Astigarraren Ibia, ondare historiko-kulturala alperrik galtzen
astigarribia tagged map by user - Tagzania
Askorena dan furgonetia, beti hondatuta. Horixe gertatzen jako herri edo bestelako erakunde territorial askoren artian banatuta dagozen eskualde naturalei. Bizkaia eta Gipuzkoa artian dagon Deba ibarreko barrenengo partian, ibaixa pasatzeko antxiñako toki estrategiko bat dago: astigar arbola ondoko ibixa . Astigarrabixa ibai haundixa pasatzeko toki errezena izango zan oin dala 1000-1500 bat urte. Handik juango ziran ganauak, burdixak –asmau ziranian-, gizakixen talde bidaiarixak etabar, ibixa pasatzeko modu desbardiñak erabiltzen, sasoian arabera. Agor denporan harririk harri saltoka pasatzeko modua egingo zeben, edo uretan sartu eta ondo bustitta pasatzera arriskatuko ziran. Hori, zurubixak eregitteko formia topau zeben arte; edozelan be, negu-udabarriko ufalak egurrezko pasarela guztiak eruango zittuezen. Urte barrixekin Debako astigarran ibixa ezingo zan erabilli, eta ibarran alde batetik bestera pasatzeko Maltzagaraiñok edo gorutzago juan biharko ziran gure arbasuak, mende askotan. Hala izango zan oin dala 700 bat urte arte; zurubi zaharren ordez harrizko pasarelak egitteko formak inportatuko ziran, eta teknikak hain izango ziran misteriotsuak eze, diabruak be lagunduko zeben eregitze-biharretan. Negozio ona zan edozelan be: jaun batek obra garesti hori bere kargu hartuta, laster amortizatuko zeban bertatik pasatzen zan guztiari bidesarixa ederto kobratuta. Hori, edo... Maltzagaraiñok juan, ibaixa pasatzera!
Toki garrantzitsua izan da Astigarrabixa beraz, “atzo goizerarte”. Azken 15.000 urtiak astebeteko epe bat bihurtuko bagendu, Astigarrabixak gaur eguneko Bilbo batek dakan garrantzi ekonomiko eta historikua izan dau... oin dala 3 ordurarte. XVIII menderarte, bertan gaur egunian be ikusteko moduan dagozen eraikin erlijiosuak (ermitta, Sasiolako komentu , klaustro, eliza...), industrialak (lonja, kargalekuak, moillak... ), zibillak (gitxienez 3 harrizko zubi, errotak, olak, erreboteko frontoia) etabar martxan egon dira. Atzo goizerarte ez: “oin dala 3 ordurarte”.
Gaur egunian Deba, Mutriku eta Mendarok hango lurrak banatzen badittuez be, Astigarrabixako “industrialdeak” denpora asko zeroian martxan hiru herrixak fundau ziranerako. Inguruko jente morduak egitten zeban biharra bertan.
Eta zurubirik bako denporara salto egitten badogu be, garrantzi honen zantzuak topau geinkez. Penintsula gehixena musulmana zanian, bertatik pasatzen zan oiñezko nahiz garraiatzaillien kaltzada printzipaletako bat; han dagoz arrastuak, interesa dakenak ikusteko moduan. Eta Erdi Aro Bajuko denpora illunetan murgilduta, idatzi eta dokumentu bako sasoietan sartuta, orduko jentian biharrak, zorion eta zoritxarrak imajiñatziakin konformau biharko gara. Baiña denporian makiñiak 15.500 urte atzera markatzen deskuenian, tunel baltz ezezagunian zihar argitxo bat ixotzen da. Arkeologuei eskerrak, Astigarrabixa gaiñe-gaiñian dagozen Ermittia eta Prailehaitz mendi inguruetan hainbeste eta hainbeste arrasto aurkitzen gabiz, orduko gure arbaso cavernicolak ze bizimodu zeken pizkat argittu ahal izango deskuenak... lagatzen badeskue.
Izan be, Astigarrabixa-Sasiolako eraikin gehixenen egoera orokorrian penagarrixa dan arren, historiaurreko arrastuak dagoz txartuen: batetik, tokiko administraziñuak ez dau begi oso onez ikusten aurkikuntzia, eta bestetik, bertako haitzak enpresa eraikitzaille boteretsu batek porlana egitteko erabilli nahi dittu. Hori eta hiru herrixen artian banatuta egotiak ez detsa bere balixuan aitortziari asko laguntzen.
Munduko beste toki baten bagengoz, Astigarrabixa-Sasiolan dagozen altxor historiko-kulturalen erdixakin be eukiko genduan euro-eskualde, parke tematiko edo bestelako kultur-explotaziño formularen bat konjunto osuari babesa emoteko. Baiña zer espero leike garrulo kuadrilla horrengandik?
(Miren Azkaraten esanetan, “Pena bat izan zan Prailehaitzen pintturak aurkittu izatia”. Ondare kulturala aktibidade industrialendako "traba" kontsideratzen daben kultur arduradun batekin, lekutara goiaz).