Oraija
Eibarren ba daukaguz berba endemikuak (pegoria...) beste herrixetan esaten ez dirazenak eta, noski, hiztegixetan agertzen ez dirazenak. Orain dala gitxi agertu da komunikabidietan "haize trapaila" (haize klase bat da).
Bueno, ba Lekeition ba dago berba bat, antza danez hiztegixetan agertzen ez dana: ORAIJA. Egixa esanda ez dot nik hiztegirik arakatu (lagun arrantzale batek esanda dakit bakarrik), baina berba politta da eta merezi dau haizatzia.
Oharra: lekeitiar pronunziaziC1o berezixa kontuan hartu bihar da: ORAIJA idazten doguna "oraidxa" moduan edo pronuntziatu (j=ingelesezko "j" moduan).
txixa egitea polideportiboko dutxetan
Bai, aitortzen juat: batzutan txixa egiten dot polideportibuan, dutxia hartzen nagoan bittartian. ¿Txarri bat ete naiz? ¿Bai?
Gaiñera, etxuat txankletarik erabiltzen. ¡A zelako higoña, honguak, eta...! esango dau bateronbatek. Ba ez, txankletarik ez. ¿Higungarri bat naiz? ¿Bai?
Batzuk txankletak ahaztutzen dittuezenian, higoña izan, eta zer, eta... kaltzerdixekin sartu dutxan. Bistan da: kiroleko gaztai-usaiñezko kaltzerdi horrek, punto estua jaukek eta, mikrobixo eta honguei ez detze pasatzen lagako. Seguru ezetz ¡ja, jai! Baina ortosik juan baiño -higungarrixa, puaj- edozer.
Bide batez: ¿fijatu haiz txankleta guztiz higienikuak darabixen morroiak sekulan etxuezela garbitzen bihatz-tartiak? Ederra higienia. ¡Hor egongo dan rekesoia!
Korputz izardittu eta olo-gel usaiñezko toki guztiz erotiko horretan, ba da beste gauza kurioso bat. Kuriosua baiño gehixago, nazkagarrixa esan bihako najeukek, neretako bai behintzat. Baiña txankleta barik ibiltzia eta batzutan dutxa barruan txixa eittia higungarrixa dan korputz muskuloso billoizien mundu hortan hori normaltasun osoz ikusten dok. Harrigarrixa.
Han najagok, begixak txinbo jaboiaren bitsaren pian itxitta (nik hori erabiltzen juat burua eta korputza garbitzeko; klase gitxiko gizona naiz). Halako baten, kontzertua hasten dok: nere ondokuak iztarrixa pizkat garbitzen jok: "¡ejem! ¡ejem!". Ba jatork. Eta hala da: laster batian dator gora birikixen produkto biguna: "¡ejjjjem! ¡ejjjjjjfffffssssppptuafff!" (¡plotch!). Orraittiokan. Hamen jagok gure lagun higienikua, bere txankletekin, bere flan orlegia danon oin azpira botatzen.
Sarri gertatzen dok hori, nere polideportibuan.
Karkaxekin batera, higieniaren mailla gorenian zintz aerografikuak dittuk. Zintz normalak musuzapixan egitten doguzenak dittuk (bueno, gero eta gehixago papel zatixetan). Eta zintz aerografikuak, hain zuzen be, polideportiboko dutxetan egitten diranak dittuk. Antza danez, kirolari genekin batera datorren portaera instintibua dok hau. Arratsalde osuan aldia guztietatik antxitxiketan eta saltoka ibilli ostian, kirolarixari dutxako momentuan sartzen jako mokuak kentzeko eutsieziñezko premiñia. Bestuarixuan klinex bat hartu, ez. Karraspixoko bidian sasitzara bota, ez. Kiroldegiko dutxan, testosterona gaindosisarengaittik edo, orduan tapau bihar dok surzillo bat eta "¡zziintzzzzzfrrrrssspf...!!" lehen beste muskulitos sinpatikuak bota daben gargajuaren leku berera doia bere aspersiño mukosua, batzutan tropiezuekin eta beste batzutan ez. Eskerrikasko, kirolari. Ohore bat dok guretako hire ekoizpen hauek gurekin konpartitzia.
Neu nok baiña, zikiña. ¡Txixa egittia, dutxan!
Llebrepuletik kartia
EGUNERAKETA 2023-IX-9: bere balixua kendu barik, zalantzak dagoz testu hau benetakua ete dan, edo mariñelen batek euskera/gaztelera nahastian kontura egindako dibertimentu bat. Urrutiak & De Angelen peskisen arabera, Sota / Aznar armadorien artxibuan gordetzen zan, eta testuan azterketa txiki bat be egitten dabe:
- URRUTIA BADIOLA, Andrés M. DE ÁNGEL YÁGÜEZ, Ricardo. 2020. Un documento (de 1868) que merece la pena conocer: carta, con contenido jurídico, remitida por un capitán de barco euskaldún a los armadores de su buque. Interferencias lingüísticas del euskera a un texto que el autor quiso escribir en castellano. Egiunea. Revista del Colegio Notarial del País Vasco 7:40-44. Bilbo.
*******************
Hamen doia Lekeitxioko artxibategiko eskuizkribu baten transkripziñua. Bertan, merkante bateko kapittanak bere armadoriei eskari batzu egitten detze.
On egin
Llebrepul, 5 de Mayo de 1868.
Señores Singines y la Compañía.
Muy señor nuestro: con fecha que te pasao antes escribo ustedes carta largo con manifestasión de las averías gordos que amos tomao en viage; cuando amos salido de rreñida de Farloviento para este puerto que agora estamos en el dia; ustedes no me contestas de como aramos el arreglamiento de averia gordo con el protestasion que amos hecho delante del escribano.
Algunas mentiras ya te amos puesto por dispensa del interés general de interesados que te interesan ensima de la bordo y consecuensias serán punestas si no me contestas ustedes y mandas las pólisas de aseguramiento y un esplicasión tremiñante del manera de meter un poco el mano para sacarte sueldos y alimentasión de nosotros.
Piensándome estoy por los motivos que te estas ustedes callando ni desir de este modo o de la otro y acabate de reventar de una ves sin andar chilidin panchalán, como las mugeres.
Un fliete hermosa tenemos entre las manos y no puedemos cojer por las sircunstansias que se ha dicho. Yo no se que piensamientos tienen ustedes. -A mi verdad tamién me gusta desir.- Cuando le mandan diñero entonses ya escribes.- Agora que tienen ustedes que arriar, callar el boca y si no, diga ustedes una cosa que el otro ensima del tribunal no irá y después no vengas ustedes con las cochambrerías que te acostumbras.
La Código está tremiñante con todos los errasones que tenemos nosotros.
Aqui tienes agora todos los averias que tenemos. - La molinete, arremientas y un ancla perdido, y el también si, pugon se llevo mar con los lapicos y sastarras hecho todo.- Un golpe de mar te limpias cubierta en toldilla de sotavientos pues quedas preseas grasias el promesa que amos hecho Virgiña Santísima, nos salvas de la peligrosidad; grasias al Divino Señor que nos sacas salvamiento con solo desgrasia del piloto, que sa disyuntao un pie y le amos empapelao con unas tablas que amos quitao del botalon de arrespeto que unicamente se dejo ensima del cuebierta.
Escribete pronto una errespuesta tremiñante y no te andes con los guiris.
Resibe usté los respetuosas manos de su atentísimo Jose Julian Crusitabenito y Goycoechea
Barazki filosofikuak
Armueta Zaharreko neo-basarrittarrekin berbetan, nekazaritzaren summum'az jabetu nauk. Ez dok bakarrik pestizidak erabiltzia ez; edo abonorako gauza naturalak baino ez erabilli.... Ba da laboratzeko beste era bat, iratargixari kasu egittiaz gain, lurrarekin homeopatixia eta bestelako mimuak erabiltzen dittuana... Atzo entzundako azalpenetan usainduta, mundu zabal bat ei jagok, nekazal munduan analfabeto garanondako misteriotsu eta miragarrixa.
Hau ez litzakek nekazaritza biologikua bakarrik: gradu bat gorago jasota, nekazaritza filosofikua esango netzakek. A zelako maittasun harremana, txitxara eta satorren bizilekuarekin: Armueta Zaharrian, ortuarixekin narrutan egittia falta jakek bakarrik, zaintziaren zaintziaz. ¡Hango porru eta tomatiak! Ondo pagatuta jagozak, kalekuak baino 10 bidar gehixagotan izanda be.
Teorema
¿Bateronbatek neurtu ete jok zeintzuk distantzixatan aldatzen dirazen variabliak? Arrateko bidian gora bahoia, Legarrek iñok ez detzu (hau hika zela izango litzake?) jaramonik egingo. Itzio aldetik... mñ, mñññ... holan holan. Ígual bai, ígual ez. Eztixatik gora, danok egingo detzue agur, bastoitxo mehei batekin ibiltzen dan bigotedun fatxa-itxurako tripahaundi hori izan ezik. Eta behin hortik mendira edozein bideziorretatik sartu ezkero, orduan bai: ez agur bakarrik, baitta geratu eta barriketan ibilli be.
¿Zelakua da zure esperientzixia, irakorle?
(Honekin zerikusixa: Kalian kaso egittiaz)
lagun bat daukat preso
Bere bihotza gogorra bihar dau izan, sentimenduak azaleratzia kartzeleruendako barre eta irainendako atxekixa ez izateko.
Gogorra baina ez antzua: burdinezko eskularru barruan, tertziopelozko eskua.
Aittapuntakotzat hartu dotela zihetza ez litzake izango; neu naiz eta, bere bizimodua gozatzen saiatzen naizena, kartzeleruen represalixen bildurrik ez dauken berba lauez. Eta noski, besuetakua bez: berak nere edadeko doblia dauka eta.
Antxinan gerrako frentian ibilli zan; pistola bat eskutan, gizonak hiltzen. ¡Aida! nigandik, epaille izateko tentaziñua. Norbera da epaillerik justo eta zorrotzena.
Pertsona baten ideiak ez nabe berarengandik hurrinduko, "ikutu majiko" hori gertatu ba da.
Kalian besarkatu artian, askatasunaren hauspuari eragittia da nere biharra, hormako zartadetatik oxigenua sartu dediñ, hormigoia erreko daben sua, datozen 7 urtian.
Parakaidistia Inglaterran
Argazkiak.org | Lake District uzt 88 © cc-by-sa: txikillana
Iñor ezagutu bez, iñork ez ezagutu ni. Arpegixa gogortzen hasi jakuan, ondo kostatuta. Danak norberari begira dagozela siñistuta lotsatuta, danok egongo ginan bardin baina konturatu bez, bakoitza bere munduan. Granoz betetako arpegixak, fraka estuak eta erreixadun jartsixak. Punkixak eta jebixak alkarren etsaiak ziran sasoia. Baina nik punkixak postaletan baino ez neukazen ikusitta, harik eta Londres erdiko itturri famatu hartatik pasatu nintzan arte, hantxe bai gangarrak eta kuadrodun frakak. Postalekuak bebai, ez pentsau. Horrek baino normalaguak be ez najeukazen ikusitta: gure taldian jeguan irundar bati, ikusi najetsazen estrainekotz itxura ortodoxoak: bomber jakia eta martins botak. Eta hasiera-hasieratik ikusi najuan gerora behin eta barriro errepikatu dan araua: punkirik punkixenak, oso dirudunak normalian.
Diskotekan dantzan. Han ez zuan entzutzen orduko EH hegoaldian tabernetan jeguazenak: bananarama, cc catch, modern talking, europe... (bai, rip, cicatriz eta halakoak gaztetxietan zebizenak bakarrik entzutzen zittuezen: gitxiengua, beraz). Musika guztiz ezezaguna, eta ixa ixa Slovakiako gaztiak besain ridikuluak izango giñan gu ukonduak eta belaunak astintzen, lotsia exorzizatu nahixan, sapaiko argixei begira. Baina gabero, ingles majuak -noski, han genguazela jakinda- kantu bardiña ipintzen jezkuen borondate onenarekin: txunda txunda txunda, la, la, la, lalalalala.... que viiiii va es pañaaaa.... Irungo punki pijua eta beste kontzientziaturen batez aparte, ez jezkuan barre batzu baino gehixago eragitten.
Pelikuletan baino ikusitta ez neukan laztan klase bat ikusi najuan hantxe. Taldeko neska guapena zan zarauztar bat, eta noski, ¿zer egin leike 16 urteko mutil batek taldeko neska guapenarekin? Ba urriñetik begiratu, eta gabez kanpaia jo. ¡Galdetzia be! Sekulan pentsatu bez, harengana hurreratu edo berba egin leikenik, epe ertainera begirako sedukzio erdi-planifikatu baten. Hortik gero, neska guapen isolamentu sekularra (problemia da gero, eh, neska guapa bati baino gehixago entzunda). Bueno, hau ez zan kasua izan. Nerabe tontolaba honek harriduraz ikusi juan bere aurrian taldeko beste mutiko batek, jartse marra orlegi-baltzeko makarra tupe-luzia (ez oso guapua gainera), zarauztar liraina hartu eta mihina jo-ta-kanpanillaraiñok sartzen.
Enbidixia ez deuat esango eukiko nebanik, ez (azken fiñian, neska hori inakzesiblia zuan nere nerabe tontolaba mentalidadian, musa onanista hutsa). Baina orduan hasiko nintzan ulertzen gauzak bestela egin zeikianik, eta ligatzeko arauak ez zirala hain zorrotzak (nahiz eta aplikatu aplikatu, assssskoz be geruago egingo najuan).
Sexuaren deskubrimentua beraz. Edo hobeto esanda, beste batzu zela sexua deskubritzen juen testigantzia. Eskandalu morala izango zuan askorendako (nahiz eta kanpora begira inor ez ginan asko asaldatu) Londreseko hotelian gertatutakua. Guri, listillo hutsak danak, nerabien sufizientzia eta "de-vuelta-de-todo"tasun jasanezin horretaz gainezka genguazenak, barrua irauli jakuan zurrumurru harrigarri bat taldian zabaldu zanian: Peru eta Marixe, bat, gelan.... ¡narrutan egin juela! (¡halaaa...! ¡joooooo....! ¡ke pasoteeee....!). Pekatu irrebersiblia, neskiaren ondria lizunduta, lotsa gogorra.... berbetan esan ez, baina zin egitten deuat horixe jeguala gure klase-ertain-kumien bihotz larrittuetan. Gu, lehenengo munduko euskaldun europeizatu-barrixen buruetan. Nik neuk, urtietan gorde najuan neska elgetar harekiko errukixa, neska majia zan ta, taldetik nerekin euskeraz egin juan bakarra (nahiz eta ixa danak euskaldunak izan; beste sasoiak zittuan...). Orain pentsatuta sentsaziñua bestelakua dok, noski: aupa zuek, gozatu zenduetak (geu tontuak).
Talde hartatik lokalizatuta daukaten bakarra oiartzuar bat dok. Kasualidadez enteratu nintzuan bere herriko zinegotzixa dala. Aspaldi najabilk berarekin topo egitteko gogoz, ia nerekin gogoratzen duan...
PD 2013-V-15: sare sozialetan sartu naizenez gero lokalizautako beste bat, debarra oker ez banago.
Argazkiak.org | Londreserutz uzt 88 © cc-by-sa: txikillana
Errelatibidadia
Gaur goizeko 6.30etan Ñoñostian, armosatzen najenguan taberna baten. Onduan, eguneko lehenengo dosisa hartzen birek. Eta bat zalapartaka hasten da: "Hau la ostia dok! Inkreiblia!". Barratik separatuta jagok, besuak zabalik, bere lagunari begira baina tabernan gagozen beste guztiondako berbetan. Barrezka jagok, gu guztiok inplikatu nahixan; iñork ez detzagu kasorik egin. Brometan jagok.
La ostia eta inkreiblia duan gauza insolito hori zera dok: lagunak, goizeroko kafia ordaintzian "¿Zenbat da?" galdetu detzala zerbitzarixari. Inkreiblia, bai: ¡goizeroko moduan, prezixua euro bat dok barren!
Zelan aldatzen dan asaldatzeko moduko irizpidia pertsona batzuetatik bestietara; Zimbabweko 10.000 hildako, New Yorkeko 1.000 hildako, Euskal Herriko 10 hildako, taberna horretako 1 euro. Inkreiblia eta la ostia.
Zelako bizitza grisa dauken, asaldatu, asaldatu biharra euki, eta atxeki legez foballa, kafia edo kaleko txakurren kakak hartzen dabezenak.
Balnearixo eta halako lekuetan txintxilizk ikusi izan doten kartel baten agertzen dana gogoratuta: "Urrindu zaittez pertsona eskandalosuengandik, zarataka baino berbetan ez dakixenengandik...".
La muerte pasa en ambulancias blancas
Barriro be herri benemerito honetan, Zaragozan. Biharbada Mexico DF bateko biztanliarendako ezebeza izango dok, baina neuretako, herri txiki bateko parakaidista honendako, hiri oso haundixa dok. Baina neuri afektatzen dabena, edo nere kuriosidade gehixena pizten dabena ez da tamainua, edo raskazieluak. Ni jentiari begira geratzen nauk. Zaragozako Torrero auzuan bizi dok Pablo nere lagun terror-nudistia, eta haren etxian geratzen nauk. Torrero bihargiñen auzua dok, etxe baju xamarrak, eta herri txikiko girua jagok. Hamendik oinez juaten nauk goizero eskolara ordu erdiko bidia eginda, eta zentrotik zihar sarri ibiltzen nauk, oinez beti. Ez juat esango New Yorkeko despersonalizaziñua eta alkar-ez-ezagutzia dagoanik hamen: taberna batera sartzian, errez somatzen da bezero batzu eta zerbitzarixaren arteko konplizidadia, adibidez. Erreza dok hamen errelaziñua, konfidantzia. Ez dok hiri haundi-haundixa be.
Baina nere kaleko ibilbidietan jentiari begira noia. Leku danetan moduan, herri haundi nahiz txiki, bakoitzaren begixen atzian istorixa ezkutu bat jagok. Itzelezko dramak batzu, inozentzixaren zorixona bestiak, bizitza gris ittogarrixa askorek...
Hortan nabillela, anbulantzixak pasatzen dittuk Gran Via'n zihar: ni, no, ni, no, ni, no... Beti dabiz anbulantzixak, gora eta behera. Han doiaz alamedatik urrintzen, pertsona baten azken hatsa barruan daukela. Eta jentiarendako normala da, ¡hainbeste pasatzen dittuk!
Zirrara bat sentidu, eta aurrera noia oihanian. Exploradore bat naiz.
Atsu hoi susaá ziok!
EGUNERAKETIA 2013-V-23:
2005ko artikulo hau twitteau eta gero, aportaziñuak jaso eta jaso gabiz. Eskerrikasko. Mezu honen erantzunetatik aparte, hona Twitterretik etorri diran ekarpenak.
- josunestilist @josunestilist Mai 18 @Txikillana Ez nituen zakurrarena eta ahuntzarena ezagutzen. Eta eme-gogoz dauden arrek ez dute izen espezifikorik?
- Maria Agirre @magirre Mai 18 @Txikillana segun ze abere. txakurrak altan, nik dakitxena. Behin 1ek aipatu nosten mordo bat, behia, auntza... Baina oin akordau ez.
- jaio arretxe @jaioarretxe Mai 18 @Txikillana behiak susa eta txerriak ez diat gogoratzen. Amari galdetuko zioat bihar. Etxeko animalietan behintzat bakoitzak bere izena dik
- Alazne Apalantza @eneanamatxito Babestutako kontua Mai 18 @Txikillana Errezilen "susa"!
- josunestilist @josunestilist Mai 18 @Txikillana Aitari galdetuko diot, berak ziur dakiela
- Asier Sarasua @asarasua Mai 18 Ba, Eibarren gehixenak galduta, @Txikillana. Asko jota "ar eske" "apo eske" "isko eske"...; eta "arkera" ezaguna. http://eibar.org/blogak/orakulua/266 …
- Bea Salaberri @beatxo Mai 18 @asarasua @Txikillana bitxiki baxe nafarroan berdin + Behoka giri eta katua otzal
- jaio arretxe @jaioarretxe Mai 19 @Txikillana etxeko entziklopediari(ama) kontsulta eginda, txerria irausi, astoa iel, oiloa loka
- Urtzi Odriozola @urtzai Mai 20 @jaioarretxe @Txikillana behia susa, ardia arkara eta txerria ihel (ez dakit horrela idazten dan). Aurreko urtean ikasi nituen nik.
- Urtzi Odriozola @urtzai Mai 20 @jaioarretxe @Txikillana edo zaldia zan ihel? ez nago seguru :D
"Atsu hoi susaá ziok!" Halaxe esaten zuten nire kuadrillako mutilek, neska bat bero zegoela, edo kaleko hizkeran ‘calientapollas’ edo esateko. Gogorra bai. Baina guri natual-natuala iruditzen zitzaigun (jakina, gu geonegatik esaten ez zuten bitartean...). Egia esan, komentario nahiko matxista dela onartzen dut. Nahiko baino gehixeago ere. Miño niri beti halako grazi bat egin izan dit esaldi horrek: bi hitz nabarmentzen direlako, batez ere. Batetik atsoa eta bestetik susaá.
Uste dut, beste tokietan atsoa emakume helduari deitzen zaiola. Oiartzunen ordea hiru kasuetan erabiltzen da, eta inoiz ez emakume heldua esateko: emakume helduari atsoa esaten zaionean tonu despektiboan bakarrik esaten zaio. Eta bestela, ofizialki eta serio erabiltzen denean atsoa eta agurea ezkondu eta urteetan seme-alabarik izan ez dutenei esaten zaio. Eta hirugarren kasuan, ‘atsua’ edo ‘hau atsua’ ‘tia buena’ edo esateko erabiltzen da. Beraz, ez da harritzekoa Oreretakoek jartzen zuten aurpegia, mutil oiartzuar batek atsoa deitu eta guk (oiartzuar neskak) irripar lotsatiarekin erantzuten geniola ikusita. Oreretako neskek belarriskineko (zaplasteko) ederra ematen zioten bitartean.
Hasierako esaldiaren bigarren hitzak grazi gehiago egiten dit ordea: susaá, eta ez emakumea behiaren pare jartzen duelako (horrek ez du grazi askorik egiten, eta behiari gutxiago) baizik eta beti atentzioa deitu izan didalako animali bakoitzari modu batera edo bestera esaten zaiola ar-eske dagoenean. Jarraitu aurretik, animali mundua ezagutzen ez duzuenentzat (beno, nik ere gutxi dakit lau hankako animaliaz, baina baserritarren alaba izaki) argitu behar da, gizakietan bezalaxe gertatzen dela animalietan ere, hau da; arra urte osoan prest dagoela -eme-eske alegia- eta emeak denboraldiak dituela. Denboraldi horri deitzen zaio ar-eske egotea, eta animali mota bakoitzak bere izena dauka horretarako, jakin nahi? Ba, hona hemen Baztanen eta Oiartzunen esaten den eran (oso antzera bietan ere).
Behia bero dagoenean, behia susera dago (Baztanen) eta susaá (Oiartzunen). Behorra eta astoa, iel. Zerria, iñaus. Ardia, arkara. Zakurra oal, ohara (Baztanen) eta ohara (Oiartzunen). Ahuntza, uxkaá (Oiartzunen) eta Baztanen ez dakit.
Beti erakarri nau gai honek, egia esan ez dakit. Akaso erotikoa delako. Baina uste dut bere aberastasunagatik dela, izan ere, hitz bakarrarekin ulertu daitekeena (ar-eske) bakoitzak berea dauka... gustatuko litzaidake jakitea ea beste hizkuntzetan horrelakorik badagoen, eta batez ere, euskarazkoak osatzea. Noéren barkuan zeuden espezie guztiak nola (ze euskal hitzez) egongo ziren berotuz gero! Gustura hartuko nituzke zuen aportaziyuak... eta baita zuzenketak ere.
Ttikiya