Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / ORTOZIK zednánreHASIERArregi

ORTOZIK zednánreHASIERArregi

Asier Arregi 2008/01/21 10:57
Urkiolatxiki-Kalamua-Garagoitti-Txargain-eta...

 

Hau idazten horrela nago, oinutsik. Oinak lurrean izateko modua, hau da. Fisikoki, besterik ez dago.

Ibiltzeko, egoteko, pentsatzeko eta beste gauza askotarako jarrerarik onena iruditzen zait. Ibili banoa, ortozik.

Kalamuatik Txargainera errez helduko naiz. Abiatu eta berehala Garagoittiko orakulua bisitatuko dut, bidean aurrera joateko aholkuren bat edo beste, edo hobeto, oinazpi eta oingain hutsetan masajetxo bat jasotzen badut.

Ingelesen hilerrian ezer galdu ez zaidan arren, hizki hauek blog bezela izana lortu aurretik orakulazio prekozak hara bialdu ninduen, tea hartzen egoten ei den Arrateko Amaren bedeinkazioaren bila. Eta gaiñera, maddalen nondendaki.tag

Teknosexua zer den asmatu ezinda nago, baina benetako sexurik badu, zapata eta galtzerdi barik nahiago. Berga-etxe non dago? E-gor eta e-tsu, e-tiam, e-rral, e-mail baten irakurtzen. Leo-cane me e-cutum? Markos, zer e-te da hau? Volgako batelean mantapean ortozik, sarearekin sarein?

Hartutako bidean, ez dakit sexua baino “dantzing” gehiagorik egingo dudan, esan behar ordea, inoiz ikusi ditudan dantzarik polittenak oin hutsetan egin zituztela.

Eibartik, handik edo hemendik, prospektiba ere horrela praktikatuko dut.

Harrikadak errez botako ditut, oin-biluzik egoteak ez baitu besoetako indarrik kentzen. Harrokadarik ez dut espero, usteetan ausardia piskat eta nolabait harrotasuna bera ere, sarritan beharrezkoak izan arren. Beldurrik eza bederen.

Aurkezpen oin-jantzibako honi bukaera emateko eskerrikasko esan behar dut. Blog honen sorrera Eibartarrak zerrendari zor zaio (eibar.org). Eskertzeko daude bereziki, zerrenda honetan nire hitzen kontra biziki aritu direnak, AHT gogora etorrita, Amatiño, Imanoltxu, eta Josulin agertu zaizkit hortxe, gogoan. Obrigado (portuguêsa maite dut, eta sentimendutarako duen lexikoa deigarria da). Baina gehiago ere izan dira, batzutan eztabaidan, bestetan galdetzen, edo artxiboren bat trukatzen edo komentatzen (onlain eta offlain, orsai?). Txaparen bat edo beste ere hor joan da, badakizue, jasan dituzue eta. Obrigadinho, Leireño andereño, Oiertxu denak, Ele-ninha, Luix-ninho, Txistosinho, puntu G-arinho, Sera-fiñ, tokalhinho Saratsue(g)iaga Asierzinho, Ene...kitto enekultu ene maite kattalin, Mikelin, Mitxelin, o grande Markzirkus, Xaber-dinho... Zerrendako norbanako guztiei ere, ehun eta piku ez zarete sartzen...hori, muito obrigado...eta...urrezko obrigadinhoa... tantatatxan ...Martxeliñori: paaaaá, nik idatzitakoa gogoz irakurtzen zuen norbait bazela jakinarazi zidan aurrenekoa bera izan baitzen.

Gerora, beste banaka batzuk ere, nere hatzaparrek pareko pantailatxoan sortutako hitzekin gozatua hartu zutela jakiteak idazten jarraitzeko gogoa hazi zidan.

 

idazteko
arrazoia da

irakurlea

ez badago
lan hobea da

irakurtzea

 

Ortozik jarraituko dut, irakurlea irakurtzen...edo xalxeatzen.

 

Asier Arregi

 

leire
leire dio:
2008/01/21 18:44

Animau zara! Zorionak, mutil!Oso politta sarrerarako posta! Obrigada zeuri! Nik, behintzat jarraittuko detsut, ortozik edo zapatekin, baiña zure bloda irakorriko dot! Ondo etorri gure espazio libre honetara! Leireño andereño

oier g
oier g dio:
2008/01/22 01:17

Oin... informaziñua ordenau eta betetzen hasi. Iñokin diskutitzekotan, zer gauza ederragorik "Asier Arregin blogian hau ta hau agertzen da eta irakorri" esatia baiño? Eta ahal dala, lenguaje zientifiko ortodoxuan mesedez.

ortozik doana
ortozik doana dio:
2008/01/22 14:00

Ba hori, muito obrigado.

Informaziño ugari erabiltzen juat eta orden piskat komeni jatak, ez dakak errazoi faltarik. Gaiak nahastian jungo dira, baina batzuk edo batek behintzat, geobiologia eta tokixen bizigarrittasunari buruzkuak, eskema edo aurretiko aurkibide antzerako bat jarraittuko dau, jarraittasun ordenatuan biltzen juteko. "Lenguaje zientifiko ortodoxua" zer dan ez jakixat Oier. Zientziari buruz aritzian, argixa, garbixa eta zuzena izatiari esaten badetsak, saiatuko nok.

Ondo izan

Asier
Asier dio:
2008/01/21 22:50

hamen irakurle bat! ongi etorri!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02