Ameriketara hegan
Aidian, 2005ko Azillan 6xa.
Hor beheko hori Paube izango dok. Hegazkin txiki honek 18.00etan egin jok alde Loiutik, eta oso despegue politta. Illunabarra zuan, eta hantxe agertu dittuk dotore-dotore Bilboko ibaixa (espillu argixa illunttasunian)... Billano lurmutur eta ugartia... Armintza eta Lemonizeko zentrala (herrixa bera baiño haundixagua)... Izaro, urdaibai, Ogoño, Ea (Natxittuko igoeria zelako ondo ikusten zuan)... Lekeitxio eta bere leku ezagun maittagarrixak (Mahastiko txaletetako bide zirkularra ederto ikusten zala)... Kosta ertz-ertzetik juan gaittuk, hiru-lau bat kilometroko alturan. Gero kostiak sartu-une bat egitten jok eta itsasua ikusten zuan bakarrik, nere aldeko bentanillatik. Halako batena Getarixako arratoia agertu dok. Gero Zarautz lineala, Orixo, Ñoñostia, Jaizkibel... Pasaiako badia, Hendaia... Itsasua atzian geratu da Angelu, Biarritz, Baionako perfil argitsuekin. Iparraldian Landak eta lur ezezagunak (Lekeitxiotik ikusten dan hortzmugia era harrigarrixan luzatuta). Lapurdi, Baxenafarrua eta Xiberua ziharkatu doguz ti-ta batian, ezin izan jetsadazdaz ipurtargixei izenik jarri. Gero Bearne, eta territorio ezezagunian sartziakin batera amaittu dok Tagzania erreal honetako bidai fulminantia, despegatu eta ordu laurden eskas pasatu danian.
Horko beheko hori Marsella izango dok. Laster itxaso gaiñetik pasau biharko juagu, diñot nik, Italiara pasatzeko.
Gustau jatak Gaviota ikustia. Etxagozak bost-sei bat kilometro baiño gehixago kostatik (urriñago zeguala uste najuan). Eta Burgoan, planta regasifikadore onduan, Pozu Illuna ikusten zuan.
Eta gaur, domeka arrantsaldian, kanpofoballak ikusten zittuan iluminatuta, orlegi-orlegiak hirixen argittasun anaranjauan barruan.
Malpensako aeropuertuan, 20.30ak aldian.
Hiru ordu eta erdi pasatuta, hemen najagok spaghetti-jale artian jarritta. Gizaseme baltzaran engominauak mobillez berbetan eta eskuekin kiñuka, eta atso-puska ikusgarrixak hara eta hona... dana dala giro pijua ¿zer bestela, aeropuerto baten? Buenos Airesetako Erretiro geltokixan bestelakua izango dok.
Etxuat ulertzen –edo igual bai- zergaittik gustatzen jakon jentiari kolia egittia. Abioiak lurra jo eta geratu besain laster, hor hasten dittuk danak jaiki, maletak hartu eta jakak jazten. Autobusian be, bardiñ; abioian baiña, tente dagozen pijillo eta ejekutibo guztiak hor egongo dittuk geldi hamar miñutuz, eskillaria ipiñi, atia zabaldu arte. Alperrik... Oin be, embarque ate aurrian hor jagozak 300 bat pertsona, danak tente, orain dala ordu erdittik. Emoten jok lekurik onena harrapatzeko zain dagozela, edo azkenak ez dabela abioian lekurik harrapatuko, edo... ni behintzat hamen egongo nauk trankil jarritta, eta kolan 2-3 pertsona geratzen dirazenian orduan jarriko nauk atzian.
Aintziñako ohittura zaharren pisua zelako haundixa dan...
Jostaillu haundi honek lilluratu egitten nauk. Bilbotik Milanera 60 bat lagunendako txoritxo baten etorri gaittuk, baina Buenos Airesera juateko hartu gaittuan arraitzar honetan 300 bat bidaiari egongo gaittuk. 1º klasian (“clase magnifica” italieraz) 6 lagun lerro bakoitzeko eta hankak luze-luze eruateko moduko lekua. 2º klasian, 9 asiento (“poltrona” italieraz) lerro bakoitzeko eta leku gitxi aurrekuakin (belaunak joten, ixa-ixa). Itzala dok katxarrua. Leihatillan egotia lortu juat (penia gabia dala) eta motorran atzian najagok, atze-atzian, hegazkiñan buztanian.
Euri pizkat jiharduk Milanen. Asfaltua bustitta jagok. Ba, etara kontuak: hegazkiñak motorrak ixotu dittuanian, asfaltoko ura narraska hasi dok, kotxe garbigailluan sekadore potentiak txapia legortzen hasten danian legez. Ur tantanak lurretik korrikan. Eta reaktore atzian potzu bat egokitzen zanian, ¡frassst! ur guztia hegan, pulberizatuta.
- orduko biajia jaukat aurretik...
Gure pilotuan izena, Giacomo Stallone. Oin ekaitz baten sartu ei gaittuk, Casablanca gaiñian goiazela. Ia bere lehengusi Sylvesterren modura abilla dan eta ekaitzetik bizkor etaratzen gaittuan Giacomok...
Afrikako hirixak aidetik eta gabez ikusitta Europakuak baiño hamar bidar gitxiago ikusten dittuk. Potentzia gitxiagoko argixak, edo ciento veinticincokuak edo... ekologikuaguak, seguru.
Marrakech gaiñetik pasatu eta ¡hara! Kanariar ugartiak. ¡Españan gagoz barriro barren! Honek dira honek, estadu kolonialen paradoxak.
Etxakixat ze ordu izango dan, hamabixak edo. Beheian, Saharako illunttasuna, eta haren gaiñian Orion. Stallonek abioi barruko argixak emetau jittuk; lolo egitteko ordua dala erabagi jok.
Berriz ere hemen, irakur etenean igarri dut atzetik aurrera irakurri dudala Balkarzeko orakuloa. Gauza bat, garrantsitsua bera, galdu dok edo gainetik pasau dok Balkarzeri buruz: hor ereiten eta hezkuntzen dirala Argentinako patatarik onenak! Hemen "papas de Balcarce" digunak. Ezeizak halako daturik ahaztu, beste hurrengo baten. Agur.-