Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Rosen, 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa

Rosen, 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa

Amatiño 2024/06/19 08:25
Zendu berri da Rosen (Angel Vallejo* Rosen. Miarritze, 1942 – Gasteiz, 2024), 1960 eta 1970 hamarkadetako euskal alpinismo aintzindariaren ordezkaririk nabarmenenetakoa. 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa.

Angel Rosen izan zen,  beste hiruzpalau mendizale gasteiztarrekin batera,  Everest gailurrera igotzeko aurreneko burutazioa izan zuen taldekidea (1). Rosenek parte hartu zuen 1974eko Everest-Tximist lehen euskal espedizioan zein 1980an tontorra gainditu zuen bigarrenean; eta Rosen izan zen,  bietan,  8.530 metrora heldu ostean, haize bortitzaren eraginez jaitsi behar izan zutenetakoa.

Horrez gainera, Pirinio eta Alpeetako hamaika igoeraz gainera, Angel Rosen eta Juan Ignacio Lorente (2) izan ziren, 1976an, Akonkaguara igo ziren lehen euskaldunak. 

Orobat, Angel Rosen da, Juan Ignacio Lorente, Felipe Uriarte, Martin Zabaleta, Ricardo Gallardo, Xabier Erro eta beste hainbatekin batera, duela 50 urte luze euskal alpinismoaren baitan suspertu zen belaunaldi aintzindari eta arrakastatsu bezain erromantikoaren  ordezkaririk azpimarragarrienetakoa. 

* Juan Vallejo alpinistaren aita.

1) Gasteizko Dato kalean bildu izaten ziren Angel Rosen, Juan Ignacio Lorente, Juan Carlos Fernández, Luis M. Sáenz de Olazagoitia "Petxu" eta beste  hainbat mendizale lagunarteko jardunean eta,  giro hartan, asmoa mamitu. Artean, 24 mendigoizale baino ez ziren tontorreraino iritsitakoak. Harrezkero, 4.000 lagun inguru omen dira. 

2)  Juan Ignacio Lorente, euskal mendigoizaletasun modernoaren aita

.

Rosen730.jpg
Goian, zutik, txanoz, Angel Rosen eta Josep Prat. Beheko hiruak, Oskar Askargorta, Juan Ignacio Lorente eta Juan Vallejo. Aspe tontor gainean (2.645 m.), 1991 urtean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: