Eusebio "Endaitz", hurrago
Nere olerkixekingo alergixiari aurre eginda, esku artera allegautako hau irakorri bihar najuan. Etxatak damutu! Lehendik Erkiaga begiz jota najeukan, Augustin Zubikaraiekin batera "makillen egunetan" euskerazko prentsako aintzindarixa izandako "Eguna" izperringian kazetari gaztien artian topau nebanian, pasarte bizixen protagonista. Oin dala gitxi barriro agertu jatak, Eusebio Maria Azkue ahanzturatik (semian kerizpetik) erreskatatzeko eginiko bihar saiatuakin. Beraz, ezin neban ez irakorri liburuxka hau.
Ezin juat bertsueri buruz iritzi haundirik emon. Kostunbrismua agertzen dok (beti interesgarri, herriko antxiñako gauzak interesatzen jakuzenondako), eta gerra aurreko umien eta gaztien bizimodua erakusten deskuen briztada batzuk. Baiña, zalantza barik, neretako sorpresarik haundiña Bixkokalian toponimo zaharran aldeko aldarri bat topatzia izan dok. Noiz eta 1982an, seiñalau juan Erkiagak izen jatorra atzeraka zoiala, neo-izenak bultzatuta! Poztuko zan, 40 urte geruago izenan asunto hori konpontzeko bidian dagola jakinda.
Hamen kopixauko jittuadaz Bixkokaleko bertsuok, liburu hau interneten iñun be eskuragarri ez dagonez gero.
Aurtengo neurtitzak
Edertasun bila dabil / gehientzat gizartea; / bada, orain, apaindu-beharra! / bai soineko, bai etxea.
Etxebarrua dotore / zeinek ez dau jarri gura? / Horretarako bada, inor be / ez da diruaz ardura.
Kaleko horma zikinak, / ostera, ez ziran eder; / ta garbizale dan gazteria / ez da izan nagi ez alper.
Etxe eta kaleak garbi / hori herriaren jasa; / ta garbirik arrantzu-ontziak / garbirik kaia eta naza.
Horma-farolak polito / zahar-barria alkartu, / kale-izen aldakuntzaren bat / ez jat atsegin gertatu.
Bostehun urte inguru / "Beascocalea" zana / ez dogu beheko, ez barrena; / ikusi paper lehena (1).
Beaskoa bizkai-berba / osanguraz egokiak / orainarte lez begirunean / ondutxu dau merezia. / Ez murriztu hiztegia!
Eusebio Erkiaga 1982
(1) ikusi "Padrón de la Hacendera de los vecinos de Lequeitio, formado el año 1510". Orduan "Beascocalea" baino sakonerago "Urybarren calea" egoan, gaur Exkolapea dan horren zatiune bat. "Dendary calea" y "Beascocalea" ta orduco "Urybarren calea" izakeran alkarren antzeko hiru Kale ziran, lurrazalari atxiki eginikoak, Lekeitioko alde zaharrenekoak izan be, Arranegi-aldea oraintsuagoko dana, goitik beherako kale zuzenak erakusten dabe.