Hanburgesa de luxe
Zelako sorpresia hartu doten liburu honekin. Gaixa ikusitta, ez neban espero iñundik iñora hain interesgarrixa egingo jatanik. Bai, oso ondo pasau dot. Nobela luzia. Argumento landua. Ondo diseñautako tramiak emoten dittuan sorpresak, eta bihurgune sinisgarrixak. Eżagun da atzetik aurrera idatzitta dagola, aldez aurretik prestautako egitturian gaiñian. Pare bat detalle kenduta (justu polizia herbeheretarrak, "kasualidadez" nobelista guztiak ezagutu bihar! Eta batbateko amaieria), asko gozatu doten fast food tipoko artefaktua. Iñok nahi badau, Lekittoko kontsultako kajan lagako dot.
Gustau jataz: Marionen ausentziaren pisua - sexualidade ez normatibuan tratamendua - pertsonaje nagusixen erretratu psikologikuak.
https://bookrastinating.com/book/415922/comment#reviews
Katedrala protagonista
Aldaketatxo bat; euskal fedibertsoko lagun batzuei kopixauaz, hamendik aurrera nere arrantza literarixuok bookrastinatuko dittudaz (oin arteko moduan, dokumentu baten apuntau biharrian), gero blogera ekarritta.
***
Idazketa kode arraro xamarra. Txarra ez, baina bestseller ohiko kanonetik aldentzen danez, pixkat gatxa egitten jata irakortzeko. Hori bai: metairakurketa asko dakan liburua, batez be arkitekturia, eliza mediebalak eta arte erromantikua gustuko dabenendako.
Esandakua: nibeleko liburua dok. Baiña esango neuke, berau ondo gozatzeko, nik dakittena baiño gehixago jakin bihar dala arkitekturia, artia eta relijiñuari buruz. Bestalde, ezohiko egitturia (egittura apurtua, lehelengo pertsonan ikuspuntu aldakorra, pertsonajian errejistro desbardiñak) ez da problema berezixa, kontrara: esango neuke ohiko bestsellerren kodiguetatik aldentzia eskertzen dala.
Nun dagoz baltzak?
Kuba. Nere inguruko jente askok mirestuta, hain presente leku askotan (idazlagunak, kantuak, elkartasun ekimenak, historia liburuak... ) mitotik harutzago, ez nok sekula sartu bere historixia miatzera. Gogo haundirik be ez najeukan: Moncadako kuartela dala, Granma itsasontzixa dala... takian potian aittatutako izenak, Latam historia iraultzaillien zurrunbilluan, interesgarrixak seguraski, baiña propaganda politikuan eragiñez, entsalada gogaikarrixa egitten jataan, eta sekulan ez nok animau serixuan irakortzera.
Dana dala, liburu honen muiña ez dok aro hori: abiapuntua 50 hamarkadia dok bai, Batista-Castro aldaketia, baiña kontatzen dirazen historixa gehixenak Fernando VII - Alfontso XII sasoikuak dittuk. Oso interesgarrixa: merkatari familixa "trepa" baten jarraipenak Kubako XIX mendeko gorabehera nagusixak ezagutzeko aukeria emoten jok. Baiña interesgarrixena, duda barik, esklabuen gaixa izan dok: buruan dirua eta ospea baiño ez dauken señorituen aldian, Afrikan ehizatuak eta transplantauak dirazen pertsonak, ganauan modura tratauta ("sacos de carbon" eufemismuakin) - une batetik aurrera, kubatar ilustrauen artian honek sortzen dittuan kontraesanak - Afrikatik ekarrittako kulturian zatixak, inposautako kristautasunakin nahastian... Kubako historixa haundixian leku nahikorik izan ez daben (baiña hango aberastasun guztien oiñarrixan dagon) arbaso baltzen lekukotasuna.
Azken fiñian, sinistunak izan ez arren, antxiñako euskaldunen sinismenak interesatzen bajakuz... ze alde dago ba, etnografikoki, Niger edo Kongo aldetik Ameriketara salto egindako Chango, Yemaya etabarrekin? Bajaukat atxekixia nere musika zaharra atzera entzutzeko, honei gauzei erreparauta.
Mamin askoko liburua, edozelan be; oso gustora irakorri dotena, "gehixago jakitzeko" gogua emoten daben ariketa kitzikagarrixa.
Momorró txiki bat sortzen: the recopileishion
Umiak izatia, eta aldia guztietatik on-biharrez emondako aholku zaparradia jasotzen hastia, dana bat izan zan. Interesgarrixa izan zan; eze, hórrek aholkuok, askotan, eredu kontraesankorrekin lagunduta etortzen ziran. Egonezin horri, beste konpadre batzuk modu artistikuaguan erantzun zetsen; nik, noski, ahal doguna egin izan dot eta, pedagogia zientzia jasoegixa izaki, umeologia egittiakin konformau naiz. Horren barruan, ume bat txarto hezteko tip batzuk idazten juan nintzan, aldrebesko estiluan (batzuetan, aholkuak aldrebes emonda hobeto ulertzen diralako). Azkenian, asko zirala ikusitta, eurekin serie bat egittia pentsau neban. Hamen dakazuez danak, bilduta. On egin!
MOMORRÓ TXIKI BAT SORTZEN
I - Errua, bestiena beti. http://eibar.org/blogak/orakulua/421
II - Jatia, mesede haundi hori. http://eibar.org/blogak/orakulua/422
III - Bakarrik, jolastu ez. http://eibar.org/blogak/orakulua/428
IV - Eguneko arropia aukeratzen http://eibar.org/blogak/orakulua/529
V - Nagusixak eguneko menua, umiak a la carta http://eibar.org/blogak/orakulua/530
VI - Dutxako toallak http://eibar.org/blogak/orakulua/531
VII - Berbetia sinplifikatzen; gurasuen lagun taldia desintegratzen. http://eibar.org/blogak/orakulua/841
VIII - Desafiñau arren, txalo http://eibar.org/blogak/orakulua/870
IX - Ixi!! http://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-ix
X - Nerabe lodixen eta heldu diabetikuen billa. http://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-x
XI - Ventriloquia eta antzezpena http://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-xi-ventriloquia-eta-antzezpena
XII - Ahalguztiduntasuna jateko kontuetan https://eibar.org/blogak/orakulua/momorro-txiki-bat-sortzen-xii
XIII - Errealidade birtuala https://eibar.org/blogak/orakulua/errealidade-birtuala
XIV- Kontraesanak https://eibar.org/blogak/orakulua/kontraesanak
XV - Zerbitzarixen erabilpena https://eibar.org/blogak/orakulua/zerbitzarixen-erabilpena
XVI - Zeu bai abilla https://eibar.org/blogak/orakulua/zeu-bai-abilla
XVII - Titiriteruak https://eibar.org/blogak/orakulua/titiriteruak
XVIII - Defcon 3: pitxitxi galduta https://eibar.org/blogak/orakulua/defcon-3-pitxitxi-galduta
XIX - Predator trebator http://eibar.org/blogak/orakulua/predator-trebator
XX: itsas txakur txikixak sustatzen https://eibar.org/blogak/orakulua/itxas-txakur-txikixak-sustatzen
XXI - Sociolenguetazo https://eibar.org/blogak/orakulua/sociolenguetazo
XXII - Apartheidaz gozatzen https://eibar.org/blogak/orakulua/apartheidaz-gozatzen
XXIII - Bestiekin jolasten ez dakixan neskatxua
https://eibar.org/blogak/orakulua/bestiekin-jolasten-ez-dakixan-neskatxua
XXIV - Botatakuak jaso?? Zetako? https://eibar.org/blogak/orakulua/botatakuak-jasotzen
Botatakuak jasotzen
Zuen momorruan hezkuntza egokirako azken aholkua, guraso amantisimuok. Umetan hazixa ereittia ez dalako nahikua, eta maittasunez jagon bihar da, harik eta txittiak habixatik alde egin arte! Aholku hau erreza da: zuen txikitxuari erakutsi, gauzak hor zihar bota lagata be, beeeeettttti etorriko dala bateronbat atzetik, jasotzera. Halan, gaztaruan -bere muskuluen pixuak garunana gainditzen dabenian-, gizarte osuak parte hartu ahal izango dau zuen umetxuak botatakua jasotzen. Egitteko gauza hoberik ez dakagu eta!
Lekittoko Kiroldegiko gimnasixuan, adibidez, pozez zoratzen gabiz horregaittik.
Jubilatzeko hurre dagon garbitzailliari, eguna alaitzen detsazue, zuek botatako 30 kgtako dozena bat pesa jaso bihar izaten dittuanian.
Gimnasiuan atseden bat hartu bihar daben pertsonia, pozik jezartzen da eskiña baten, gimnasioko jezarleku bakarra zuen jartsixa, ur botillia eta telefonua lagatzeko mahai partikular modura erabiltzen dozuenian.
Zer esanik ez, makiña bat erabiltzera juan eta pertxero modura erabilli dozuela ikusten dabenian.
Eta pertxeruei buruz gabizenez, gogoratzen dozue Covid19 pandemixia? Zelako ondo pasau genduan, baietz? Ba, kiroldegiko aldageletan 2 metroko distantziako mugak ipiñi ziranian, zoragarrixa zan leku libriak zuen erropekin-eta okupauta topatzia. Takillak? Zetako??
Eta aldagelan bertan, zuen ume kankailuak dutxatzian, jaboian potia amaitzen dabenian, zer egingo dabe? Ba pote hutsa bertan laga. Etxian erakutsi detsazuen modura!
Halaxen, guraso amantisimuak, zuen umetxua mundura libre bialdu ahal izango dozue. Dana libre. Porque yo lo valgo, bai horixe. Lasai ibilli; danok kargutuko gara-eta, euren erosotasunakin.
Honenbestian... fly, fly away mundura, little momorrow!
OHARRA: honenbestez, 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
KillerSplaining eta guzti, ona
Poliziakuen nobela ona; oso ondo pasau juat, eta 3-4 egunian irunsten dan erritmo bikaiña jaukak, egittura zinematografiko eta ez oso korapillotsu batian. Noiz okertuko, noiz okertuko... egon nok, azkenengo momentura arte (halako liburuak amaieran galtzen juek hauspua...) baiña alde horretatik be oso ondo: banastian egitturia sendua da, eta larrapastara bakarra azkenaurreko kapituluan emoten jok, generoko konbentziñuetan bete-betian jausitta. Egixa esan, barre be egin juat horren kontura (tiro bakarrakin bizitza osoko helburua bete biharrian, #KillerSplaining saiua, eta "onei" hiltzailliari segadia egitten lagatzia...), eta etxok iñondik iñora illuntzen aurretik emondako gozamena. Gazte bati emoteko moduko liburua.
So long, Agatha!
Hauxe dok ba, saguen artetik erreskatautako liburu txorta honen azkena. Banekan bai, amaitzeko gogua! Izan be, esan najeikek Agatha Christien estiluakin nahikua eta sobran izan dotela. Entretenigarrixak badittuk bai; baina gaixak eta endreduok, ba zera... ez dittuk munduan gehixen interesatzen jatazen tipokuak.
Interesgarrixena, neretako, 1970an idazle eta irakorle mota honen interesen erretratua izan dok: Nurenbergetik iges egindako nazixak; 1968ko ikaslien protestak; arma kimiko eta nuklearrekingo kezkia... Hortaz gain, Christiek ahalegin berezixa egitten jok tejemaneje diplomatikuen mundu hermetikuari kuku bat egitten, eta hori be ondo dago. Horixe.
Heriotzaren profesionalak
Irakorketa jasoekin jarraituz (eztula), oker ez banago hauxe dok Agirre Solarteko lokal zaharretik saguetatik erreskatau nittuan liburuetatik azkena. Bueno, ondo jagok: Poirot egipziorik barik, idazliak bere erosotasun-eremutik kanpo be ibilli leikiala erakutsi jok, Egipto zaharreko testuinguruan bere betiko hilketak eta peskisak ipiñitta. Entretenidua dok, "zein izango ete dan" jolas hori asmau nahixan dibertigarrixa: neri behintzat, Christiek zirixa sartu nok, susmo guztiak "ez susmagarrixenari" bideratuta listuana eginda, eta azken momentuko kiebro (ez oso sinisgarrixan, dana esan bihar bada) gitxien espero zenduana errudun modura deskubriduta. Betiko moduan, irakorri nahi dabenak kontsultako kajan izango jok.
Jet seteko arlotia
Bizitza osuan TBn ezagutu doten tipo honi, banetsan afiziñua, zale haundixa izan barik: letra onak egitten zittuala, bale; musikia be atsegiña egin jatala, bale; baiña ez neban -beste artista batzuekin egin izan doten modura- bere diskografia osua arakatu, eta bere ekoizpen literarixua iruntsi. Hori hala izanda, gauza batzuen barri banekan: bere garaian IU-ri emondako babesa; elkarrizketaren baten Espainiari buruzko gauzaren bat edo beste entzundako gauzak; drogekin bueltaz pasauta ibillittako pertsonian ahoberotasunak.. Baiña sakontzeko premiñarik, edo gogorik, etxatan sekulan etorri. Halan da eze, bookcrossing bidez etorri jatan liburu honen irakorketia, ez da zaletasun ikaragarri batek eragindakua izan; beraz "birjiña" eta aurreiritzi barik nenguan. Eta, uste nebana baiño tipo... "osuagua" eta interesgarrixagua topau dot; espontaneidadiak gidatuta, bueltaka ibillittako harribolia -eskuma-ezker kolpeka-, bizitzan ez siñisteko moduko suertia izan dabena, literato haundixekin ibiltzeko konplejua dakan kaletarra, eta lumpenakin ibiltzeko konplejua dakan arima sentikorra. Lehengo bestian gelditzen naiz: ez naiz Sabinaren jarraitzaille sutsu bihurtuko; baiña bai ostera, handik eta hamendik entzutzen dotenian, beste ulermen batekin entzutzeko gai.
Karst zatitxo historikuak
Edozein eliza gotikok, bere arku, kolumna eta txokuetan, 1000 irudi xelebre gordetzen dittu, begiratzen dakixan gozamenerako. Burgoskua, nabarmenetakua izanda, Angel Herraiz argazkilarixan ehizaleku izan da urtietan. Motibuak lokalizau, argiztapen eta aukera egokixa billau, eta... taka. Urtietan egindakuen artian aukeratutako argazkixekin erakusketa bat montau zeben, eta horren kontura liburu hau prestau: irudixak dira protagonista, eta bakotxari txertatutako testutxo apropos batekin gaba asko entretenidu destaz, lotara juan aurretik sei edo zazpi gargola ikusteko atxakixiakin. Irailleko kongresuan Edelweiss taldeko lagun batek erregalau zestan; gustau jata, igual espeleologuok hainbeste estimatzen dogun kareharriz eginda dagolako!