Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Santa Cruz apaiza

Santa Cruz apaiza

txiko 2007/07/25 23:50

Bueno, halako baten jakin juat zeozer abare famosu honen gaiñian. Ba da markia gero, berak karlistadetan egindakuetatik 100 urte baiño gehixago pasau diran hónetan, ondiok entzutetsua izatia On Manuel xelebria.

“Orixe”n 1929ko liburu hau –hobeto esanda, apologixia- irakortzen nenguala, ba da pertsona bat behin eta barriro burura etorri jatana: Jose Luis Korta arraunlari-showmana. Honen modura, adimen gitxi eta karisma asko dakan pertsonajia jirudik Santa Cruz. Bere ekintzak ez ziran bape garrantzitsuak izan karlistadian martxan gorabeheran, baiña bere adoria eta testosterona usaiñari esker, jentian sinpatia guztiak jaso zittuen antza danez. Ha zelako pertsonajia.

Eta behin baiño gehixagotan pentsau juat karlisten moltzuan. Kulturarik bako jentia, ideal orokor pare batetik aparte (jangoikua eta lege zaharra) ideariorik ez zekenak, Santa Cruz moroko adoretsu, irreflexibo, integrista, fanatikuak. General azkar batek bere interesen bendian errez hartzekuak, “fuerza de choque” parebakuak. 36ko gerran Molak maisuki egin zeban moduan.

Idazlian integrismo eta intzentsu antza pizkat dispersau eta gero, liburua bera oso atsegiña dok irakortzeko. Euskeria aberatsa, herrikoia. Basarrittarren berba modu perifrastikua ederto jasotzen dabena –eta batzutan ulertzeko gatxa be, nahiz eta lexiko guztia ulertu, kostau egitten dok esanahixa harrapatzia-. Ia ba, Orixen beste zeozer irakortzen doten.

aran
aran dio:
2007/09/26 15:16

Euskal herri osoa huan karlista motel. Orain den bezala. Liberalak eta modernoak, Donostia eta bilbo hituan batez ere. Orain bezala. Kultura karlista huan lehen eta orain. Gure lege zaharrak zuen lege modernoak baino askoz ere aurrerakoiagoak dituk. Guardia zibila zer huan, karlista? Espainolak Liberalak hituan. Kubako sarraskitzaileak, ameriketako hiltzaileak eta abar liberalak hituan. Gora karlistak! Gora lege zaharrak! eta gora lege berriak! ( gureak badira) Espainolak erakutsi behar al digute moderno izaten? Mila urte igarota, ura bere bidean.... Zaindu hitzak eta ez horrenbeste epaitu...

polipaso
polipaso dio:
2007/07/26 04:15

XIX.garren mendeko karlista kontuak beti gogoko izan ditut, eta horrexegatik saiatu nintzan Orixeren liburua. Baiña zoritxarrez euskera maila oso zaila da neretzat. Euskaldunberria naiz ta oso "astuna" iruditu zitzaidan. Baina etzazue pentsatu ez dudala berriro saiatu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024