Espektrua Mekolan
Argazkiak.org | Ardantza 1997 © cc-by-sa: txikillana
Zenbat urte ez nintzala Mekolatik zihar ibilli? Ardantzako etxe zaharrak bota zittuezenetik bai, barrena. Azkenengotz egon nintzanian, Mekolatik Ardantzarako bidia moztuta jeguan (Ana Marik eta zelako protestak egin zittuezen horrekin...). Gaur barriz, orduan ikusi ez nittuanak zeguazen: Amatiñon etxia, tallar guztiak eta Ardantzako azken kale-basarri txiki ha, kenduta; lehen laua zan bidia, aldapan gora; tallar artian zoian bidia, urteerarik bakua... garaje gaiñe bat, umien parke batekin, eta Mekolakin enpalmatzen dabena, “Tarana”-n lautadatxuan.
Argazkiak.org | Mekola 1993 © cc-by-sa: txikillana
Arizaganeko txaleta, antxiñako Norman Batesen etxe ezkutu ha, eskillara misteriotsu lizundutik gora igotzen zan bertara... Bueno, apain-apain urdiñez pinttauta jaukek, alaixa dok. Eta lehengo eskillarako harri-lajazko maillak barrixak dittuk, terrazo blokedunak.
Argazkiak.org | Mekola 1993 © cc-by-sa: txikillana
Handik gora egin juat, eta zirradia: Gallastegin ranpan beste sarreria egin jetsek 7garren pegoriari. Lehengo sarreratxua, zelako txikixa: Elenan balkoia (lehen salto eginda be ikutzen ez nebana) eskuakin ikutu neikian. Jardin triangularra: ni nintzan umiak haren baztar bakotxa ezagutzen juan. Egixa esan, gure mikrokale hartako paretako harri bakotxa ezagutzen najuan. Batez be Mendikuten (¿) sotanoko leihora igotzeko harri-koskatxo ha, hankamotzok derrigorrez erabilli bihar genduana... han jagok ondiok.
Gero, Leonan txalet ondotik gorako eskillaria igo juat, eta han... goiko etxeko fosoko ezkerreko ertza begiratu juat. Nere ezkutaleku faboritua zuan, eskonditian (oiñ esan neike, jajaja). Han jagok metalezko tutu oker ha; ondiok ez dakitt zer dan...
Buelta atsegiña izan dok; total arrotza sentidu naiz, baiña etxuat penarik igarri; biharbada egun eguzkitsuan pasau naizelako... Beti izan juat umetzaroko ikuspegi triste xamarra; baiña azken urtietan ez dakitt... Ez dok berba egokixena, baiña orduko gauzak “barkatzen” hasi naizela esango neuke. Bestiei, eta nere buruari.
Argazkiak.org | Ardantza 1997 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Aldatze 1997 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ardantza 1997 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ardantza 1995 © cc-by-sa: txikillana
1997 aurreko argazki gehixago hamen.