Gora Euzcadi Chistulari
Normalian egunero ordu honetan chi-kung saiua egitten doten arren, gaur radixo onduan geratu naiz Eibarko Matrallako irratiko Gora Euzcadi Chistulari saiuan azken alia osorik entzutzeko.
Ander Arroitajauregik juan dan 5 urtian martitzenero goizeko 7.30etan gidatu daben saiua kantuz agurtu dau. “Quien canta su mal espanta” diñue ondoko herrialdian, eta ni triste jarri banaiz be, siñisten dot Ander histrioiak be bere bihotztxua izango dabela perilla luzian atzian, eta azken agurran momentuan, marraskilluen musikia azpixan dakala, nahixago izan dabela kantuan eta dantzan emon. Nik bardiña egingo neuke. Hurrengorarte eta eskerrikasko zure programa bikaiñakin Euskal Herri guztian zihar zabaldutako zirixengaittik.
Matrallako irratixa 2002 (¿) urtian hasi zanian, bildur asko izan genduan eta saiatu giñan ahal danik eta egittura establiena emoten, ahal danik eta denpora luzien iraun ahal izateko. Nahiz eta irratixa irratikidien arteko asanbladan auto-gidatuko zan, “poder en la sombra” bat eratzeko premiñia ikusi genduan. Mobimendu asanbleario guztien modura manipulatzeko erreza zalako, interes politikuen araberako “desenbarkuak” sufritzeko arriskua ikusten genduan eta asanbladia apurtzeko eskubidia gorde genduan “Marmarra elkartia” osatzen dogun 8-9 pertsona talde batek. Kuriosua da eze, broma asko jasan daben talde honetan ezkerreko jentia nagusi bazan be, batzuk abertzaliak eta beste batzu anarkista ildotik giñoian eta bakoitzak bere bildurren araberako estatuto batzu bultzatu zittuan. Nere partetik, interes printzipala ezker abertzalian mendeko organo ez bihurtzia zan; beste batzuk beste kezka batzu zittuen, eta danon artian irratixan “libertade superbisatu” hau bermatu nahi izan genduan, sobiet estilo puruan.
Ba bost urte geruago, benetan asko poztutzen naiz “poder en la sombra” osatzen dogun hórrek ez garalako behin be bildu. Behin bez, gero! Irratixa benetan autonomua izan da, irratikidien asanbladia izan da erabagi guzti-guztiak hartu izan dittuana eta ez dogu ezelako desenbarko politikorik jasan. Marmarra elkarteko jentia sakabanatu egin da (nere moduan, Lekeitxion bizi naizena) eta oin radixuan dagon jente gehixena ez daka zerikusirik hasierako talde harekin. Martzinkus erretorea adibidez (GECH), juan dan 5 urtian radixuan buru-belarri jardun dabena, eta beronena izan da Matrallako irratiko programa zabalduena Euskalherrixan zihar. Benetan poztekua da hau, eze, nik behintzat ez neban gusto-gustora hartzen be “poder en la sombra”ko kontu hori.
Antxiñako Pottoka irratixan iraupen-errekorra pulberizatuta dago onezkero. Arroita/Martzinkusek ziñuan modura, ikusteko dago oin jente barrixari radixuan parte hartziak kili-kili egitten detsan, oin teknologixa barrixen laguntzia dakagula eta Euskalherri osuan Arrosa sarian bittartez entzutzen gaittuela, edo beste barik modia pasatu eta irratixa berez emetau eta hil egingo dan. Hala izan bihar ba da hala izan deilla, eta beste putre batzu hondakiñak aprobetxatuko doguz behintzat, yek, yek, yek!
Eskerrikasko Ander, plazer bat izan düzü!