Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Notario biharra

Notario biharra

Oier Gorosabel 2025/01/20 17:07
Itzak. Urdaibaiko kultur paisaia, Josu Narbarte, Eneko Iriarte. 30 x 21 zm, 195 orrialde. euskara hizkuntza. 2023ko urt. 1a(e)an Aranzadi Zientzia ELkartea(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-17713-84-3

Azken urtietako lehengoratziakin (museo pribatu bat erdixan plantatzen ez bajeskuek) Urdaibaiko isungurak antxiñako itxuria hartuko juek, ihitzez eta animaliz beteta. Horrekin, XVIII eta XIX mendetan eregittako polderrak eta lubanak galduko dittuk, eta eurekin bertan biharra egindako nekazari eta abeltzaiñen oroimena. Horixe dok liburu horretan jasotzen dana. Eta, neure aldetik, ixa etxekotzat dakaten eskualde honen geografixia hobeto ezagutzeko balixo izan jestak. Argatxa, Anbe, Busturia... speleo aldetik ezagutzen dittudazen lekuak testuinguruan ipiñi eta ulertzeko liburu ona.

Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • Kuriosua dok, baitta be, "Portupin" toponimua topau izana, Gautegiz-Arteagako lurretan, Urdaibaien egon ziran 8 marea-errotetatik bat. Lekittoko dokumentu zaharretan agertzen dan Portupin hori argitzeko balixo leike: geografia? patronimia? Inperixuan herentzixia?
  • Liburuakin, baitta be, ikuspegi paradoxiko bat hartzen dok. Gaurko Urdaibai -hain naturala eta hain politta- XIX mendeko giza interbentziño oso traumatikuan ondorixua dok: polderrak, kanala. Baiña beste itsasadar batzutan be egin ziran halakuak: Barbadun, Nerbioi, Butroe, Lea, Artibai, Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun, Bidasoa, Urdazuri, Atturri... eta gehixenetan, polderrak bakarrik ez: munen ordez moillak, eta ihitzen gaiñian betelanak eta asfaltua. Gizakixa!
  • Kuriosua dok, baitta be, ihitzen humanizaziñuan sorreran ezagun bi aurkitzia: Thouvenot lehendakari-ahalduna (eibartarrok integrista giñaneko "laguna", p.66), eta Juan Bautista Belauntzaran (Lekittoko ur hornikuntziakin burrukan jardundakua, p.68).
  • Plazerra izaten jiharduk nere speleo eszenarixo nagusixetako bat dan Urdaibai begi barrixekin ikustia. Irakorri ahala, gero eta gogo gehixago jaukadaz ihitzok esploratzeko! Katiuskak jantzitta noski. Argatxa, Argasburu, kanal inguruko ubide zaharra...

  • Sorpresia hartu juat, ez najuan uste polderren fenomenua hain barrixa zanik, XIX mendekua nagusiki. Eta 100 urte be ez zittuan egin, ezebeza millaka urteko historixan

  • Herri lurren desjabetzian beste detalle bat. Foru aintzindari izan zan "liberaltasun" horretan: "Agintari liberalentzat, itzak udalen esku egotea "alferrik" zen, "aurkitutako egoera berean mantentzearekin" konformatzen baitziren; haatik, esku pribatuetan, itzak itxi eta drainatu zitezkeela uste zuten, "Bizkaiak hain beharrezko duen aberastasuna sortuz" ". Etekiña etara biharrez, ondare naturala lauskittu, iraunkortasunan kaltetan. Bizkaixan aje historikuan beste adibide on bat.

  • Eta behiñ gaixan sartuta, interesgarrixa polderren (ihitzen) eta dikien (lubanen) kontua be. 1789 osteko ideia liberalen, gerretako zorren eta desamortizaziñuen ostian egin zittuan, herri lurrak saltziakin batera.
  • Halako dibulgaziño biharretan askotan gertatzen jatan legez, sarreran eta testuinguruan jartzen daben kapituluetan (gai nagusixan sartu aurretik) gauza barri ikasten dittudaz. Barrena: - Gaur egun Ozollo modura ezagutzen dan marea-errotia, dokumentu zaharretan, Kobaerrota moduan agertzen dana. Anteparan Argatxako haitzulotik urtetzen dan errekia biltzen dabelako, mareekin batera! - Ameriketako diruak ekonomixan izandako eragin sakonan detalliak, bestiak beste basarri eraikuntzan, eta landare barrixekin. Eta "piper" (latiñez) eta "turkie wheate" (inglesez), piparrak eta arto amerikanua izentatzeko berba zaharrak!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025