Ene lagun Txabi
Zipayuen kuartela bistan daukatela idazten juat hau. Barkatu, zipayuen basia. Gaur goizian Javier Balzan berbak entzunda sutan jarri nauk, eta desfogau biharra jaukat. Gaur manifestaziño bat egitten juek EHNAMekuak, Bilbon edo. Betiko legian, abertzale españolak galazo bihar dala ta ez dala... Eta hara nun agertzen jakun Javier Balza (lagunendako Txabi) esplikaziñuak emoten: "erakunde ilegalizatu batek konbokatuta egon ezkero, duda barik galazo egin bihar dala; baiña indibidualak konbokatutakua ba da, baimena emon bihar dala". Halako era biribillian, ¡to! Eta gero bestetik, beste gauza batzuei buruz berbetan, torturen kontrako protokolo famoso horren barruan (martxan oin dala urte pare batetik ei jagona) oin hasi bihar dirala inkomunikaziñuan egindako galdeketak grabatzen. Ointxe.
Berba biko gizona dogu Txabi. Noren aurrian dagola, eta kontestuan araberan, erantzun bat edo bestia izango jok prest. Edo biharbada prest ez, eta bihotzeko taupadak bultzatuta funtzionatzen jok. Argi jagok hainbeste iraindu banaiz nere kasu pertsonala afektatuta egotiangaittik dala: 2002ko Iraillan 14an izandako Bilboko manifa ha herrittar talde batek konbokatzen zeban; inun azpi-jokorik egon izan ez ba da konbokatzian, hantxe izan zuan. Epaille konpetentien aldetik ez zuan debekatzeko agindurik egon (Garzonek bota zittuan beriak, baina bera Auzitegi Nazionaleko instrukziño epaillia zan artian, konpetentziarik ez beraz halako zeozer agintzeko). Eta hala eta guzti be, Txabi Balzan neska-mutillak eraso egin ginttuen, min izugarrixa sortuta, bai fisiko bai psikologikua.
Berba biko gizona haiz Txabi.
Ba dakit politikan sartuta ibiltziak hori daukala: konfunditzeko aukeria, egoera larrixen aurrian erabaki konprometiduak hartu bihar izatia... Baiña erantzukizunak hartu bihar izaten dittuk be. Bestela, hobe heban hojalatero sartu, Txabi. Aittortuko baheu sikieran, egoera bardiñan aurrian desbardiñ jokatzen duan arrazoirik etxagola: haiziak nundik joten deuan, edo zure ugaleko txakurren odol gosia, zuen ganorabakotasuna dala erabagi bat edo beste hartzian arrazoia... diskulpa pizkat izango zendukie, inkonpetentzian atxekixan. Baiña neurri mental faltian atxekixa zure subordinatuak jaukek bakarrik, armak erabiltzeko makiña garun-bakuak. Heuk erantzukizuna daukak, erantzukizuna: eta iges ibiltziak, esplikatu eziñezkuari esplikaziño bat billatu nahixan, txarto egindakua onartu nahi ez duala, heure buruari buruz asko esaten jok. Goguan jaukat gure kasuan, heure subordinatu-kate horretako hankasartu galantarengaittik esplikaziño billa genbixazenian, zelan iges egitten heban behiñ eta barriro; ezin izan gajenduan heurekin berba egittia lortu, beti iges, zubelandara baten modura. Aurpegixa emon ezinda, mutiko lotsatixori. Konpondu zenduen, azkenian, zeuen legiak hankatartetik pasatzeko daukazuen ahalmen miragarrixa erakutsitta: heure mutillen akusaziño faltsuangaittik blastio bildurgarrixa eta 3 asteko kartzelaldixa “jan” eta gero, zeuek jarrittako salaketian gaiñetik pasatu eta epailliak kasua sobreseitzia lortu ei zenduen. “Ei” diñot bai: ez dakigulako zihur alkantarillapeko zeintzuk resortiak mobidu ete zenduezen zuen hankasartua zelan-edo-halan konpontzeko. Heu, zubelandarihori, ez hintzan kapaza izan gauzak argi esan eta arre edo ixo esateko, dana makur eta azpittik egin heban.
Ba jakixat, jakin be, heure gaiñetik eta azpittik dagozenak kulpa haundixa daukela. Ez bakarrik gure asuntuana: beste batzun kasuan onduan fribolidade bat dok, azken fiñian. Eta bajakixat be Indiako zipayuen kasuan legez, ba jagoala zure polizia kolonial horren gaiñian Erresuma bat, erantzule subsidiarixua. Baiña haretxek beria merezi juela argi lagata, heu erantzule zuzena haiz, Txabi Balza, eta nere txikitasunetik (neuk berbia baiño etxaukat, heuk ostera gerra makinaria indartsua) esan bihar deuat koldarra eta berba bikua izatiaz gain putaseme haundi bat haizela. Neurekin erakutsi duan begirune bardiñakin jiñuat.
Politikariak ez du eguna bizi, etorkizuneko helburu bat baizik. Helburu horrek dana justifikatzen du. Eta kalabozoetako negarrak ez ditu inork entzuten.
Txikia zera, Oier, helburu haundi horren aldean.
Besarkada bat.