Treneko ixkua
Julen Gabiria-n blogian tren-barruko susedido baten barri irakortzian, nere garun barruetan gordeta najeukan egoera bat harrotu dok, eta gogora etorri.
Ahaztuta najeukan, benetan: Eibartik Markiñara juateko goizeko 7.30etako tranbixia hartzen nebanekua da gomutia, eta biharbada erdi lotan juaten nintzalako najeukan erdi-lurperatuta neuronen azpixan.
Ardantzatik urten, eta parada batzu zetozen: Amaña, San Lorenzo (Sanlórentzó, esatari elektronikuan berbetan), goguan ez daukaten beste bat, eta Ermuko Geltokixa. Han jaitsi bihar izaten nintzuan, eta orduan zetorrena ikustekua zuan.
Zortzirak hamar gitxiago izango zittuan, eta geltoki horretan ehundaka nerabe jeguazen ez-dakit-nora juateko. Kontua zan, danak gu gentozen tren horretara sartu bihar izaten zirala, eta jakiña: zein lehenago sartu, harek harrapau jarrilekua. Biajia tente ez egittiarren, kristonak eta bi egitteko prest jeguazen hagiñetako aparatodun hárek, euren abots disonante-destenplauekin barre eta zarataka.
Kontua zera zuan: trena pizkaka geratzen juan ahala, andeneko jente ufal ha irakitzen hasten zuan, bagoian ate eta leihuen kontra; hain zan trinkua ze, haize konprimidozko atiak zabaldu arren, parian suertatzen zan granodun moltzua geldi geratzen zuan. Ganga baten harri batak bestia eusten daben modura. Halako baten arkua hausi, eta bagoi barruraka errebentatzen zuan artaldia, eta danak korrika eta txillixoka asiento billa, eta barruan genguazenok ezin urtenda egoten giñuazen minuto batzutan.
Ordu horretan brometarako ez nintzan egoten. Eta konturatu nintzanian egunero errepikatuko zala, eta Eibartik gentozen beste bidaiarixak marmarka ibiltzia baiño ez zekixela, iniziatibia hartzia erabagi neban. Esandako moduan, ordu hórretan asko etxuat bihar izaten zaunka hasteko. Egun haretatik aurrera, Ermuko geltokira heldu baiño lehenago jaiki, sakela, berokixa eta guardasola ondo lotu eta jantzi, eta urteerako parian jartzen nintzuan. Betiko panoramia errepikatzian, atia zabaldu eta nerabe-pareta nere aurrian agertzian, ez nintzan geratzen bagoi barruraka noiz errebentauko. Karrerillia hartu eta nik neuk apurtzen najuan sorbalda-ukondua aurrian jarritta ¡¡¡danba!!! baiña kanporaka.
Eguna hasteko modu parebakua, ¡erregular!
Eta gauza kuriosua: nahiz eta egunero egitten najuan maniobrihau, gazte artalde ha ez zuan kapaza izan egun baten bez neri aurre egitteko (¡ehundaka zittuan!) edo paretik kentzeko. Egunero-egunero hartzen juan kriston takatekua nere sorbaldetik (baten batek hartuko juan, bai, miña...).
Izorrau edo espabillau.
Formaldu egin zaigu Oier!
Lerroetan kaosik ez, ilara guztiak berdintsu, ondo uniformatuta, ejerzitoen modura! Hau pakea! ;-)
Askozaz aiseago irakurtzen da orain, nahiz eta orain arteko kaosak zuen enkantua falta. Ezin dana euki bizitzan.
Treneko egoera hori bizita nago ni ere, nere estudiante garaian. Zoragarri deskribatuta. Ze pena, zu bezela eszenatokitik salto egiten zuen rok izar batekin topo egin ez izana. Eguna esnatzeko modu polita izango zan.
Nik atzo bertan bizi nuen oso egoera gogoangarria, nerabe koadrila batekin. Badaukat asmoa kontatzeko.
Nerabeak, hain dira garrantzitsuak, gure bizitzan!