Paco Martinez Soria Transect
Azkenaldixan Otoioko txaretan lez, oihan urbanuan be transekziñuak egin leikez, bertan ikusittako nobedadiak errejistrauta (hau da, antxiñan ibiltzen nintzanetiko aldia). Paco Martinez Sorian modura, kapittaletara lantzian behiñ baiño juaten ez garanok beti aprobetxatzen dogu aukeria hiru-lau errekau batera egitteko, eta hauxe izan da EITB-tik Arkeologia Museora oiñaz juan-etorrixan ikusittakua.
Begira lehelengo emon destana, “nerd” tribu urbanuan kidien ugarittasuna izan dok. Herrixan aleren bat edo beste ikusteok, baiña beste barik, ez najetsan garrantzi haundirik emoten; enpolloi/formal/neska-mutilzahar/kasposo itxurako lagun bat, besterik ez. Ni be ez nok Marlon Brando. Baiña aizu! Bilbora etorri, eta... ¡halako mordua! Orduan konturatu nok herrikuak ez dirala satelite soltiak, ¡tribu urbano bateko kidiak baiño! Akabo. Nik neuk, nekez ulertu najeikek zelan erakarri leikixon iñori halako itxurako neska edo mutillik, baiña hori baiño gauza arraruaguagorik ikusitta najagok munduan, eta egongo dok seguraski (E. lagunak hagiñetako aparatudunak oso erakargarrixak egitten jakozela kontau zestanetik, ezekin ez nok harritzen).
Bigarren gauza xelebria, antxiñan ez zana ikusten, kaletik jentia euskeraz aitzia izan dok. Jente gaztia, esan gura dot. Itxuraz bertakua. Euretako batzu, gurasuak zittuan, umiei egitten. Beste batzu, ostera, 16 bat urteko gaztiak. Neskak. Antxiñan, pentsaueziñezkua. Beraz, nik be –sentimentaltxua kontizu- Leire Narbaizak kontautako euforixiori igarri eta beste zera batekin jarraittu juat trabesixia.
Hirugarrena, jente asko kalian bakarrik berbetan ikustia izan dok, noraezian, kipulia-ebateko-ohol bana belarrittik txintxilizk. Hamendik ibiltzen nintzanian telefono mobillak ba jeguazen, jakiña; baiña ondiok ez ziran “laztangarrixak”. Lekeittion be ikusten dittuk halakorik, baiña ez honenbeste. Paco Martinez Soriak halako gauzatxuei be erreparatzen jetsak, ze eingotsau! ♪♫Aldeanuak gara gu♪♫...
Laugarrena ez dok nobedade bat: komun publikuak, ligatzeko leku bizi-bizixak izaten jarraitzen dabela. Sasoi baten autobus geltokixen bezero fidela izan nintzuan, eta giro hori ondo ezagutzen najuan, ez netsan bildurrik –oin bez-. Baiña sinpatikua izan dok tradiziño batzu aldatzen ez dirala ikustia! Gaur ekarri doten Village People itxurako lookak, gaiñera, zeozer lagunduko zeban kontizu. Hori da hori, eulixak uxatzen ibiltzia! ;-)
Sustatu.eus | Lagin biologikuak © cc-by-sa: txikillana