Sasiolako boteregune mediebala, altxor baten hondamendixa
Lehengunian, arratsalde tonto baten Anek zera proposatu jestan: hainbestetan aittatutako Astigarrabixako ermittiori ikustia. Hala egin genduan, juan, ikusi eta baitta auzuaren zihar bueltatxo bat emon be. Eta tira, pasantian Sasiolako komentu eta eliza zaharra ikusi zebanez, harainotxek hurreratzia proposatu jeztan, baitta neu baietz esan be, komentu hori aspaldittik ikusi gura najuan eta.
Hara goiaz ba kotxez, bide baztarrian aparkatu eta komentu-elizia kanpotik ikusteko asmoz, berandu zalako eta nahitta be ez gendualako denporarik izango barrura sartu eta ezer ikusteko be.
Egitten detzagu eliziaren aurrekaldiari buelta bat, eta hantxe lasai gagozela agure bat agertzen da ondoko Sindika basarrittik. Guregana jatork zuzenian berbarik esan barik, eta zera pentsatzen juat: "Uy, badirudi ez jakola gustau gu hamen agertzia".
- "Kaixo, kanpotik apur bat ikusten gabiz".
- "Bai zera kanpotik ikusi! Mar, mar, mar...."- diño gizonak, eta giltza bat eskuan daukala elixako atarixan sartzen da ateko kandadua askatzeko asmoz. Kostata ulertu egitten juat bere mendebal-erdiko transizio dialektu motrikuarra, hika egitten dok gainera, baina uste dot barrura sartzeko asmua genkala esan dabela... ¡harrapatu gaittu!
Bueno, kandadua kendu eta hantxe sartzen gaittuk hirurok, eta sartu besain laster aho zabalik geratzen nauk. Aho zabalik, boveda izugarri altuaren gorengo partia ikusteko burua guztiz atzera bota bihar dualako, eta nik espero najuan barru erdi hutsaren erdixan, illun artian, erretablo itzal bat igartzen dalako, monumentala, izugarrixa. Eliziaren sapaixaren (harrizko bobedia esan gura dot) bi herenak desagertu dittuk, eta tetxuaren habiak bistan jagozak; erretabluaren gainian jaguan sapai herena hor jagok, bere nerbixo gotikuak etabar. Illuntzen jagok, bedratzi ta erdixak izango dittuk, eta rosetoittik sartzen duan ipurtargixan biharbada inpresionantiagua egitten dok atzekaldeko illunetan ikusten dan arku bakarti bat; koruaren euskarrixa dok, korua jausi eta gero bere lekuan dirauan goiko pisoko elementu bakarra.
Gizona berbetan hasten jaku, eta lehenengo erretabluari buruz hasten jaku. Jakiturixa potzua zabaldu dok. Intxaur baltza zer dan azaltzen jezkuk lehenengo; nere kaletar belarrixak nekez harrapatzen dabez zehaztapenak, baina hala eta guztiz be ulertzen juat intxaur arbolia modu jakin baten sikatzen danian, intxaur normala izatetik intxaur baltza bihurtzen duala, ixa usteldu ezinezkua. Eta materixal horrekin dagoela erretablo hori eginda. Bere basarrittar hizkuntzan, dato jarixo eten bakua botatzen hasten da ba dagozen eta falta dirazen egur zatixei buruz, behin eta barriro lapurrak Sasiolako elizan ohostutako edo ohosten saixatutako piezei buruz... Santu guztiak bere izenez ezagutzen jittuk eta zihatz azaltzen dezku hari burua falta jakola, beste horri eskua... Altxor hori (Debabarren guztiko lehenengo nukleo mediebala seguraski) konserbatzen egindako pauso eskas eta geldixei buruz berba egitten jezkuk, oztopo burokratikoz jositta... espedientiak bere ibilbide lasaixa egitten juan bittartian, egun batez elizako sabai gotikua jauzi egin zuala (teillatuko itxoginen eraginez), soluko hillobixen losa gehixenak apurtuz...
Illuntasunian, Sindikako aguria gaztetxo baten modura mobitzen dok. Ezagun da Sasiolako zentimetro bakoitza ondo baino hobeto ezagutzen duala. Horma ondora goiazak (ladrilloz tapatuta dagozen atien ondora; lapurrak hortik sartu izan dittuk behin eta barriro) eta plastiko baltz haundi baten azpixan dagoana erakusten jezkuk: goittik jauzittako sabai zatixak. Hare harrizko labratutako piezak jagozak, eta beste batzu.
"Zer dek hau?" emoten jezkuk eskura. Harri arina.
"¿Porlan mediebala?" nik.
"Bai zera porlana. ¡Estalaktitia!".
Antza danez, Berriatua aldera joian bide inguruan jagoan haitzulo batetik etaratakua, harri labrauak enkajatu arazteko baina pisua gehittu barik. Hantxe jagozak montoi triste baten. Zelako inpotentzixia, erredios; aguriak amorru asko jaukak eta igartzen jako. Bizi guztia jaroiak han elizia zaintzen, eta zelan jausten joian ikusten. Bere esanetan, sabaittik txintxilizk txalupa bi ezagutu dittu, Debako marinelak egindako oparixak. Zenbat milloi gastatzen dittuezen edozein errepide ziztrin egitteko, eta zenbat kostatzen jaken halako altxorren hondamena ekiditzeko neurrixak hartzia.
Hasierako bihotzeko mina apur bat baretu dok: sabaixa jauzi zanetik antza, zeozer-zeozer egin dok, sikieran eliziaren hondatzia geratzeko. Beheiaren zati haundi bat (lehen hillobiz beteta jeguana) porlanez estali juek. Beste bat ez, aguriak soluko losa haundi bat jasotzen dok, 70 bat killotakua, eta hor beheian illunaren illunetan hazurrak distingitzen dittuk. Jauzittako sabai zatixak bilduta jagozak eta plastikopian. Bankuak, konfesionarixuak, kutxak, sakristixako armarixuak... danak montoi haundixetan jagozak bilduta. Sindikaren esanetan, pertsonaje inportanteren bat agertzen da lantzian behin ha ikuskatzeko. ¡Baina gitxiegi, gitxiegi! Sasiola pizkaka hiltzen jagok, zaindarixa zaharra dok... Astiruegi doia konserbaziño biharra.
Eguzkixa juan da bere amagana... gu ez juagu ostirik be ikusten eliza barruan, eta tiniebletatik urtetzen goiazak, hurrengo baten denporaz bueltan etortzeko asmoz. Kanpuan, ondiok ez da guztiz illundu. Eta mometu bateko hitz aspertua izango zana ez jaukak etenik: Sindika berotu dok eta bere esplikaziño itturixa ez dok agortzen.
Elizatxoa? Los cojones! Elizatzarra dek, nik ere ezagutzen diat.