Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Asier Sarasuandako moroko mezua

txiko 2006/12/19 17:46

Asierrek aspaldittik darabixan gaixa da, txori izenena eta horregaittik ipiñiko dot hamen. Gaur lagun arrantzale-izandako batekin berbetan, Lekeittion erabiltzen dirazen txori-izen bi ezagutu dittudaz.

Bata, MATXINPLANKIA (pottorrua). Hamen bat, ADES taldekuok bere abixan erretratatuta, ez dogu esango nun badaezpada (argazkixa, Gotzon Aranzabal).

Eta bestia, KARRABASUA (ubarroia). Argazkixa P. Duboisena.

Hell Patrol

txiko 2006/12/12 18:30

Anizko inguruan, Abartan mendi hegixan topau najittuan. ¡Ha zelako bildurra!

Benetako "paletoak"

txiko 2006/12/12 18:20

Asteburu honetan Donezteben Manuel Rivas idazlian "Galicia, galicia" liburu desternillantiakin gogoratu nok. Bertan, galiziar españolzalien erretratu gaiztua egitten dok Francisco Vazquez A Coruñako alkatian pertsonan. Galiziar peto-petua izanda, bere kultura eta sustraixa dan galiziera marjinatu eta Ama Espainian besuak billatzen jittuk behin eta barriro. Nahi-eta-ezin baiña, zeaittik eze bere hiriko izen ofiziala marjinatu eta gaztelerazkua erabiltzian be, "La Curuña" esaten jok garrulo patetikuak. Eskerrak galiziar askok umorez hartzen dabela. ¡Biharko!

Euskal Herrixan be hainbeste adibide jagozak, hasi Eibar edo Markiñako 60 urte inguruko andra gehixenetatik, eta segi Sanz "komunidade prehistoriko"ko lehendakarixakin. Edo Doneztebeko inmobiliarixa honetako iragarkixokin.

Espaiñolez ipintzeko gogo bizizegixa edo... eta Bera "Vera" badok, Bidasoa "Vidasoa" kontizu. ¡Por rrregla de trres pues!

Nik dakittela, gazteleraz, frantsesez eta euskeraz herrixa Almandoz izan dok "lehen orai eta bethi"...

Euskeraz ondo baiño hobeto jakingo juek seguru, baiña aukeran nahixago juek erdera traketsa erabillitta analfabetuen modura geratu.

¡Hónek bai PALETOAK hónek!

Eskerrak dana ez dagola galduta. Donezteben bertan, mankomunidadeko buleguetan euskeriak bere leku naturala jeukan (preponderantia) eta harreragunian kartel esanguratsu hau jeguan.

1936ko Gabonillan 9xa.

txiko 2006/12/09 01:00


361209 tagged map by user - Tagzania

361209: Legutianoko burrukian amaieria.

  • Errepublikazalien Legutianoko ofentsiba amaitzen da: Albertia, Maroto eta Jarindo mendixak errekuperatu eta fortifikatu dittuez, eta udabarrirarte mantenduko dabez. 800 baja jasan dittuez Erasuan koordinaziño arazua izan dabe (Otxandiano-Aramaiona sektorian errepublikazalien batalloiak alkarri tiro egin).

GURE IRRATIA erre da

txiko 2006/12/07 23:10

Oin dala pare bat egun Uztaritzeko Gure Irratia erre egin da. Hau da eurei laguntzeko bueltaka dabillen deialdija.

*** Sute baten gaitik, GURE IRRATIAREN estudioak osoki ondatuak izan dira 2006 abenduaren 5an huntan. GURE IRRATIAREN uhainak ez dira ixilik egonen… Langileek lehen bait lehen hasi nahi dute lanean, zuen sustenguarekin.

Diru laguntzak igortzeko : GURE IRRATIA PK6 64480 USTARITZE

Banku kondua : Euskadiko Kutxa 3035 0059 8705 9005 2623

Helbide elektronikoa : gureirratiaelkartasuna@euskalirratiak.info

Deitzeko : Iparraldetik : 06 16 23 72 24 Hegoaldetik : 00 33 616 23 72 24

1936ko Gabonillan 7xa.

txiko 2006/12/07 11:00


361207 tagged map by user - Tagzania

361207: Legutianoko burrukan, errepublikazaliak Nafarrate galdu.

  • Errepublikazalien errelebua Nafarraten: Meabe 1 “Largo Caballero” badoia, eta Gordexola sartzen da. Ordu batzun buruan, posiziñua galduko dabe.

1936ko Gabonillan 6xa.

txiko 2006/12/06 11:00

361206: itxasontzi golpista bat errepublikara pasatzen da.

  • Goizaldian, Virgen del Carmen bou golpistako tripulaziñua amotinatzen da; ontzixaz jabetu eta Bilbora eruaten dabe; Marina Auxiliar de Euzkadin sartu eta aurrerantzian Donostia izenez ezagutuko da.


361206 tagged map by user - Tagzania

1936ko Gabonillan 3a.

txiko 2006/12/03 11:00


361203 tagged map by user - Tagzania

361203: Baionatik Bilbora arma kargamentua.

  • Mar Rojo merkantia eta Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra bouak Bilbora sartu.

1936ko Gabonillan 2xa.

txiko 2006/12/02 11:00


361202 tagged map by user - Tagzania

361202: Baionatik arma gehixago; errefuertzo golpistak Legutianora.

  • Baionatik Mar Rojo merkantiak urtetzen dau, Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra bouak eskoltatuta.
  • Errefuertzo golpistak heltzen dira Legutianora Arrasatetik (Alonso Vega), Betxina eta Txabalapeako pinudixak hartu eta Gasteizekingo komunikaziñua zabalduta. Abendu erdirarte burruka gogorretan jarraittuko dabe.

1936ko Gabonillan 1a.

txiko 2006/12/01 11:00


361201 tagged map by user - Tagzania

361201: Legutianoko golpistak inguratuta geratzen dira.

  • Errepublikazaliak Albertia mendixa eta Legutianoko hego-ekialdeko alturak hartzen dittuez; golpistak Betxina (ez dot lokalizatu) eta Txabalapeako pinudixetatik erretiratzen dira, eta halan Legutiano inguratuta geratzen da, Gasteizko komunikaziño barik.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024