Erdera/euskera nahastatzen daben bertsuak
Gehixenetan, umore klase hori jorratzen dabenak euskaldunak izaten dira: euskerakada/hankasartuen neurrixaz jabetzeko ezinbesteko baldintzia da hori. Euren artian gitxienez klase bi bereiztuko neukez:
- Haundikixak: jauntxuak, merkatarixak... Euskaldunak badira be, ama hizkeria etxe eta lagunartekua dake, eta erderia etxian bertan ikasi dabe, ondasunen kudeaketarako-eta metropolixetako hizkuntzak biharrezkotzat jotzen dira eta. Orokorrian jarrera paternalistia dake, eta umoria egitterakuan be kupida puntu batekin izaten da.
- Erdeldunbarrixak: behiñ erderak zeozelan hartuta*, euskaldun elebakarren moltzotik desbardintzeko premiñia dake, konbertsuen estiluan eurei eraso eginda.
Nere ustez, erdi euskeraz erdi erderaz egindako bertso sortak horren adierazgarrixa dira. Euskeraz/espainolez baiño ez dittudaz ezagutzen; halan be, Xabier Amurizan esanetan, euskeraz/frantsesez be badagoz, eta ez gitxi. Esate baterako Pierra Topet “Etxahun”ek berak be badaka sorta bat “In nomine patris...” hasten dana (nik neuk ez dot topau, eta eskertuko neuke iñok jakiñaraztia, hori edo bestelako frantses/euskera erreferenziarik).
EGUNERAKETA: hamentxe dagoz, Bea Salaberriri esker. Latina, espainola, euskeria, frantsesa eta okzitanua nahastatzen:
Sed libera nos a malo sit nomen Domini / Vamos a cantar un canto para divertir / Jan dügünaz gerozti xahalki huneti / Eta edan ardua Juranzunekoti / Chantons mes chers amis / Je suis content pardi / Trinquam d'aquest bun bi / Eta dezagün kanta khantore berri.
(...)
Eihartxe eta Miñau bertso sortako lehelengua da
Oroimena eta interneta astinduta, hauxe da bildu ahal izan dotena.
Zalantza barik, gaur egunian ezagunenak “Bihotzeko asto gaxua” kantukuak dira, diskuetan be grabauta dagoz: Amaia Zubirian eta “Traola Jujian. Lekitton kantaten” diskuetan, adibidez. “Al ikullu ya no vuelve / Mi buen astua, no vuelve no / Ya no brinca de poxa / Cuando cabeza tocar alguno / Arrayua suerte txarra / Con tripako miña poner hizo / Bihotzeko asto gaxua / Malkos tiraba cuando murió / Y agora te hace dos años / Juxtu-juxtuak ayer cumplió / Que las tripako miñas / Al pobre burro le agarró / Con su arrantza fuerte / Una noche me despertó / Bihotzeko... / Levantarme enseguira / Y al ikullu marché yo / Con ojos de bixigu triste / Como hablando mirar hizo /Echaba unos suspiriyuas / De muy adentro se le salió / Bihotzeko... / Estirar la pata / Como harrikoskorra se endureció / Y yo con mucha pena / Le dije: Asto gaxua adiós / Hacer un abujero grande / Y tierra encima le puse yo / / Bihotzeko asto gaxua / Malkos tiraba cuando murió”.
Beste adibide bat Gotzon Iparragirrek topau dau oin dala urte gitxi: Jose Joaquin Agirrek jarrittakuak dira, Fernando VII Eibarrera bisittan etorri zanian: “Finalmente vieron/ maquina berria/ moler trigo sin agua/ orduoro aneguia...”. Ez dakadaz eskura, baiña “Debarroko Oasi Liberala” liburuan (UEU 2008) osorik irakorri zeinkiez bertsuak.
Antonio Zabalak kontatzen dabenez, Eusebio Mugertza bertsolarixak be (1874-1955) sarri erabilli izan zeban errekurtsuori (ZAVALA, Antonio. 1974. Mendaro Txirristaka bertsolaria. Auspoa Liburutegia 120-121-122). Liburuan hainbeste adibide datoz:
- “Quisiera ser alcalde / Donostiakua / Daria yo a los pobres, maitia / pattarra nahikua...” diñuen bertso famatuak berak egindakuak diraz.
- “Que nos estamos degenerando / mediante da alkoola / y a pasos muy agigantados / askok notatzen ez degula / tantos crímenes y tantos suicidios / ezin liteke bestela / y tantísimo crío en Fraisoro / iñor ezagutzen ez dutela”.
- “En el barrio de Amara Lolitan etxian / Dan tripacallos con un cuartillo errial batian / Además hay derecho meriendatzian / De hacer un zirri a la criada atian atzian”.
Joxean Agirrek Gara izperringian idatzittako artikulu honetan, gaixari zuzenian oratzen detsa. Hainbeste jente elkarrizketatuz (Amaia Zubiria, Antxiñe Mendizabal, Xabier Amuriza, Joxe Mari Iriondo...) fenomeno horri azalpena topatzen saiatzen da. Itxuraz, motibo nagusixak bi ziran: jentiari grazixia egitten zetsala, eta euskal bertsuen neurrixan erderaz egin ahal izatiak halako prestigio bat emoten zetsala kantarixari. Hainbeste kopla eta bertso aittatzen dira artikuluan:
- “Zumarragako Trikitrixa” taldianak: “No te cases con la Lutxi/ porque tiene diru gutxi/ cásate con la Maria/ porque vende lotería”...
- Xabier Amurizak Bizkaixan zihar bildutakuak: “Unas canciones nuevas nahi nuke kantatu / con la esposa mía zer zaidan pasatu / con un cortejo nuevo neri eskapatu / aquella habrá creido ez dela pekatu / Ama elgoibartarra, ella de Orozko / neri eskapatu dit con otro morrosko / zazpi urte pasa dira a ella la conozco / y por dónde anda ella nik ez dakit asko / Ya le dije a ella ospital batian / que no me visitara sendatu artian / ella tenía a otro bien bitartian / me dicen que anda ella montaña partian / La mujer vendería gizonaren prakak / sin que el marido sepa andriaren tranpak / la mujer bebedora ez dok emendatzen / tiene todos los vicios daukezanak saltzen”...
Adibidiak asko dira, beraz, eta interpretaziñuak libre. Gauza bat argi dagola dirudi: euskeria/erderia kantuetan nahastatzeko joerihau 1800-1900 artekua dala, erdelduntze masibuan urtietakua hain zuzen be; lehen ez zan gertatzen, eta gaur egunian be antxiñako kontu moduan ikusten da (ikusi Ahotsak.com’en Xerafina Iriarte donostiarrari jasotako lekukotasuna ).
(*) Gure aittitta Felix Larrañaga Eguren hala bialdu zeben morroi Zalduondora, “erderak hartzera” (sic). Alperrik, eze, mutikuak hanka egin zeban handik, Angiozarko Jarikotxo (= Jauregi Etxetxo) basarrira mendiz mendi bueltatzeko.