Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Korta erdi-erditik pasatu eta… ikusi ez!

Amatiño 2020/08/28 20:00
Jakina, kortak edo saroiak ganadua biltzeko egokitzen ziren larre biribilak zirena. Pentsatzen ez jartzeagatik, ostera, beti uste izan dut garai bateko abelzaintzari zegokion kontu zaharra zela, etnografia-ikerketetan agertzen diren gai ahitu horietakoa. Nekez izan zitekeela horrelakorik aurkitzea egungo industria-gizartean eta, are gutxiago, Eibar inguruan. Hala ere…

Putzu Beltzeraino joan eta ubide gainetik itzuli

Amatiño 2020/08/25 11:30
Putzu Beltza leku polita da. Nabarmen polita. Hala ere, ez dakit ba inguruko basoa ez ote den putzua bera baino xarmangarriagoa. Hain zuzen ere, buelta ubidetik egin nuen. Ez pasatzeko langa apropos jarria dago, ez da umeekin abiatzeko lekua eta, behar bada, ezta bakarrik ibiltzekoa ere. Hala ere, merezi du.

Beethovenen “zazpigarrena"... herri-musika

Amatiño 2020/08/22 20:00
Zazpigarren Sinfonia ez da jadanik Beethovenen konposizio klasiko soila, entzuleria handien herri-musika ere baizik, Urelepeko artzainarena honezkero Xabier Leterena baino zerbait gehiago den bezalaxe.

Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mendilerroan zehar

Amatiño 2020/08/19 09:00
Elgoibar eta Markina bitartean, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga-seinale bien artean bertan, Urkaregi gainetik iparraldera ateratzen den pista hartu eta, hogeitaka kilometro haratago, txirrindularia heldu ahal izango da, aukeran, Ondarroara, Mutrikura edo Debara. Ez du galbiderik, joan eta joan, itsasoa ikusi arte. Nik estreinako ezagutu nuenean dena estrata zen arren, orain, zati handi bat autoz ibiltzeko besteko baserri-bidea da, Markina, Mutriku eta Debaraino.

Eñaut, ur laster eta zurietako entziklopedia

Amatiño 2020/08/16 10:00
Eñaut ordiziarra da Gallego ibaiaren ur-lasterretako lemazainetako bat. Ur “zuri” hauetan kapitain pilotuarenak egiteko, korrontearen nondik norakoa irakurtzen jakin behar du; bitsaren jarioa aldez aurretik asmatzen, igartzen, iragartzen. Kontrara joan ezinean, uhin apartsua otzandu eta bidelaguntzat hartzerik besterik ez du. Zer erremedio.

Egiazko Trujillo ez zen izan, nonbait, literaturari komeni bezain sinesgarria

Amatiño 2020/08/13 11:45
2000 urtean Vargas Llosak argitara eman zuen “La fiesta del chivo” eleberri historikoa non, 500 orrialdetan, Trujilloren hiru hamarkada luzeko (1930-1961) diktadura nobelaratu zuen. Hogei urte geroago, Carlos Saurak, 80 minutuko saioan, antzerkiratu duen nobela, hain zuzen ere. Artea behar da, gero, 30 urteko historiaz nobela egiteko. Eta orobat, artea, 500 orrialdeko nobelaz ordu eta erdiko antzerki-saioa burutzeko. Baina, artea nahiko ote?

Kalamuako malkarretik behera… ausartu ez.

Amatiño 2020/08/10 09:45
Orain 35 urte-edo, larunbat goizeko hamarrak aldera, emaztea zenak Usartzara eraman gintuen nire Peugeota eta biok, eta elkarrekin abiatu ginen, mendiz mendi, Ondarroaraino, errepidez Eibarrera itzultzeko asmotan. Zazpi ordu inguru behar izan nituen. Gaur ez nuke egingo, ezta bizikleta elektrikoaz ere.

Kortaren omenetan, nondik jaten dugun jakin

Amatiño 2020/08/07 11:30
Abertzaletasunaren aldetik orain arte baino garrantzi gehiago eman beharko diogu ekonomiari. Alegia, Herri honen biziraupena segurtatzen ahaleginduko bagara, behingoz jabetu beharko dugu zein garrantzitsua den Herriaren etorkizunerako enpresak edukitzea, euren kapitalarekin eta bertako egituratze-sistemekin. Nondik jaten dugun galderari erantzun konpartitu bat emateko gauza izan beharko dugu. Joxe Mari Korta zenari egin diezaiokegun omenaldirik handienetakoa.

Izas haraneko ur-jauzi beltza

Amatiño 2020/08/03 18:48
Neska-mutiko gaztetxoekin joateko moduko lekua da, Canfranc-etik abiatuta, Izas haraneko ur-jauzia. “Cascada las Negras” deritzo, eta zortzi kilometroko joan-etorria baino ez da, 400 metroko gorakadaz, hiru ordutan egin daitekeena. Bainua hartu nahi izanez gero, ordu erdi gehiago. Bidean, kastoreak eta urtxintxak ikusi ahal izan ditugu. Eta eguzki-loreak, mordoka.

Joan Mari Torrealdai, komunikazioaz gehien arduratutako jakintsua

Amatiño 2020/08/01 12:55
Joan Mari Torrealdai hil da bart. Euskarak eta euskal sustapenak azkenengo berrogeita hamar urteotan izan duen erreferentziarik nabarmenenetakoa. Bai, gutxienez, 1975an. Durangoko Liburu Azokak “Kirikiño” euskal kazetari onenari saria eman zionetik eta, bi urte geroago, “EUSKAL IDAZLEAK GAUR. Historia social de la lengua y literatura vascas” azterketa soziologikoa argitaratu zuenetik.