Putazaliak, putak eta putasemiak
Zein da best sellerran gakua? Gero eta jakinmin gehixago eragitten destan galderia. Izan be, oso kuriosua begittantzen jata: polizia eta gaizkillien historia baten harixa jarraittu eta gero, sexu eta bortizkeriko ohizko dosisakin, zer ikasi dot? Zer dakitt lehen ez nekixanik? Hau idatzi eta gero, zer irabazi dau munduak? Gauza gitxi. Baiña ni hor egon naiz, liburuari lotuta, juan dan 8 egunian, azken laurak suspense bizixan. Zein da fikziñozko literaturian paper misteriotsua; gehixen konbenzitzen naben erantzuna bere definiziñuan bertan dago... “iges egittia”.
Oin dala gitxi komentatzen neban lagunakin, iges egitteko forma bat baiño gehixago dagozela: zarataz inguratzia (etxian tele, radixua, izperringia, dana batera), kotxian 200 km/orduko abixaran ibiltzia (ezin dozu beste ezertan pentsau, kamiñuan baiño), burua hustu eta meditaziñuan jardutia (osasungarrixena)... Eta “ebasiñozko literaturian” arrakastia be, hortan dagola esango neuke. Hor murgilduta, zure buruko zaratia tapau egitten dozu, eguneroko bizitzaz atseden hartuta. Ez da gitxi! Zentzu horretan, fikziño idazlien papela terapeutikua izan leikiala konturatu naiz; hori aitortu bihar jake behintzat.
Bigarren txatal hau kazeta asuntuan zentrauta dago, esklabu sexualen negoziuari tiraka hasi diran periodista benetalarixen kontura; konturatu barik, baiña, uste baiño kaka gehixago destapatzen dabe (armak, drogak, sekretu diplomatikuak) eta honek kalibre haundiko arazuak ekartzen detse. Hain zuzen be, hortxe dago igual sinisteko gatxa dan partia: kazetari ahul batzu negozio zikiñen munduan sano-sano sartzen dirala, ikerketia ageri-agerixan eruanda, errepresaliarik etorriko etxakela pentsauta. Bestalde, liburu honetan Salander elbarri emozionala hobeto ezagutzen dogu, arbaso zaraitzuarren historixa eta guzti :-)
Gaur bertan ekingo detsat hirugarren txatalari, gogo onez gaiñera. A! Ahaztu jata: hamen be itzultzaillian koladura txiki batzu igartzen dira, prisako biharren ondorixuak seguraski... (konkordantzia akatsak, eta).
Beste ohartxo bat: hauxe izan da ebooka erabilli doten lehelengo aldixa. Esperientzia ona! Romantiko guztien modura papela nahixago, baiña praktikotasun eta ekonomian aldetik... ez dago konparatzeko modurik.
Hobetzen gabiz?
Laburbilduta: umiak berez etxataz gustatzen, eta nerabiak gitxiago. Ai, noaki zer aguantau biharko doten hamendik 7 bat urtera...
Halako aurrekarixekin, errez ulertu leike nere moduko pertsona bat aurreiritzi batekin doiala bizitzan zihar: ume guztiak kabroi hutsak dirala. Horregaittik estimatzen dittudaz hainbeste maisuak, maistrak eta hezitzailliak orokorrian. Pasta bereziz eginda egon bihar da derrigor, halako fristi moltzuari aurre egitteko, nerbixuak galdu barik, eta halan be pertsona onak heztia lortuta.
Gauzak holan, ulertuko dozue zelako inpresiñua egin zestan aurreko baten Lekittoko eskolan ikusi neban gauzia. Ointxe kontaukotsuet.
Patixuan, eguardiko jolastordua amaitzeko dago, arratsaldeko klasietara deitzen daben sireniak jotzeko puntuan. Neska bat antxitxiketan doia, eta aldian daroian kajia jausten jako. kajia zabaldu eta barruan dakan guztia lurrian zihar sakabanatzen jako: gomak, kromuak, harkatzak, jostaillu txikixak... patixoko lurrian zabal-zabal 40 edo 50 gauza txiki.
Beste epoka baten (ni umia nintzala) inguruko umien erantzun naturala neskiari barre egittia izango zan. Hori desgrazian ez bazeguan: ume bakartu (sic) tipikua izan ezkeriok, balienteren batek gauzak zapaldu eta ostikadaka urriñago botako zetsazen igual.
Baiña Lekittoko eskolako neska horri, 5 segundo be ez ziran pasau, eta 8-9 ume laguntzera hurreratu jakozen. Edade desbardiñetakuak, eta nere ustez batzuk lagunak ez ziranak. Segiduan jaso zeben dana, naturalidade haundiz; sireniak jo zebanian, neskiak bere bidia jarraittu zeban eta bakotxa bere zeregiñetara juan zan.
Hor geratu giñan harri eta zur, ni eta nere aurreiritzixak. Scrooge eskarmentatu baten estiluan, pozik. Hobetzen gabiz?
Parakaidistia kanpofoballian

GureGipuzkoa.net | Banquillo de un equipo de fútbol y espectadores en el campo Azkoagain © CC BY-NC-SA: Arlanzón, Andrés
Oso ondo pasau neban, egixa esan; kriston atxurra (17 urtekin, hori zan “ondo pasatze” maillia neurtzeko neurrixa) baiña kontua da, foballak berak ez zestala pitorik be inporta, eta orduan hainbeste diru pagatzia kanpofoballian zelaixari bizkarra emonda energumenuan modura oeoeoeka jarduteko... ba tira, ez zan bideragarrixa, eta hortxe geratu zan gauzia. Juan dan asterarte.
Foballa, herri honetan, kakarantzan morokua da: basarrixetan zimaurra zabaltzeko sasoia datorrenian, ez dago usaiñetik libratzeko modurik. Halan, gure seme zaharrenak zeozelan jakin dau (ez guk esanda) domeketan partidúak izaten dirala Larrotegiko kanpofoballian. Eta bertara juatia eskatu zeskuan.
Hara juan giñan ba. Gradan jarri, publiko artian, eta hantxe egon nintzan ume bixekin (7 eta 4 urte). Nik liburua eruan neban, jakiña (ez nekan zelaira begira aspertzeko gogorik) eta ume txikixak han egon ziran ogibittartekua jaten, bakotxa bere erara: zaharrena adi-adi, eta txikixa dispertsuago.
Ondo egon giñan, ordu erdi luze; gero txikixa aspertu egin jakun (normala), eta alde egin genduan, hor zihar jolas dibertigarrixaguetan ibiltzeko. Baiña han egon nintzan tartian, gauza batzuk oso deigarrixak egin jatazen:
- Entrenatzaillian orruak; nik ulertzen dot, megafonia barik, zelaiko punta batetik bestera mezuak botatzeko dezibeliuak bihar dirala; halan be, sensatziño desatsegin-sor bat eragitten zestan honek, ezin dot ondo deskribatu.
- Entrenatzailliak jokalarixei berba egitteko eria: danak tontuak balitzaz legez tratatzen zittuan. Iraingarrixa begittantzen jatan. Baiña badirudi jentiak normaltzat zekala; gerora jakin dotenez, hori ekipuori Lekittoko “B” maillakua ei zan, eta batzu ez ei dabe oso ondo jokatzen. Baiña... ze nezesidade dago hainbeste kaka ahotik botatzeko? Hau ez da, ba, ondo pasatzeko gauzia?,
- Honekin lotuta, gauza bat ikustia etxatan bape gustau. Etxerako bidian, gure ume nagusixak entrenatzaillian keiñuak, espantuak eta formak errepikatzera jolasten jardun zeban. Kezkagarrixa.
- Linierran jokabidia: morrosko oso gaztia. Entrenatzailliari abisuak emoten, abots bajuan eta edukaziñoz (bere lekutik ez mobitzeko, eta beste). Ez zetsen modu berian ordaindu. Gure inguruko publikuan aldetik berba zatarrak entzun bihar izan zittuan. Arrazoia izan zein ez izan, beti etxekuan alde: beti higoiña emon izan destan jarreria.
Herriko taldiak irabazi egin dau; merezitta edo ez, ez dakitt eta ez desta ardura. Etxera bueltan ekarri doten sentsaziñua, umia giro horretan sartziak ez destala grazia putarik egitten.
"Txokolate" txakurra
Aurreko baten Lurrek kontautako umetako oroitzapen usaintsuan moduan, egunotan Jabier Ferreira “Txokolatenekuak” Ondarruko beste kontakizun txiki bat ekarri desta, hain zuzen be bere familian gatxizenan jatorrixa argitzen dabena. Jabierrek diñuanez, jente askok uste dau euren desizena arbasoren baten gozotasunakin-edo zerikusixa dakala... baiña ez.
Antxiñan, bere aittitta-amamen denporan, jakiñekua da ez zeguala gaur eguneko zabor-kudeaketarik. Suertia zekanak komuna izango zeban etxian, eta jente normalak hori bez; hondakin guztiak be, leku baten amaitzen zeben: errixuan.
Jatekua eta hondakiña ugari dan lekuan, badakigu automatikoki zer datorren: arratoia. Jabierrek etxian entzundakuan arabera, euren etxietan (Kafekoatzi) arratoiak “katuak lakotxik zin”, eta komunetan gora be etortzen bazekixen. Horretara, ixa etxe guztietan eurak harrapatzeko arratoi-txakurrak egoten ziran.
Hónek txakurrok oso estimatuak ziran, jakiña: egindako zerbitzuan pare. Eta Kantxope inguruan bizi ziranen artian, bat nabarmentzen zan: Txokolate, marroi kolorekua; Jabierren amamanekua. Beste edozein txakurrek baiño arratoi gehixago harrapatzen zittuan, antza, eta hori dala eta oso ezaguna bihurtu zan Ondarru osuan. Hain ezaguna eze, familixia bera be “Txokolate” izenakin ezagutzen hasi zan; gaur arte.
Ez dira asko izaten, ez, historiara izen propiuakin pasatzia lortu daben animalixak; gitxiago, bere izena familixa oso bati emon detsenak. Lagun txiki honek lortu zeban!
Sueziako nazi eta misoginuak
Irakorketa fulminantia (665 orri 8 egunian); bistan da best sellerren klabiekin bete-betian asmatzeko moduko pertsona estandarra naizela :-) Aurretixaz interesik ez dakan gaixa (enpresa haundixen txantxullo ekonomikuak), misterio ikutu bat, hilketak, bikote (laukote!) harremanak, sexua... eta, jakiña, idazkera bizixa, gustora jateko entsaladia. Halan be, inkoherentzia batzu topau dittudaz esaldi soltietan, nere ustez itzulpen arazuekin lotuta egon leikiazenak. Ezagun da, baitta, hau idaztian idazliak bigarren partia buruan zekala (Salander elbarri emozionalan iragana eta barruko klabiak ez dira argitzen, Vangertarrak Millennium aldizkarixan sartuta geratzen dira, Miss Big Tits-en afera hor geratzen da, txintxilizk...).
Suspensia bikaiña da, baiña gaizkille nagusixa errekurtso errezegixakin destapau da (izaera bikotxa); era berian, halako korapillo haundixa askatu eta gero, alaba prodigua ¡plin! agertu eta tingladu guztian kargua hartzia etxata oso sinesgarrixa begittandu. Lizentziak!
Atxekixak atxeki, oso gustora irakorri doten liburua; hain da eze, bigarren eta hirugarrena be laster irakorriko dittudaz Ariane loibiari esker.
San Petersburgoko melodrama bat
Irakortzen doten bere lehelengo liburua; gustau jata, nahiz eta XIX gizaldiko estiluak ez izan gaur egunian hainbeste gustatzen jakun “engantxerako” klabiak. Melodramian estandarrak jarraitzen dittu (umezurtzak, heriotz dramatikuak, klase altuak/bajuak kontrajarritta, zorigaitzan erdixan publikuari irribarre egittia...) baiña horren barruan asko gustau jata pertsonajien karakterizaziñua, euren emoziñuak oso modu expresibuan adierazten dittuala.
Interneten begiradatxuan ostian, antza danez horixe izan zan Dostoievskin ekarpen nagusixetako bat. Nik Dickensen idazkerian traza haundixa hartu detsat.
Idazliari buruz irakortzen, deigarrixa egin jata sasoi hartan Errusian zeguazen joeren artian, Dostoievskin aukeria antxiñako balorien defentsia (familia, relijiñua...) izan zala, orduantxe goraka zebizen nihilismo ziniko eta sozialismuan aurrian. Kristauen obsesiño nagusixen usaiña behintzat (errua, penitentzia...) nunahi hartu leike liburu honetan. Normala, argitaratzaille frankisten gogokua izatia... ;-)
“Otsabide” xerrak
Okela pikauan milla aldaeretako bat dala esan geinke, berezittasun batekin: etxian letxugaz gaiñezka gagozenian (basarrittarren gauzak), hárek bizkorrago gastatzeko modu bat dala. Hau tenporadako beste edozein barazkikin be egin leike, jakiña: umiak berduria jateko trikimaillu erabilgarrixa da.
Errezetihau “Alasbarricadas” foruan be argitaratu dot (hortik “otsabide” izena: han erabiltzen doten ezizena da). Pobrien sukaldaritziari buruzko hari bat dakagu, oso interesgarrixa, ekonomikua eta ekologikua.
Hona errezetia, amagiñarrebari idatzittako moduan.
Osagaiak:
- 500 g haragi xehetua
- 3 letxuga (handiak badira; bestela gehiago).
- 250 g almendra (edo gure gustuko fruitu lehorra)
- 3 arraultza
- Ogi xigortua
- Perrexila
- Gatza
Prestakuntza:
- Hiru letxugei hosto txarrenak kendu eta gero, osorik zatitu, garbitu, eta gatz pixka duen uretan egosi, 10-15 minutu.
- Letxuga zimel multzoa eskurritu (zenbat eta ur gehiago kendu, hobe) eta labainarekin zatitu, nahi dugun tamainan.
- Almendrak morteroan hautsi, nahi dugun tamainan.
- Ontzi baten ipini: haragia, letxuga, almendra, 3 arraultzak, perrexila, gatza, eta nahastu. Ogi xigortua gehituko dugu orearen konsistentzia plastikoa lortu arte.
- Ore zatiak hartuta, xerra txikien forma emango diegu, ogi xigortuarekin bilduta.
- Zartagina olio gutxirekin ipini, eta su bizian. Olioa ketan hasi besain laster, prijitu. Xerren lodieraren arabera, alde bakoitzetik 2 minutu nahikoa izan daiteke; kontua xerraren barrua egina gelditzea, baina lehortu gabe.
On egin!
Erudituendako nobelia
Zalantzarik ez dakat bere sasoian haustura itzala ekarriko zebala liburu honek (gaur egunian be, estilua deigarrixa da). Ariketa moduan, beraz, oso ondo: kontalari desbardiñen arteko monologoz osatutako puzzlia, bakotxa bere estiluangaittik ezagutu geinkiana –berak ez dau azaltzen eta-, eta Madrileko estrato sozial guzti-guztien errepasua egitteko balixo deskuana. Baiña... neretako hizkera hermetikuegixa (ba ete dago iñor munduan liburu honetako referentzia literarixo guzti-guztiak harrapatzeko ahalmena dakanik??), eta buruak-emon-ahala-botatako-idea-ekaitzari poesia balixua aitortuta be, ni ez nago frekuentzia hori aitzeko sintonian.
Liburua baiño zatixa interesgarrixagua begittandu jata idazlia bera, militar baten seme gipuzkoarra, Donostiako Ospitale Psikiatrikoko burua eta sozialistia.
Paisajes del Norte
En fin, si tuviera que escoger un momento mágico me quedaría con aquel que compartí con mi compañero de viaje mientras nos refrescábamos y perdíamos la mirada en lontananza...
- ¡Qué paisaje más genial!
- Y que lo digas. Un buen lugar para hacer una paradita y almorzar.
- Me siento en comunión con la naturaleza, ciudadano del mundo... no hay nada mejor que beber agua fresca de manantial en este entorno.
- ¿Te has fijado que en Vascongadas todos los lugares tienen nombre? Por ejemplo, este parquecito se llama: “Itsasoaren Gaineko Begiratokia”.
- Sí, es curioso; también la fuente donde hemos llenado el botellín se llamaba... ¿cómo era...? ¿“Edateko Txarra”?
(redoble y plato)
Santi Urrutia speleolagunan 1000 kontakizunetako baten oiñarrittuta
Pederasten paradisua
14 urteko neskia; 1944 kurtso amaierarako antzerki bat prestatzen dabizela, fraille eta monja jantzi bihar dira. Gasteizko fraille karmelita batek komentura gonbidatzen dittu bera eta lagun bi, danak neskak, abittu batzu lagatzeko atxekixan. Behin barrura sartuta (klausura komentura!!) erropak eranzteko, neurrixak hartu bihar detsela. Eta altzuan jartzeko. Gaur 84 urte dittuan neska horrek ez zeban gogoratzen abittuakin ala abittu barik urten ete ziran, bai ostera abadiak egindako zirrixak!
55 bat urteko neba-arrebak, 1980 hamarkadan. Arrebiak nebiari, jakin dabela umetan Eskolaniara berakin (anaiakin) juaten ziranetako bati, behiñ, Dimas Sotés zuzendarixak zirrixak egin zetsazela. Nebiak barre: “Berari bakarrik?” diñotsa. Antza danez, bera be eruan zeban aparteko gelara behiñ; baiña, zirrixak egitten hasi jakonian, gaiñetik salto eta kontra egin ei zetsan. Halan, pakian lagatzia lortu zebala: baiña, orduko denporan, hori egittia abadiari errespetu faltia zala ta, kontra egitteko adorerik izan ez zeben hainbat eta hainbat mutiko zeguazela. Hau guzti hau gauza jakiñekua zan Eskolanian zebizen mutillen artian. Ostera, ez dot halakorik irakortzen Don Dimasen hagiografixetan... Zer moduz elkarrizketatxo batzu egittia 80 urtetik gorako gasteiztarrei, tipo hau bere lekuan ipintzeko?
Gauza batzu relatibuak dira, eta ezin dira interpretau bere testuingurutik kanpo (oin dala 200 urte 11 urteko neska batek umia izatia normala zan; ezkontzak gurasuen arteko tratu ekonomikuak ziran... adibidez) baiña halako gauzak, zer eta frankismo ultrakatolikuan mantapian... ez dabe barkamenik merezi. Batez be, hárek umiak protestau ezkeriok, kokoteko bi jasoko zittuezelako: bat abade/maisuan aldetik, bihurri izatiagaittik; eta bestia gurasuengandik, maisuan nahixak ez errespetatziangaittik.
Asteburuan andra nagusi horrekin komentatzen genduan lez, gauzak zorionez aldatu egin dira: gaur egunian, gurasuak maisuak parekotzat dittuez; antxiñan, barriz, jangoikuak modukuak ziran. Ezin jaken ikutu. Eta batzuk ederto aprobetxau...
Dana dala, bistan da Francokin ez zala amaittu halako jarrerenganako tolerantzia. 1970-80 hamarkadetan, adibidez, Oiartzunen auzo-eskola hartako maisuan kasua ezaguna da. Bere etxera igotzia onartzen zeben mutikuei zirri eta zirri (gitxienez); eta ezetz esaten zetsenei, barriz, klasian lotsarazi eta jazarri. Maisu hori ondiok bizi da, eta bere izena ezagutzen dot; halan be, etxata neri tokatzen bera salatzia. Izatekotan, oiartzuarren biharra da hori.

