La guerra civil en Eibar y Elgeta
Ahaztuta nenguan liburu honen gaiñian zeozer ipintzia, eze, gehixenbat kontsulta liburu bat dok. Zenbat dato, eta zenbat gauza interesgarri. Ikusten juat, datozen urtietan gerrako arrastuak mendixetan kokatzen eta klasifikatzen ibiltzeko kontsulta liburu ederra izango dala. Sorpresia izan juat Amuategi Batalloi famosuakin. Hamaika erreferentzia entzun izan jittuadaz, jente desbardiñari, eta zaharren batallitak begittantzen jatazen, ba norbere buruari dakana baiño garrantzi gehixago emoteko gogua, edo... Liburu honekin konturatu nok batalloihori benetan instituziño bat izan zala Eibarren, eta ez gerrako gauzetan bakarrik, kultura maillan adibidez benetako dinamizatzaillia izan zan Eibarren frentiak egin zittuan 7 hillian.
Eta, barriro, agure zahar venerable moduan ezagututakuen arpegi ezkutua ezagutzia zirraragarrixa dok. Ametralladoriakin jentia hiltzen ibiltzen ziran agure irribarretsu inofentsibuorrek.
Oheburuko liburua etxuagu esango. Baiña bai hori-hori eta zimur-zimur amaittuko daben hórretakua.