Bacon eta piparrezko "Martina"
Euskal txozna-zerbitzari agurgarri hori: ¿zenbat bidar geratu zara jaixetako genero sobrantiakin zer egin jakin ezinda? Seguru nago behin baiño gehixagotan izan dozuzela hortik bueltaka hasittako vodka botillak... plastikozko edarontzixak... eta aldez aurretik egindako tortillak.
Hain zuzen be, azken hónei erreparatuko detzagu orainguan. Bere horretan jan-eziñezkuak izaten ba dira be (legor-legorrak, lodixak... ittota hiltzeko modurik onena), imajinaziño pixkatekin oso gauza interesgarri eta goxuetarako balio leikie. Gaurkuan pizza baten oiñarri legez erabilliko doguz, Pontevedrako A Insua herriko “Heicho De Dar Queridiña” tabernako idea bat gogoratuta.
Sinplia da. Lau pertsonatako, tortilla bat erabilliko dogu. Lehenengo, tortillia bere zorrotik etara, eta erditik zabalduko dogu -“Norman Bates” tipoko aizto batekin hobeto- , biribil formako zati bi etarata. Zati bakoitzetik semicirculo bi etaratzen badoguz, errezago izango dogu laban sartzeko eta gero lagun bakoitzari bere zatixa banatzeko orduan. Labako apalian egokittu, eta tomate geruza sendo batez estaliko dogu oso-osorik; zenbat eta ladrillua gehixago umeldu, orduan eta jangarrixago.
Tomatian gaiñian, bacon edo halako okelazko zeozer ipiñi...
...eta laba barrura. Modu honetan lortuko dogu batetik tortillia berotzia; bestetik, gaiñeko tomatiak ura galtzia; eta azkenik, bacon edo dana dalakua erretzia. Hortxe mantenduko dogu ordu laurden inguru. Etaratzian, txoznatik sobran genkazen piparrak eta lontxetako gaztaia be aprobetxatu ahal izango dogu, beikonan gaiñian ipiñitta.
Nahikua izango dabe laba barruan lau-bost minuto, eta... ¡prest! Txakurrak be jan nahi ez daben ladrillua, “delicatessen borroka” bihurtuta.
Edari gomendagarrixa: txoznatik sobratutako “platanitua” (erdixa ginebria, erdixa mostua). ¡On egin!
Hau sorpresia, janari errezetak blog honetan!
Probauko juau. Artzak-ortzeok!