Ixipu lodiz
Urtetxuak jarabixaraz Lekeittion bizitzen, baiña oin dala pare bat asterarte enok konturau KGB-ko sukurtsaleko paretan txintxilizk dagon kuadrua herriko portua dala. Eta, nahiz eta pinttura mota hori etxatan berez gustatzen, somatu jetsat halako edertasuna. Baiña, orraittiokan... ¡zazpi urte kuadrua ulertzeko! Larregi eresten jetsat.
Liburu honi be horren trazia hartzen jetsat: brotxazo haundi, bortitz eta zikiñez eginda jagok; erakusten daben istorixa zatixak baiño askoz be gehixago ezkutatzen jok. Aranbarri eskolako-guraso-kidian idazkeria be... ¡erredios! Perifrasi basarristikuan paradigmia. Baiña tira, ni be ba najoiak ikasten eta ulermena trebatzen. Halan be, esandako moduan, ederra topatzen juat liburua. Hain da eze, berez asko interesatzen etxatan gai bat (lapurtutako ume batek benetako senidiak topatzen dittu; haren loiba nerabe-mutu-antzeko-ergelan bakarrizketak; zamaontzi bateko tripulaziñuan noraeza...) modu erakargarri baten jarraitzera bultzatu naben.
Claude Monetek pinttatzen zeban lez idazten dau Iñigo Aranbarrik.