Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Balentin Gesalaga, eibartarra, euskalduna, mundiala

Balentin Gesalaga, eibartarra, euskalduna, mundiala

txiko 2007/08/12 12:35

Lokatz kostra baten azpixan, 3-4 urteko gomutak etorri jatazak. Mekolako auzuan, umetzaro zoriontsu eta iñuzentian, “amistiakuak eta poliziakuetara” jolasten genduala, eta batetik bestera “chorizo, jamón; manifestación” ibiltzen giñala, afektaziño arpegixakin. Bittartian, trenbide gaiñeko parkian han beheian, Untzagan, jentia antxitxiketan, keia kalietan, tiruak eta gomazko peloten oihartzunak etortzen ziran.

Liburu hau irakortzeko gogo haundirik ez najekan, Luistxon etxeko liburutegiko entresaka baten jirautakua dok, eta etxakixat zergaittik astuna irudikatzen neban. Sindikalismua, 70ko hamarkadako politika korapillotsua, milla sigla eta talde, ETA (V), ETA (VI) eta abar astun hori. Hala eta guzti be, Segoviako igesan kontura informaziño batzun billa najenbixan eta hamen topauko nebalakuan irakortzen hasi eta... hauxe sorpresia. Entretenidua liburua! 1910ian jaixotako Balentiñek, bere bizitzan zihar eruandako diarixo moroko batzu dittuk, hil ostian haren lagunak ordenau, txatalka banatu eta irakortzeko moduan ipiñi dabezenak. Eta literarixoki bape zaindu barik badago be (edo biharbada horretxeaittik) trepidantia dok, errata eta guzti.

Lehelengo, gerrako ibillerak ipintzen dittu. Miliziano modura ibilli zan, eta igeslari eta preso egon eta gero, 40ko hamarkadan, Eibarrera bueltatzen lortu juan. Orduko giruan deskribapen bikaiña egitten jok... Literatura zera barik, berba lauetan kontatzen dittu hainbeste gauza interesgarri, kaleko pertsona zehe baten ikuspegittik. Historia liburuetan faltan botatzen dana, hain zuzen be. Zintzua dok gaiñera: atentziñua deittu jestak zela aitortzen daben gerra sasoiko disziplina falta eta koldarkerixak (gerrara “piknikera” modura juanda joiazen asko, tartian Balentin bera), urtiak pasatzian normalian egitten dan idealizaziño edo epikotasunan nabarmentze horri iges eginda. Gero, igesaldixan “salvese quien pueda” giruan deskribapena be bikaiña dok, eta hamen be pertsonak ikusten dira, bere alde heroikua alde batera laga eta modu lotsagarri eta humillantian bere burua etsaiari entregatzera derrigortuta, gosiak hilgo ez ba zittuan... Hónen gauzengaittik jirudik fidagarrixa liburuan kontautakua, makillaje barik agertzen jakuk zer pasau juen gure aittitta-amamek, eta eskertzekua dok.

Gero, frankismo sasoi bete-betian sartzen dok. Gesalagak oso-osorik bizi izan juan sasoi hori, eta bertako etapak ondo ikusten dittuk. Bere kezka nagusixak sozialak eta laboralak dittuk, baiña horren kontura bere oharretan Eibarko hainbeste estampa marrazten jittuk. Eta gero, 60ko hamarkadan, bere semia ETA-n sartziakin batera presuen familixen kalbarixuan sartzen dok, nahi ez dabela eta bortizki. Hor, oso interegarrixa da bere parakaidista begixekin kontatzen dittuan gauzak: 65 urteko jubilauak kaleko giro poliziala, katxeuak, kontrolak, egunik egun gertatutako atxiloketak eta bestelako ekintzak deskribatzen jeskuk bere erara... nahiz eta “aitxitxan notak” diran, errata, euskerakada eta guzti (edo biharbada horretxeaittik) irakorterreza dok eta erritmua trepidantia, liburuak engantxatu egitten jok guztiz. Polittena, eguneroko gauzak deskribatzeko formia, adibidez, pasaportia errenobatzera juan eta kentzen detsenekua. Poliziakuen zazkarkerixia (lehen guztiz normaltzat hartzen genduana), manifestaziño “relampaguak” Untzagatik San Andresera...

Asko interesau jatak Gestoras Pro Amnistiakuen historixia: hasiera nahikua espontaneua, pentsakera askotako jentiak bultzatuta, gero erakunde konkretu batzu monopolizatuta... gaur eguneko fosilizaziño egoeria hobeto ulertzen jok. Balentin bera be ez ei zuan ardixa, eta zentzuna disziplinian aurretik ipintzen zebalako arazuak eta desadostasunak izan jittuan...

Politta, 8 laguneko talde honetan egindako bihar hau. Kaleko pertsona normal baten atzian dagon historixia ezagutu, eta pertsona ona eta koherentia topau juat, gauza interesgarri askon lekuko, eta modu apalian kontatuta. Pedanterixa edo harropuzkerixa arrasto barik. Mikrohistoria haundi bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024