Eztena
Urte askuan isildutakua bapatian bota ahal izatiak dakan "koaxi" izanda be, Uriartek bere burua kontrolatzen jok, liburu oso irakurgarrixa eginda. Egitturia argixa dok: zer zan, zer gertatu zan, zer kontau zan, hortik zer zan guzurra eta zer egixa.
Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):
- Eta ez bakarrik frankisten guzurrak: errepublikazalien aldetik zabaldutako pare bat exageraziño be (hildako kopurua eta muniziño klasia) seiñalatzen jittuk, datuekin bermatuta.
- Gaur egunian kostatzen dok siñistia, baiña garai baten (frankismo osuan, eta osteko urtietan) Gernikako autosuntsiketian bertsiñua asko zabaldu zuan (errepublikazaliak erre zebela, erretiradan) eta liburu honek indar haundixa egitten jok horri kontra egitten: 4. kapituluan esandako guzurrak seiñalatzen, eta 5garrena eurak desmontatzen.
- Liburu hau oso momentu berezixian etaratakua dok: Franco hil barri, Hego EHxan zetorren berrantolaketa haundixan aurrian norbere lekua billau biharra jeguan, eta "gehiengo isillian" jaka asko aldatu zittuan, "bizitza osoko demokrata" moduan agertzeko. Testuinguru honetan, imajinatzen juat Uriartek lanak izango zittuala bere posturia agertzeko: 1936xan gerria hasi orduko ospetsua eta aberatsa, frankismuan arkitektu moduan biharrian segidu zeban... Etxuat bere postura politikua zihetz ezagutzen, baiña irakortzen nabillenangaittik ezagun dok ultrakatolikua, barrena, bazala. Hortik aurrera? Etxakixat, baiña bigarren kapituluan Euzko Jaurlaritzan alde egitten daben apologixa sutsuari -eta liburua autoeditau izanari- Trantsiziñuan kokatu biharrari egozten jetsat...
- Nere speleo peskisa bibliografiko artxibistikuetan zihar behiñ baiño gehixagotan topau juat Castor Uriarten izena, Lekittoko udal arkitekto modura. Horretara, sorpresia hartu najuan Ondarruko liburutegiko bookcrossing kaxan ale hau topau nebanian. Etxerako!
- Idazkera atsegiña eta irakorterreza, ezagun dok Uriarten komunikatzeko gaittasuna: gauzak zehatz eta argi kontatzen jittuk, baiña giza-zertzeladak handik eta hamendik sartuta, txosten tekniko bat izan zeikiana gerra aurreko Gernikan erretratu bizixa bihurtuz.