Garai zaharrengatik
Amatiño
2023/06/19 11:25
Ez dut uste hogeitaka urtetik gorako inor dagoenik Mendebaldean, “Auld Lang Syne” (1) agur-kanta inoiz entzun ez duenik. Abestu ez, behar bada, bertsiorik zabalduena ingelesez den arren sortzez eskozieraz da-eta, baina entzun, entzun bai. Robert Burns poeta nazionalak 1788an burutua, Gabonzaharretan kantatu ohi da sarrien, nonbait joan diren “garai zaharrengatik”.
Erantzunik ez
Verdiren euskal joera
Amatiño
2023/06/15 07:00
Giuseppe Verdiren “Il trovatore” operarekin amaitu berri da Bilbon ABAOren denboraldia, eta hainbat hedabidek abaguneaz baliatu nahi izan du lau protagonista nagusietako bat euskalduna dela adierazteko. Bai, Azucena ijitua bizkaitarra zen, nonbait; baina, bera soilik ote? Beste emakumea, Leonora gorteko dama ere, ez ote zitekeen euskalduna izan?
Abestiak gogoan bai, baina publikorik ez
Amatiño
2023/06/09 12:00
Gabonak aurretik azaldu zuen X5 Kolektiboak “Abestiak gogoan” diskoa eta bost hilabete geroago burutu, jendaurreko aurkezpena. Arrakala honek aditzera ematen du zuzeneko kontzertuek pandemiaz geroztik bizi duten barealdia (1). Euskaldunok beroak gara aldarrikatzen, ez horrenbeste, agian, euskal ekoizpenak kontsumitzen.
Ikuskizun gomendagarria, birritan ikusteko modukoa
Amatiño
2023/06/05 08:15
Sekulako ikuskizun atsegina gero, larunbat iluntzean, Luzia Lakarra eta Matthew Golding bikoteak Donostian aurkeztu zuen “In the still of the night” ballet-saioa. Luziaren dantza-maisutasuna ez dago zalantzan, baina ez dute batere aitzakiarik Matthewren ideiak, eszena-zuzendaritzak eta koreografiak. Denak ere, gurean sarri ikusten ez direnetakoak.
Garrantzitsuena ez da aditza, aditzondoa baizik
Amatiño
2023/06/01 11:30
“Think again” (Pentsa berriro). Adam Granten mezuaren indarra ez dago aginduzko adizkian, aditzondoan baizik. Hau da, ikasi, hitz egin, aditu edo balioetsi; nahiz enpresan jardun, giza-harremanetan aritu, umezain ibili edo txiza egin. Funtsean, maratila ez da zer egiten dugun, berriro pentsatzeko eta hobeto egiteko gauza ote garen baino.
Foku larregiak argia lanbrotzen duenean
Amatiño
2023/05/28 23:00
Azken hamabost urteotan 'trending topic' den Ur-ispiluaz (1) gainera, bi omen dira kanpoko turistek nahiz Akitaniako bertako bisitariek Bordelen ezagutu beharreko ikuskizunak: Natura Zientzien Museoa eta “Argien Urmaela". Besteak beste, biak dira, eraz eta moldez, tajuz eta zentzuz, proposamen guztiz kontrajarriak, elkarren antipodetan dauden bi eskola, bi jarrera... mundu bi.
Hobe omen sagu-burua lehoi-buztana baino, baina kontsolamendu latza
Amatiño
2023/05/24 08:15
Euskal Autonomia Erkidegoaren azken langabezia-datua (%8,44) 1981etik honako lau-bost hiruhilekorik onenetakoa izan da. Nafarroan (%12,13), ostera, azken 43 urteotako datuak erkatuz gero, sarriago izan dira hiruhileko hobeak, txarragoak baino. Eta Iparraldean, berriz, txaloak jotzeko bezain ona.
Santa Kutz beti da aitzakia ona
Amatiño
2023/05/21 14:05
Azkoitiko 31. Udaberriko Musikaldiaren barruan bart iluntzean izan da, Santa Kutz komentuan, “Ez dok. Badok. Oteitzaren mailua” kontzertua. Basarteko Santa Kutz beti da aitzakia ona.
Filma eta bere zertzeladak
Amatiño
2023/05/17 09:00
“Gelditasuna ekaitzean” filma ez da hasi eta buka sinesgarri gertatzen; ezin esan, ostera, ezinezkoa denik. Elkarrizketak behartuegiak suertatzen direla? Baina, arrano-pola, ez al dira ba nolabaiteko taula gainean ari? Agian ez dira beti erabakirik onenak hartzen baina, inork ezagutzen al du beti asmatu duenik? Zoriontsu al zara? Eta zu?
Euskaldunak Erromatarren Legioetan gudari
Amatiño
2023/05/13 23:55
Antzinako Egipton hasi eta Ukrainan ari den Wagner Talderaino, azken 3.500 urteotan ez da sekula falta izan munduan mertzenariorik, talde paramilitarrik edo boterearen segurtasunaren alde armetan jarriarazitako esklaburik, presorik edo nola-halako morroirik.