7 urte atzera begira
GureGipuzkoa.net | Igartubeiti baserria. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel
Kuriosuak dira: bizimodu barri horretan sartzian egindako burutaziñuak... nere iraganakin uztartzeko moduak (guraso monotematikuen etsai amorratua nintzan)... ohar praktikuak... ume-guraso munduko ikuspegi kritikuak... Ordutik hona blog honetako sail garrantzitsuenetako bat bihurtutako “umeologia” saillan hasierak, aleiya.
Mezu honetan nahikua katastrofista agertzen nintzan. Aurretik izan nintzanari agur esateko prest, konbertsaziño gai guztiak umien eskolen/gaixotasunen/jatekuen/kaken/etabarren mesedetan galduko nittuala siñistuta. Tira: nere lagunak esan biako dabe hori, baiña ez dot uste hainbesterako izan danik.
Zazpi urte pasau eta gero, ikustaldi panoramiko batian aittatu neikiazenak:
- Gitxittan, oso gitxittan eruaten dot nik konbertsaziño bat asunto umeologikuetara, gurasoren batek ez badesta galdetzen behintzat. Eta guraso ez dirazenekin, ixa sekulan bez.
- Lehengo aldian, eguna zeregiñez beteta: piloto automatikuan ibiltzen naiz askotan, #BizimoduAutomatikua traola #ModeOn jarritta.
- Azken puntuakin lotuta, lehentasunak jarri biharra dago: bestela garrantzirik bako gauzekin ittotzeko arriskua dago, benetan inportantiak dirazenen kaltetan.
- Ez dot datubase zientifikuak arakatu horren billa, baiña ziur nago etxekoandros bizimodua darabigunok garuneko lobuloren baten ahalmena garatzen dogula. Elektroenzefalografikoki neurtu ahal izango litzakelakuan nago. Nik neuk, behintzat, superpodere batzu garatu jatazela igarri dot: hainbeste gauza batera egitteko ahalmena... ikusmen periferikua... kataklismuan erdixan lasai mantentzeko ahalmena... (ohar mentala: honi buruz Garan idatzi).