Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Sasiola II

Sasiola II

orakulua 2005/01/12 23:38

Lehengunian barriro juan ginuazen Sasiolara, argazkixak etaratzera. Egun ederra egin juan, eta funtsian ez ba genduan gauza barri askorik jakin be, atsegiña izan zuen zaindarixarekin barriketan atzera be ibiltzia. Gaztelu zahar bateko fantasma baten modura, hantxe agertu zuan aguria gure onduan, isi-isillik, txakurraren zaunkadak abisatuta.

Eraikiñian sartu aurretik, neretako elementurik kuriosuenian buelta batzu: erreboteko frontoi txikixa, Sindika basarrixaren onduan. Osorik dagoan horma bakarraren inguruan nabillela, aurreragokuan ikusi bako elementu bi: epailliaren harrizko mahai ta bankotxua, eta kantxiaren solua bardintzeko terrenua jasota dagoela (erreka aldian kontrafuertiak ondo ikusten dittuk). Orain kantxan kipulak eta ortuarixak jagozak, paparrera heltzen diran bedarrak ez dagozen tokixan.

Eliziaren barrukaldera argixa sartzen dok orainguan, rosetoittik eta alboko leihuetatik. Aurreko aldixan izandako misterixo giro larrixa beraz ez jagok, eta illuntasunaren barruan argittasunezko ugartiak jagozak.

Masmaretxiak, hautsa, koruko arku bakartixa (koru bakua), santuak eta egurrezko moldurak plastikuetan batuta, erretablo haundixan lapurrak lagatako hutsune eta txikiziñuak... porlanez estalittako aintzinako egur zoruan ezebez, baina aldare aldian, osorik baina jauzi biharrian dagoan zapai zati azpixan, harrizko hillobixak. Sindikak bere esku senduekin harlauza haundi bat jasotzen jok; ezagun da ondo ezagutzen dabela mobimendua, harri bera hamar milla bidar jaso daben harrijasotzailliaren modura. Hor behean femur bat eta hainbeste sahiets, orainguan argi (aurreragokuan zuluaren illunetan hazurren argittasun bildurgarri indefinidua ixa-ikusi baino ez genduan egin).

Elixako jarrilekuak danak pillatuta, kurutze haundi bat hormiaren kontran, hormako karia jauzitta dagoanez, ondo ikusten dittuk sasoi desberdiñetan zabaldutako eta tapatutako arkuak, atiak, aintzinako sarreria...

Kontestua hobeto ikusten juat orainguan. Sorpresa faktoria kontrolpian, Sindikaren barriketa etenbakuan elementu garrantzitsuak eta akzesorixuak bereizten najoiak. Bidegurutze honetan (Astigarrabixa-Sasiola) dagoazen elementuen araberan, Erdi Aro zaharrian (herrixak eurak fundatu baino lehenago) garrantzi haundi-haundiko inguru bat izan zuala ezagun dok: basarrixetako, edo mendixen goikaldetan bizi zittuan biztanlien “plazagunia“. ¿Zein eremutan? Oso eremu zabalian, esango najeukek.

Santiago bide bat bajagok hamen bertan, bere ospittal eta guzti (gaur egunian korta moduan erabiltzen duan basarri erdi bat da, ospittale barrittik geratzen dan arrasto bakarra). Ospittale zaharra ba ei jeguan bebai, komentuaren inguruan.

Baitta lonja barrixa (oso zaharra dana) eta lonja zaharra be (gaur egunian lokalizatu bakua). Komentu barruko moillak, errekara karga/deskarga zuzenian egitteko, ondiok nahikua osorik jagozak eta bi bat metroko lodierako hormak babestuta jagozak. Sindikak diñuan moruan, “Garixa bakarrik ez juen kargatuko, halako babesa egin bihar izateko“. ¿Ze materixal, baina? ¿Mia hain balixotsua izango ete zuan? Zaindarixak erakusten dezkuan ladrillo zahar pisutsuaren masan argi ikusten dittuk mia-zati baltzak. ¿Tellerixak, burdiñolak?

Zubi bat be ba jagok, edo hobeto esanda, haren orpuak, komentutik 100 bat metrora errekan behera. Untzak janda dagoanez, bertara joan ezian ez dok ikusten.

Astigar-ibixa, leku estrategikua. ¿Zenbat toki egongo zittuan VIII mendian Deba ibaixa pasatzeko? Menderik mende egindako eraikin pilluaren ondorixua dogu gaurko hau. Moillen eraikuntzako albuetan halako zulo batzu, ibaixaren alde batetik bestera transbordadore baten kable gidarixak pasatzeko morokuak.

Azken kuriosidade bat, Deba ibarreko sasoi bateko garbittasunaren harira (gaur egun “Eibartik datorren zikiña“ aittatuta laga barik): ez nauk akordatzen zein langille klasek (olagizonak? Frailliak?), baina Sindikaren esanetan ba jagozak dokumentuak haien eta bere ugezaben arteko liskarren lekuko, zergaittik eta “izokiña astian hirutan baino gehixago ez juelako jan nahi“. Ugarixa izan bihar zuan lehen ba, angulen modura: zaindarixak Sasiolako angula-lekuen barri emoten jezkuk (xehetasun asko barik, badaezpada), kaka-trosko eta azido artian igarixan dabizen arraintxuak harrapatu eta gero Eibarko plazan killoko 1000 eurotan zela saltzen diran...

etiketak: sasiola, zaharreologia
Gabiria
Gabiria dio:
2005/01/13 13:06

Hori da hori, antropologia egitea, Oier! Niri, behintzat, Sasiola inguru hori guztiz berreraiki deustazu, eta zubia egoan lekuan zubia ikusten dot, eta moiletan txalupak, eta konbentua eta dana oso-osorik. Ederra testua!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024