Txarran txarraz, ona
Oiartzungo tipo hau hain da txarra eze, oso ona iruditzen jata! Konpleju barik, punk musikian benetako espiritua! Gero gaiñera, azalian zera irakortziakin guztiz enamorau nau: “En un principio se supone que iba a ser la puta estrella del CD y por lo tanto iba a grabar todos los instrumentos y así quedarme con todo dios, pero el hijoputa del Txal Lee me soltó que eso sonaba como una puta basura, borró todo lo mío y volvió a grabarlas él solito”.
Jonpe artistiak badaka blog bat be, hamentxe.
Noruega aldeko egun eta gaba luziak
Garbigunetik erreskatautako bildumatxo honekin, bestela sekulan irakorriko ez neukiazen hainbeste autore interesgarri ezagutzen najabilk. Oinguan Noruegako tipo basati baten bizimodua, eta zoroaldixak. Zihero exotikua dok handikaldeko egun eta gaba ziklo xelebria guztiz modu naturalian irakortzia, igual nobelatik interesgarrixena. Bestalde, bertan kontatzen dana ez dok beste munduko ezer: zibilizaziñotik aparte bizi dan gaztia, bukolismua –idazliak naturalezako gauza txikixekin lilluratzeko aparteko ahalmena daka-, herriko jentiakin (eta neskekin) dittuan maitasun/gorroto harreman gatxak, horren ondorixoz (edo) izaki guztiz antisoziala bihurtu arte. XIX gizaldi amaierako konbentziño sozialak ezagutzeko be interesgarrixa dok, liburua.
Idazle hau sekula entzun barik banekan be, interneten begiratuta ahozabalik geratu nauk: zeintzuk eta... Thomas Mann, H. G. Wells, Franz Kafka, Herman Hesse, Ernest Hemingway eta Charles Bukowski moduko idazliak “maisutzat” aitortu juen Knut Hamsun bere sasoian! Gero, antza, gauzia nahikua aldatu zuan, gizonak nazixen aldeko jarreria izan zebalako, bai II Mundu Gerran, bai ostian be. Hori dala eta, ahaztu xamarra geratu dok.
Katiak orkatilletan + Cherilyn + Ibon etxea

Argazkiak.org | Katiatuta © cc-by-sa: txikillana
Lehelengo begi-kolpian asko gustau jataaz: “fashion biktimen” irudikapen bikaina (preso-bolan kontsumogaixak irudikatzen zirala pentsau juat).
Halan be, erretratua egittera juan naizenian txarto begiratu dotela konturatu nauk. Preso-bolan marraztuta dagona etxebizitzia dok. Gaiñera, beste pintada batzu be ba dagozela konturatu nauk. Klase bikuak dittuk: bata takoi bako zapatiakin, eta takoidunakin bestia.
Baleko mezua iruditzen jatak; etxebizitzetara eta mailleguetara katiatuta bizi dan jentia irudikatzeko, pentsatzen juat Baiña... gauziari bueltia emonda, kritikatzeko modukua be bada: badirudi takoidunekin andrazkuak irudikatu gura dirala, eta zapatillekin gizonezkuak. Horretara ¿andren oiñetako naturalak, takoiak dirala ulertu bihar dogu? ¿kanon estetikuak inposatutako tortura instrumentu horixe berori? Labankada majua pintadian egillian aldetik.
Bide batez, hamen Ondarrun harrapautako beste bat, asko gustau jatana. Ez nago seguro goiko zatixak (Cherilyn) eta behekuak (Ibon etxea) lotuta dagozenik, ezetz esango najeukek. Bixak txantxilloiez eginda jagoza; bistan da, azken urtietan, sistema honek hormasprayko kreatibidadia piztu dabela. Behekua Ibon Iparragirre lagun presuan aldeko mezu argixa dok, ez daka buelta haundirik; goikuak, barriz, eztabaidarako emoten jok. Zuen ustez zein da bere mezua?

Argazkiak.org | Cherilyn + Ibon etxea © cc-by-sa: txikillana
Hitzaldi arrakastatsua Ondarrun

Argazkiak.org | Gaur ezagutu dittudazenak © cc-by-sa: txikillana
Harrittuta zelan aguantau daben jentiak. 600 pertsona ingurun nundik norakuak azaldu dittu Jesus Mari Toxuk diapositibaz diapositiba, gauza astuna, zure zuzeneko senidiak ez dirazenian... ondarrutarren alde, herri txikixa izatian asko be errezagua dala alkar ezagutzia. Jesus Marik aittatu dabenez, kuriosua da gaiñera betidanik ezagutu izan dozun jentia senidia dala deskubritzia; endemas gehixenak Kalandi inguruan bizi izan ziranian...

Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana
Ume txikixakin juan naiz eta ez dot denporarik izan talderik talde ibiltzeko, jentia ezagutzeko, erretratutan jaso eta euren arpegixak arbolian txertatzeko... Halan be, hurreratu jatazenenak bai jaso dittudaz:
- Blanca Lertxundi Lasarte, Kaskarrengua basarriko adarrakin be zeozelan lotuta.
- Otolara bisittan juan izandako Maria Dominga Urrestin loibak, Eva eta Domingita Azkarate Egia; Maria Dominga, Maria Luisa Mâitre-Jeanek gaztetatik gogoratzen zeban ondarrutarra da, nik identifikau ezinda nenbixana.
- Juan Mari Iriondo Arantzamendi, lehengusua izatiaz aparte, zer eta... Atxurrako koban egindako bandalismuan kontura eskarnio publikora etara nebanetako bat! (pag. 7)
- Mari Trini Larrinaga Aramaio, izen honekin ez baiña “Thatcher” gatxizenez Ondarrun oso ezaguna.

Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana
Halan be, handik bueltaka zebixan bizardun batek dana ederto jaso dau bideoz (kamara bigaz) zein argazkiz, eta dokumentatuta behintzat ondo geratu da. Gaiñera, han entzun dotenangaittik badago asmua aurrerago bazkari-giruan juntatzeko, eta izango dot horretarako aukeria.

Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana
Momentuz hor laga dittudaz Sutargin traguak hartzen eta harremanak estutzen. Interes haundixa erakutsi dau jentiak, eta horixe da printzipala, genealogistei gustatzen jakuna!

Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana
Lasarte abizenari buruzko gauza gehixago, hamen.

Argazkiak.org | Harremanak estutzen © cc-by-sa: txikillana
"Gernika" ume mexikarrei azalduta
T-Kento 2000-2001
Sasoi horretarako, urtiak naroiazen kuadrillian ritmo edatailletik aparte. Alkarrekin ibilli bai, baiña neure traguak neure kontura eta ritmora eskatuta... Erretratu honetan, kuadrillian “sektore ofiziala” agertzen da porra jokuan, txikiteoko dirua zeiñek eruango daben erabagitzeko.

Argazkiak.org | Porran © cc-by-sa: txikillana
Hurrengo erretratua, barriz, antzar eguneko gabekua da. Sasoi baten nahikua ikusten ziran apostulari batzu: egurrezko ohola asto biren gaiñian ipiñitta, 3 ultze eta mallukia. Tanto emon, eta 3 mailluka kolpetik 3 ultziak sartu ezkeriok, ez dakitt zenbat irabazi. Gero ultze okerrez betetako oholak hor zihar abandonatzen zittuezen, eta halako bat hartuta ederra espektakulua montau zeskuen Jonguk eta Asierrek.

Argazkiak.org | 3 golpes 20 duros © cc-by-sa: txikillana
Hurrengo hau 2001ko fetxia daka, zapatu korriente baten itxuria daka Arritxu tabernan. Ni beti aspertu izan naiz taberna giruan: keia (artian erre zeikian), musikiakin ezer entzun bez, berua, loguria... Uste eze egun horretan erretratatzeko kamaria hartu nebala pizkat entretenitzeko, eta kuadrillako argazki enkuadre desbardiñak saiatzeko.

Argazkiak.org | Arritxu tabernan 2001 © cc-by-sa: txikillana
Lekeittioko lagunen erretratu gehixago, hamentxe.
80 urte atzeraka salto

Argazkiak.org | Amama MªAntonianian, Ibarkurutzian © cc-by-sa: txikillana
Genealogia asuntuetarako zaharrekin berbetan nagola, sarri topatzen jittuadaz puzzle honen pieza soltiak. Badakitt eziñezkua dala puzzlian irudi osua berreskuratzia. Antxiñako umiak gauza asko pasau jittuezen, bizitzan buelta ugari, eta sepia kolorezko jostailluak betirako galdu dittuk. Baiña, halan be, puzzle txatalak jaso egitten jittuadaz nik, kuadernotxo batian boligrafoz edo bestela, honen modura, ordenadorian idatziz.
Gure amak, batzutan, bere amama Maria Antonia Aranari buruzko gauzak kontau izan jittuk (Arrautzianekua). Gauza gitxi dittuk, iñundik iñora bez bere erretratu osua egitteko laiñ, baiña kontu haundiz bilduta jittuadaz:
- Intxaursaltsia zelan egitten zeban. Amari entzundako forma honetan egitten dot nik gaur egun.
- Ibarkurutzeko etxia umez beteta egoten zala; familia askoren umiak jagoten zittuala amama Mariantoniak.
- Iñoiz ohe bakotxian 6 lagun-eta sartzen zirala. Kabitzeko, batan burua bestian hanken onduan ipitzen zittuezela. Aittitta Felixen hanken onduan tokau jakonak, gaztai usaiña!
- Gerran, amama Mariantoniak eta aittitta Felixek ez zeben etxetik alde egin nahi izan. Eta bonbardeo guztiak etxe barruan sartuta pasau zittuezela, koltxoiak leihuetan...
Egunotan, sorpresia hartu dau amak. Jubiletxeko lagun batek kontau detsa, umetako gauzetaz berbetan, 4 bat urte zittuala, Ibarkurutzeko sotano batera eruaten zebala amak, andra baten etxera. Patixo haundi bat zala, errekara begira, eta andra harek ume gehixago be hartzen zittuala hantxe egun osuan, gurasuak biharrian zeguazela, guarderixa modura. Emoziño haundixa hartu dau gure amak (84 urte), bere lagunartian amama Maria Antonian etxera juaten ziran umiotako bat deskubritzian...
Adabakixen edertasuna
Zera baiño arraruagua! Askotan ipoin afrikarren trazia hartu detsat, deskonzertante xamarra: “Zer esan nahi dau honek?” galdetzen nere buruari, edo andriari –literatura femeninua danez, harek nik baiño gehixago ulertuko zebalakuan; baiña harek be antzera-. Halan be, gustau jata liburua orokorrian. Adabakiz josittako piezia da, ez ipoin bildumia. Txatal batzu lau lerrokuak dira (sic), eta beste batzu, ostera, lau bost pajinatakuak. Batzuk, esandako moduan, nekez ulertzen dira (oioioi! Planteamento-nudo-desenlace kontzeptua! Nun hago!) eta beste batzu, barriz, kontakizun estandarren kanonetatik doiaz eta tira. Baiña orokorrian, nahaste exotiko honen balantze finala ona da. Irakorriko neuke bai, andra honen beste zeozer.
Torrebruno
Torrebrunokin be halakorik pentsau leike. ¿Zein da gizontxo honen azpixan ezkutatzen dan historixia? Nik ez dakitt, baiña laster billaukot interneten. Gaztetxua nintzanian ez genduan halakorik pentsatzen: asko jota, Torrebruno bere buruaz beste egin ei zebala kontatzen zeban txiste maltzurra baiño ez zeguan. Bonsai batetik txintxilizk suizidau ete zan.
Nik bere errekuerdo oso ona dakat. Igual googlen billatzen hasitta goittik behera jausiko jata irudixa, baiña momentuz nere ume oroitzapen birjinalian hala gordetzen dot: kantu dibertigarrixak kantatzen zittuan gizontxo bat, erropa xelebrez jantzitta, eta pertsona onan arpegixakin. Hori gogoratzen dot, batez be: irribarriak eta irribarriak dagoz, eta batzuk ez fidatzeko morokuak begittantzen jatazen moduan (Georgie Dannena, esate baterako), gizon honen irribarriari zintzua eresten netsan. Gaur egunian ume dinamizatzailliak (paillazo, aktore, monitore) umien maillan jartzen diran moduan, Torrebrunok aitta baten maillatik egitten zeban bere interbentziñua.
Juer, badirudi gizonak bazekala bai, historia ezkutu bat. Oiñ, ez dakitt informaziño hori oso fidagarrixa dan ;-)
Temuco
Txiletik zihar bidai bakarra egin dot, astebeteko sartu-urtena, eta batez be naturalezia izan zan protagonista: Temuco inguruko sumendixak, hain zuzen be, Puyehue partian ostatu hartuta. Ederra izan zan, baiña ezin izan netsan hango bizimoduari pultsurik hartu.
Liburu honetan, Luzarraga Temucoko okupen eta anarkisten giruan sartzen da. Fidagarrixa dirudi, bera be hortxe ibillittakua dalako, eta hain zuzen be protagonistian kontrako montaje poliziala Luzarragak berak 2009xan sufridutakuan antzekua da. Badirudi Txilen korrientia dala hori. Zentzu horretan, liburuan mamiña interesgarrixa da. Halan, nere biajian usaindu ez neban girua ezagutzeko aukeria izan dot.
Hizkeria korapillotsu xamarra topau dot: “Negar egin nahi nuke pumagatik, baina begiak idor daude, hormigoizko aireak dauden posizioan betikotu balitu bezala haiek ere”. Tipo honetako esaldi pillua, nik neuk ulertzeko bi-hiru bidar irakorri bihar izaten dittudazenak; horrek irakorketia nahikua moteltzen dau (Joan Mari Irigoienen liburuakin be hortxe ataskatzen nintzan).

