21:40
Abendua eta urtarrilean zehar izango dira, Marika Vila eta Amparo Akarregiri eskainitako erakusketekin, Josune Muñozen tailerrarekin eta beste hainbat ekitaldirekin

Komiki jardunaldiak izango dira Bizkaiko hiru herritan abendua eta urtarrilean zehar, Lekeition, Ondarroan eta Markinan hain zuzen ere, hiruetan emakumezkoak protagonista direla.

Hiru herriek Marika Vila eta Amparo Akarregiri eskainitako erakusketak izango dituzte, data hauetan: Lekeition urtarrilaren 12tik 18ra, Ondarroan abenduren 27tik urtarrilaren 8ra eta Markinan urtarrilaren 11tik 18ra. María del Carmen Vila (lanak Marika ezizenez sinatzen dituena) eta Amparo Akarregi komikigileak 70eko hamarkadatik ari dira komiki munduan. Iazko Parrapean jardunaldietan bien lanei buruzko erakusketa bana izan zen, eta orain bi erakusketok aipatutako herrietan izango dira.

Horrez gain, Skolastika-ko Josune Muñoz adituak Emakumeen komikiak eta komiki feministak tailerra emango du Lekeition abenduaren 16an, Ondarroan abenduaren 28an eta Markinan urtarrilaren 13an.

Azkenik, Ondarroako jardunaldietan bertako irratian Marika Vila eta Amparo Akarregi elkarrizketatuko dituzte eta Sussana Martinek komikigintza tailerra abenduaren 13 eta 14an.

"Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra" komikia atera dute CIC nanoGUNEk eta DIPCk

e-gor 2016/12/05 20:30
Nanoteknologia ezagutaraztea helburu duen eta 200 gazte inguruk parte hartu duten nanoKOMIK ekimenaren emaitza da Hodei Iparragirrek marraztu duen komikia; ekimeneko kanekin osatutako erakusketa abenduan zehar ikusgai dago Donostian
"Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra" komikia atera dute CIC nanoGUNEk eta DIPCk

Irudia: Hodei Iparragirre

nanoKOMIK ekimena nanoteknologia zertan datzan gizartean zabaltzeko CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Centerek abiarazitako ekimena da. Bertan 12 eta 18 urte arteko 200 gazte inguru aritu dira nanobotereak izango dituen superheroi bat asmatzen. Bertako ideiarik onenekin superheroi bat ez baizik eta bi osatu ahal izan dituzte, Dayanne eta Murillo, eta pertsonaia horien inguruko komiki bat egin dute.

Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra Hodei Iparragirre komikigileak marraztu du Amaia Arregi, Itziar Otegui eta bere gidoiaren gainean. Bi protagonistak nanoteknologian aritzen diren ikertzaileak dira, eta gaur egun existitzen diren hainbat nanoteknologia aplikatuz (kamaleoi efektua, gekko indarra, beso bionikoa, botere ignifugoa eta abar) superheroi bilakatzen dira.

Komikiaren paperezko bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz dago eta doan banatuko da. Horrez gain, dohainik deskarga daiteke lau hizkuntzatan http://www.nanokomik.com/index.php/eu/komikia helbidean. Creative Commons - Aitortu  -Ez komertziala - Partekatu berdin lizentziapean banatzen da lana.

Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lanik esanguratsuenekin erakusketa ibiltaria jarri dute martxan. Momentuz, Donostiako Carlos Santamaria zentroan ikusgai daukazue abenduaren 30era bitartean.

Nanobotereak lagun zaitzala!

Xabiroi komiki-ikastaroak ikastolentzat

e-gor 2016/12/03 12:15
2 edo 16 ordukoak izan daitezke eta Joseba Larratxek emango ditu

Ikastolen Elkarteak Xabiroi komiki-ikastaroa eskaintzen die partaide diren ikastolei ikasturte honetarako. Ikastaroaren helburuak komikizaletasuna sustatzea, euskal komikigintza eta komikigileak ezagutaraztea eta komikia narrazio tresna gisa nola eraikitzen den ikastea izango dira. Ikastaroak Joseba Larratxe Joseviskyk emango ditu, Xabiroi eta H28ko kolaboratzailea, Gaztezulo aldizkariko Aingurak sailaren egilea eta Katu hegoduna, Walking eta Eneko Aritza komikien egilea. Bi modalitate egongo dira aukeran: bata, bi orduko komikiaren mundurako sarrerako saio didaktiko bakarra, LHko 5. eta 6. mailak, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat; bestea, 16 ordukoa (zortzi saiotan banatuta), DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, non komikiaz gozatu eta komikiaren hizkuntza ezagutu eta ulertzeko ikastaro teoriko praktiko bat emango den eta komikia egiten ere irakatsiko den. Eskatu zure Ikastolan!

"Mobilak", telefono mugikorren abenturak

e-gor 2016/11/29 21:00
Ediciones Beta-k atera du Arantza Ibarraren eta Kaiet Bengoetxearen komiki hau
"Mobilak", telefono mugikorren abenturak

Irudia: Kaiet Bengoetxea

Dirudienez, maiatzean atera zen komiki hau, baina ez nuen bere berri izan Getxoko azokan Luterl-en postuan sinatzen egongo zirela jakin nuen arte... Ediciones Beta etxearen eskutik ikusi zuen argia Mobilak honek, Arantza Ibarraren gidoia eta Kaiet Bengoetxearen (Euskomanen marrazkigilea) irudiak dituena. Etengabeko zaharkitzeari uko egin eta matxinatzen diren telefono mugikor batzuk izango dira protagonista. Gabonak datozela eta, haur txikientzako ez dira komiki asko ateratzen euskaraz; bada, hau duzu horietako bat.

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10