Egitten da pistola, josteko makiña...
Eibarren armak eguneroko gauzia izan dira eta dira; kalian, fabriketan... Gure familixetatik asko etara dabe hortik bizimodua, eta pertsonak hiltzeko eginda dagozela alde batera lagata, polittak be ba dira batzutan.
Begiratu bestela, XIX mendian Placido Zuloagak berak egindako marabilla hau ;-)
Amebas a la deriva blogetik hartuta.
1937ko Ekaiñan 20xa.

370626: Espainiako Guda Zibillan amaieria Euskalherrixan.
- Euzko Gudarostiak (gudarixak eta anarkistak) azken erasua egitten dau Kolitzako ermittia berreskuratzeko. Hegazkin eta artillerixa laguntzaille barik, atzera egitten dabe. Euzko Gudarostia disolbatzen da; zati batek burrukia lagatzen dau, bestia Espainiako Armada Errepublikazalian integratzen da burrukan jarraitzeko.
1937ko Ekaiñan 19xa

370619: golpistak Bilbo okupatu; errepublikazaliak Enkarterrixetatik erretiratu.
- Errepublikazaliak Bilbo erdialdeko zubixak dinamitatu, goizaldian. Erretiradia hasten da, baiña batalloi batzu geratu egitten dira (Otxandiano, Itxasalde...).
- Golpistak Bilbo okupatzen dabe, azken batalloietako jentia harrapatuta (5.000 soldadu inguru).
- Euzko Gudarostea Muskiz, Karrantza, Turtzioztik Kantabriara erretiratzen da.
1937ko Ekaiñan 18xa.
370618 tagged map by user - Tagzania
370618: artillerixa erasuak; ontzi errepublikazaliak Santanderrera.
- Golpistak Malmasinetik San Adriango posiziñuei erasoka, artillerixiakin.
- D12, D16, D17 dragaminak eta L6 ontzi laguntzailliak Santoñara doiaz, L4 Frantziara eta beste dragamina eta laguntzailliak Santanderrera.
- Golpistak (Cervera kruzerua eta Ciriza, Fantastico eta Galerna bouak) Santoñako ontzixak bonbardeatzen. Gipuzkoa bouari jo eta Bizkaiak kontraeraso. Egun batzu geruago, Marina Auxiliar de Euzkadiko bouak desartillatu egingo dittuez.
1937ko Ekaiñan 17xa.
370617 tagged map by user - Tagzania
370617: errepublikazalien azken erasua, Bilbotik erretiradan.
- Tropa golpistak atzera egin eta Galdakaon pasatzen dabe ibaixa, handik Malmasin gaiña okupatu arte.
- Errepublikazaliak azken posiziñuetatik (San Adriango meategi inguruan) Artxanda eta Malmasin artillerixiakin bonbardatzen.
- Euzko Jaurlaritzak Bilbotik erretiratzeko agindua emoten dau. Erretirada hau kubritzeko, 3 batalloi (gudarixak) Artxandara eraso suizida bat egitten dabe, eta ordu batzutan kasinua errekuperatzen dabe, nahiz eta gero golpistak atzera be hartuko daben.
1937ko Ekaiñan 16xa.

370616: golpistak Artxanda gaiñetara heldu dira; Bilbo kañoibegixetan dauke.
- Bonbardeuen ostian, golpistak Meazabal eta Artxanda gaiñak hartzen dittuez.
- Euzko Jaurlaritzian azken billeria Carlton Hotelan atzekaldian (aurrekaldia golpisten kañoibegixetan dagolako).
- Marina Auxiliar de Euzkadik Araba boua zartarazten dau Sestaoko portuan.
1937ko Ekaiñan 15a

370615: errepublikazaliak zubixak lehertzen; Bilboko ebakuaziñua.
- Errepublikazaliak Ariz, Etxebarri, Boluetako zubixak (Bilbo) eta Puente Kolgantia (Portugalete) dinamitatu.
- Ciscar eta Jose Luis Diez destruktoriak Bilbotik Frantziara doiaz errefuxiatuekin (tartian pertsonalidade zibil nahiz militarrak, desertatzen). Bouak (Bizkaya, Gipuzkoa, Iparreko Izarra eta Gasteiz) Santoñara doiaz.
1937ko Ekaiñan 14a
370614 tagged map by user - Tagzania
370614: Golpistak Bilbo eskumaldian sartzen hasi.
1937ko Ekaiñan 13xa
370613 tagged map by user - Tagzania
370613: golpistak aidez eta lurrez erasuan; errepublikazaliak Artxanda inguruan gotortzen dira.
- Golpisten hegazkiñen bonbardaketak: Zaramillo (Cadagua ibaiko zubixa apurtu nahixan, ez dabe lortzen) eta Portugalete (D15 eta D24 dragaminak hondora, D20 eta L2 hondatuta).
- Golpistak Santamaña (Galdakao onduan), Zamudio eta Derio okupatu.
- Errepublikazaliak Santo Domingo-Biribil-Artxanda lerruan gotortzen dira (“Cinturón de la Muerte”). Beste puntuetatik batalloiak datoz laguntzera (Karl Liebnecht Orduñatik, Itxarkundia Arratiatik).
1937ko Ekaiñan 12xa.
370612 tagged map by user - Tagzania
370612: Bilboko Defentsa Hesixa etenda.
- Urrusti eta Gaztelumendi arteko tartian eraso golpista izugarrixa: 100 metroko tarte bakoitzeko, 1.000 bat obus lehertzen dira (momentu batzutan, minutuko 100 bat impaktu Gaztelumendin, Joseba Elosegi lekukuan arabera). Errepublikazalien defentsak zehetuta, soldadu golpistak sartzen dira.

