Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1936ko Urrixan 4a.

txiko 2006/10/04 11:00

361004: golpistak ezin dabe aurrera egin; errepublikazaliei armak heldu jakez eta ondo gotortuta dagoz.

  • Golpistak Asentziotik eraso, Kanpazar helburu. Udala eta Intxortako errepublikazalien kontraerasuak geratzen dittuez, eta ezingo dabe aurrera egin udabarrirarte.
  • Intxortako defentsan, Belgikako 2 neska eta 2 mutillek ametralladora batekin posiziño bat defenditzen dabe Intxorta Txiki azpixan, tontortxo bat Asentziomendira begira. Ordutik aurrera “La belga” esango jako tontor horri.
  • Errepublikazaliak Arlabandik Legutianorutz eraso, eta Izuskitza hartzen dabe.
  • Errepublikazalien defentsa-lerrua Lekeitiotik Ubideara doia.


361004 tagged map by user - Tagzania

1936ko Urrixan 2xa.

txiko 2006/10/02 11:00


361002 tagged map by user - Tagzania

361002: errepublikazalien kontraerasua Eibarren.

  • Errepublikazaliak Arrate-Kalamua lerroko posiziño golpistei erasuak hasi, Urrixan 8rarte eten barik errepikatuko dirazenak.

1936ko Urrixan lehelengua.

txiko 2006/10/01 11:00


361001 tagged map by user - Tagzania

361001: mobimendu politikuak.

  • Madrilen, Espainiako kongresuan Euskal Autonomi Estatutua onartzen da.
  • Burgosen, golpistak Franco estatu eta ejerzitoburu izendatzen dabe.

1936ko Iraillan 29xa

txiko 2006/09/29 11:00


360929 tagged map by user - Tagzania

360929: Arraten burruka isolatua.

  • Errepublikazaliak Arratera kontraerasua.

1936ko Iraillan 28xa.

txiko 2006/09/28 11:00


360928 tagged map by user - Tagzania

360928: frentia Arrate-Akondia-Kalamua, Karakate-Illordo- Intxorta lerruan.

  • Golpistak (Diez de Rivera) Kalamua eta Arrate okupatu.
  • Golpistak (Cayuela) Urkarregi okupatzen dau.
  • Frentia: Arrate-Akondia-Kalamua, Karakate-Illordo-Intxorta.

1936ko Iraillan 27a

txiko 2006/09/27 11:00


360927 tagged map by user - Tagzania

360927: golpistak Mutrikun.

  • Golpistak Mutrikun sartu eta azken posiziñuak Santa Cruz-ko ermittan (Ondarru gainian) jartzen dittuez. Artillerixia Tontorramendin kokatzen dabe.

1936ko Iraillan 26xa.

txiko 2006/09/26 11:00


360926 tagged map by user - Tagzania

360926: Arrasateko burrukak

  • Golpistak Kurtzetxiki eraso: Korua eta Bedoñatik artillerixa eta ametralladorekin lehelengo, eta gero asaltuan eraso eta hartzen dabe. Hortik, Arrasate eraso eta hartzen dabe, arratsaldian. Golpisten posiziño aurreratuenak Korua (Aretxabaletako bidia aseguratzen), Kurtzetxiki (Aramaiona eta Elorrixoko bidiak) eta Santa Barbaran (Arrasaten bertan) geratuko dira.

1936ko Iraillan 25a.

txiko 2006/09/25 11:00


360925 tagged map by user - Tagzania

360925: Deba ibarrian burrukak darraixe.

  • Golpistak, burruka gogorren ostian, Urkimendi eta Bedoña hartzen dabez. Eraso errepublikazaliak eten bakuak dira eta Galbantxo larri zauritzen dabe.
  • Errepublikazaliak (asaltokuak, mikeletiak, milizianuak) Azkonabietatik Kanpazarrerarteko tartian gotortuta dagoz. Goizaldian, 4 konpainia gehitzen jakez Elgetako urteeratik Intxorta, Kortazarko mendatia (Tranpaluarri inguruan) eta Zabaleta basarrixetan kokatuta, fusillak eta 4 ametralladora Hotchkinss-ekin. Azken posiziño errepublikazalia Arrasateko Kurtzetxiki mendixa da.
  • Los Arcos kolumna golpistiak ezin dau aurrera egin, errepublikazalien erresistentzia gogorrangaittik, eta bere posiziñuetan egonkortzen da: Elgoibar (Diez de Rivera), San Prudencio (Saleta), Angiozar (Tejero), Soraluze (Perez Salas).

1936ko Iraillan 24a.

txiko 2006/09/24 11:00


360924 tagged map by user - Tagzania

360924: Mutriku inguruan burrukak, itxaso eta lihorretik; errepublikazaliak Kalamendi eta Ondarru gainian gotortzen dira; Aretxabaleta inguruan burruka gogorrak.

  • Golpistak Muneta/Karakate eraso eta okupatu, Soraluze-Azkoittiko komunikaziñua sigurtatuta.
  • Golpistak (Latorre) Mutriku eraso, baiña errepublikazalien erantzunakin (31 baja) geratu.
  • Golpistak (Gonzalez Unzalu) Arnon kokatzen dira, Mutriku hegoaldetik erasotzeko.
  • Errepublikazaliak Mutrikutik erretiratzen dira inguratuta ez geratzeko, "Jaime I", "Cervantes" eta "Libertad" (eta “Republica”?) itxasontzi errepublikazaliak Deba eta Arnoko golpistak bonbardeatzen dabizen bittartian.
  • Errepublikazaliak (ondarrutarrak) Ikaitta basarrixa eta Kalamendin (Etxano basarrixan) gotortzen dira.
  • Golpistak Mendigain (Barrusok “Mendiagin” diño), Otalazelai eta Korua gaiña okupatzen dittuez..
  • Golpistak (Saleta) Apotzaga eraso, erantzun errepublikazale gogorrakin. Arrasaterako errepidian lehergailluak desaktibatzen dittuez. Aretxabaletako urteeran Alonso Vegan artillerixian eta 3 blindatu errepublikazalien arteko burruka bat gertatzen da. Egun amaieran, Alonso Vegak 53 baja (8 hildako) eta errepublikazalien partetik 10 hildako eta abioi bat eraitsitta.

1936ko Iraillan 23a.

txiko 2006/09/23 11:00


360923 tagged map by user - Tagzania

360923: Deba Goien eta Barrenian burrukak.

  • Errepublikazaliak Munetako Atxetatik (Karakate) Soraluzeko golpistak Azkoittiko erretaguardixiakin dauken konexiñua eteteko eraso.
  • Errepublikazaliak San Prudentzio eraso (Arrasate-Bergara artian, Saleta golpistian esku).
  • Errepublikazaliak Urko eta Arraten; Elgoibarren dagozen golpistei (Diez de Rivera) tiroz erasoka 4 hildako eta 24 zaurittu eragin.
  • Golpistak (Tejero) Angiozarrera heldu eta han geratzen da, Intxorta aldeko errepublikazaliekin burrukatu eta gero (18 baja).
  • Golpistak (Campomar) Eskoriatza okupatu. Alonso Vegan indar gehixenak pillatzen dira bertan, baitta errefuertzo gehixago be (infanteria konpainia bi, ametralladora konpainia bat Zuloagan agindupian). Errepublikazaliak fusil, kañoi eta abioiekin eraso eten barik, muniziño gitxikin baiña; egun honetan golpistei 5 hildako eta 10 zaurittu eragin.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024