Bersolari txapelketia
Irakortzen hasi baiño lehen, esan bihar dot hamen agertuko dana ez dala politikoki oso zuzena. Ez, behintzat, euskaltzale-abertzalien artian. Baiña ez desta ardura: Gero, nahi dabenak kritikatzeko eta komentatzeko aukeria be badaka. Horretarako, behian erantzun bat idaztia baiño ez daka...
Esan biharra dakat ez naizela bersozalia. Miresten dot kapazidade hori eta ártia begittantzen jata. Nik ikastaro bat be egin neban Amurizakin. Eta sasoi baten juaten nitzan saiuetara, eta jarraitzen neban. Baiña aspertu egin nintzan. Berso txar asko entzun bihar, on bat topatzeko. Eta des-zaletu egin nintzan edo ninduen.
Euskerian munduan tabu eta mito batzuk dagoz, eta bat bersolaritzia da. Euskerian tontorra, grado gorena ei da. Atzo euskerian jai haundixa zala jardun zeben esaten. Ez nago konforme. 13000 persona alkartu egin ziran. Goiz eta arratsalde! Zenbat ete ziran benetako bersozale? Zenbatendako izan da kuadilliakin egitten dan plana, jan-edanian jarduteko atxakixia? Juan ziranetako zenbatek egitten zeben erderaz euren artian?
Ondo ikusten dot persona baten lelehengo berso-saiua finala izatia Juatekotan bertso onak entzun, behintzat! Baiña, ezagutzen dittut kasu batzuk, euskerian eta abertzaletasunan izenian egitten dabenak. Edo zaletuak dirala esaten dabenak. Nere eritxiz, askotan aittu (ulertu) be ez dabe egitten, barren!
Finala akto sozial bihurtu da. Modan dago, guai da. Iñor baiño euskaldunagua da bertan egon ezkero. Erakutsi egin bihar dogu guretako ez daguala toki haundirik (portzierto, zorionak bertsozale elkarteko komunikaziño arduraduneri. Oso bihar ona egin dozue!). Euskaldunok la letxe gara!
Askondako itzelezko gozatua izango da finalera juatia, baiña seguru nago makiñatxo bat asper-asper eginda egon zala. Halan da be, aguantau bihar astelehenian ingurukueri esateko BECen egon zirala. Gure mundutxoko miseriak!
Gloria Mundi
Nobela hau eibartarrak zerrendako kide batek gomendatu zidan. Egia esan daukan portadagatik ez zitzaidan erakargarria egin lanean ikusi nuelako. Beharbada, apokaliptikoegia da. Baina gomendioa zenez kasu egin eta irakurri egin dut. Gustura, gainera.
Di-da batean irakurri dut. Eta aspaldion hain nire irakurketetan hain errekurrente bihurtu diren Munduko Bigarren Gerra, onda bereziak, ezkutuko sekretuak, arma indartsuak, ikerlari konprometituak....Nahi barik holakoek betetzen dituzte eskuetara etorri zaizkidan liburuak.
Intriga dauka, eta fisikako gauza arraroak oin-ohar batean daude azalduta. Horrek asko laguntzen du, fisika ez delako denon gustuko gaia edo denok dakigun gauza. Beraz, alde zientifikoa, nolabait esateko, ez da oso konplikatua. Akzioa ere badauka, eta suspense puntu bat. Trenean gustura irakurtzeko modukoa.
Fernando Morillok idatzi du. Orain pare bat urte beste nobela bat ere irakurri nion Ortzadarra sutan eta oso atsegina pentsatu zitzaidan. Hurrengoa ateratzen duenean ere irakurriko diot.
Ehungarrenean hamaika
Zapatuan Plateruena Kafe antzokian izan ginen Ehungarrenean hamaika ikuskizunean. Gauza asko neuzkan entzunda eta irakurrita bere gainean, onak denak; baina lehengo egunean ez dakit non irakurri nuen ez dagoela kritikarik, ea nor ausartzen zen zerbait benetan txarra zela esaten. Horregatik ikusmina.
Orain nire asmoa, behintzat, ez da kritiko beharrak egitea, ikusi nuena komentatzea baino.
Jarrita egotekoa izango zela pentsatzen genuen. Baina ez zen horrela izan. Zutik egon behar izan genuen. Arratsalde osoan standean egon ostean, antzokiko aulkiarekin ametsetan egon nintzen. Ba, ez. Gainera, bertan bederatzi eta erdietatik geunden, hamarretan hasteko eta hamar eta erdietan hasi zen! Berandu. Jendea urduritzen hasita zegoen. Txistuka ere batzuk. Azkenean irten zen Gari. Mikroa txarto zeukan, baina. Ez zitzaion ezer ulertu. Berdin Mikel Urdangarini Azkeneko diskoan antzera gertatu zaio,ezta?- Beste mikrotik zihardutenak oso ondo. Azkenean konpondu zuten, eta denei ondo ulertu zitzaien.
Neska. Uste dut Argi daukala izena. Oso ondo. Beharrezko loturak egiten, antzerki kutsua ematen, Lauaxetaren bizitza azaltzen. Beharbada, sententzia luzeegia, baina Francoren epaileak horrela idatzi zuten. Entzuten ari ginela ideia bat buruan: ia hirurogeita hamar urte pasatu arren, gauza gutxi aldatu dira hemen.
Gehien gustatu zitzaizkidanak Txuma Murugarren eta Petti. Pettik zelako indarra daukan! Poema ere -Amaiur gaztelu baltza- pontentea da. Momentu baten bera isildu eta antzoki osoa isilik! (gure ondoko berbontziak ere bai). Une magikoa izan zen.
Oso gustura gelditu ginen joandako guztiok. Hori bai, komentario izan zen ea zer sentituko zuen Lauaxetak jakin izan balu horrelako elementu batzuek bere poemak kantatuko zituztela . Bai, Lauaxeta eta Francis Doctor Deseokoa ez dira soka berekoak, ez horraittiok!
La ecuacion Dante
Irentsi dut beste liburu bat. Honek ere bostehun orritik gora dauzka. Hasieran nahastu samartuta ibili nintzen, lau hari dauzkalako eta fisika kontzeptu konplikatu batzuk dituelako. Gero, lautu zen dena, baina zientzia-fikzioa agertu zitzaidan. Ondo hartu nuen. Bat-batean zientzia-fikzioa sartzea ez dut batzuetan oso ondo hartzen-eta.
Liburu atsegina da, trenean, anbulatorioan, INEM-eko bulegoan irakurtzeko modukoa. Baina ez komunean. Pertsonaiak oso tipiko-topikoak dira, baina horrek irakurketa errazten du.
Codigo da Vinci espalekotzat jotzen dute, kontraportadan bertan, baina ez da horrela. Oso desberdinak dira. Izan daiteke bateko tituluan da Vinci agertzen dela, eta bestean Dante? Beharbada bai.
Pentsatzen ari naizela...Dante behin baino ez du aipatzen. Zer dela eta izenburu hori? Azalpenak denboratxo bat behar du. Irakurri eta kontatuko didazue ea zergatik duen izen hori. A! Ez nahastu El club Dante-rekin!
Jane Jensen-ek idatzi du Eta Eibarko Juan Sanmartin Udal Liburutegian topa dezakezue.
Durangoko azoka
Zer egin daiteke Durangoko azoka hobetzeko?
-Komunak non dauden denoi berri eman. Lotsagarria iruditzen zait holako eraikin batean hainbeste diru gastatu eta ganorazko komun publikorik ez jartzea. Badakit badaudena, baina gutxi eta ezkutuan
-Kafe makinako prezioa merketu: pasada bat da makinako kafe ziztrin batek euro bat balio izatea. Taberna kendu izana ere ez zait gustatzen.
-Umeen liburuak saltzen dituzten standen -horrela idazten da?- altura jaistea: Eguenean ume birekin ibili nintzen eta liburuak ikustea eskatzen zidaten. Une baten biak beso banatan izan nituen! Txikienak: beste hori ikusiko dogu! Esaten zidan eta nik ez nekien zelan eutsi. Hori bai, gero umeen gunera joan ginen eta iaz baino hobeto dago. Gozamena! Hor bai dena euren alturan. Nagusi zein txiki denok botata kojin gainean.
-Liburu sinatzaileentzako leku berezi bat. Ezinezkoa zen Toti Martinez de Lezea sinatzen zegoen standean ezer ikustea. Pasatzea ere gaitza zen!
-Materiala euskara hutsean izatea. Zorrotza izango naiz, baina ez dut uste azoka hori horretarako denik. Eta jakina, saltzaileak euskaldunak!
Azkeneko egunetan jende gutxiago ibili denez gustura ikusteko aukera zegoen. Bestela, jendetza egun gehiagotan zabaltzea.
Eta bat egin beharrean bi egingo balira? Ekainean bestea, adibidez?
Madre del arroz
Edozein gauza iraku dezaket. Itzelezko totxoak irakurri izan dittu, baina orain nobela arinak baino ezin ditut irakurri. Nire inguruko guztiak gomendioak ematen dizkidate, baita liburuak ekarri ere.
Eibartarren zerrendako aholkuei jarraitzen diet, baina lankide batzuek zuzenean nire apalean liburua uzten dute. Nik hartu eta irakurri
"Madre del arroz" amaitu berri dut. Rani Manicka-rena. Potoloa, bostehun orritik gorakoa (horrelakoak gustatzen zaizkit). Familia baten istorioa, matriarka daukana. Istorioa famialiakoek kontatzen dute: bakoitzak bere egia eta besteen miseriak. Liburu osoa irakurri behar istorio osoa jakiteko
Gustatu zait exotikoa delako, Bigarren mundu gerraren gainean hitz egiten du, baina japoniarren okupazioaz; guretzat berria. Familiaren arteko hartu-emanez, bizitzaz eta hinduen sinusmenaz. Dena berria eta ederra. Gogorra era berean
Gomendagarria benetan
Woman
Denporia dakadanian kioskora periodikua erostera juaten naizenian, gustatzen jata aldizkarixei begiratzia. Oso gitxittan erosten dot ezer neretako modokorik topatzen ez dodalako. Pasa dan domekan bistazua joten nebillela, ikusi neban "Woman" rebistiak oso mantel eta palillo moñoñuak zittuala. Merkia pentsau jatan eta erosi egin neban.
Aspaldixan holako aldizkarik ikusi barik. Ikusi, ze irakorri...Ahaztuta nekan rebista hórrek zelakuak diran! Haluzinatuta geldittu nintzan. Alde batetik, publizidadez jositta; beste alde batetik, bertan agertzen ziranak ixa danak ezezagunak ziran neretako; bestetik, gaixak guztiz martzianuak.
Dana zan, kanpora begira egitteko: makillaje perfektua, azal perfektua, erropa ultra-fashiona, etxe zoragarrixak: en sólo 70m! Nere etxiak 45 dakaz, barren!
Aldizkari hori emakume moderno, bihargin eta kultuendako eginda ei dago. Mailla sozio-ekonomiko altudunendako. Benetan altua eduki bihar holako produktuak-eta erosteko!. Baiña holakuak dira andra bihargiñak eta kultuak? Edo hori da emon nahi dan irudixa? Gizartiak diño holakua izan bihar dala emakume modernua: In egoteko hau egin bihar dozu, bestela out egongo zara. Eta ez dago out egotia baiño gauza txarragorik...
Andrazkuon irudi demagogikua da hori. Konsumora bultzatzen dabena, pentsatu eragitzen ez dabena eta itxurari baiño erreparatzen ez detsana. Dirua barra-barra gastauko dabena. Moníííísima egongo dana baiña burua hutsik eukiko dabena. Holakuak nahi gaittue: gastatzailliak eta azalekuak!
Puaj!! Gero eta higoiñ haundixagua emoten deste!!
Alemaniatik datorkiguna
Une gogorrak bizi ei ditugu. Ekonomia pikutara omen doa. Enpresek ezin dute. Ongizate estatua gainbehera dator. Egin dezagun zerbait!
Hori esan dute Alemanian. Esan eta ekin. Erreforma berrian jarri nahi dituzte abian: lehengo urte bietan kaleratzea dohainik irtego zaie enpresariei, beharginek gehiago ordaindu beharko diote segurantza sozialari gutxiago ordaintzeko enpresa buruek, erretiro edadea 67 urtera igo, bez zerga igo,...Alemanian martxan jartzen bada, laster gurera ere etorriko zaigu.
Marka da, gero! Beti beharginon lepotik! Erreforma guztiak gure kalterako dira. Guk ez dogu aberastasunik sortzen, guri ez zaigu lagundu behar. Soldatak txikitzea eta prezioak karutzea ekarriko digu honek. Askok esango didazue ni ez naizela obrerua, gure herriko zaharrek esaten zuten zentzuan. Baina bai langilea eta soldatapekoa, obreruen moduan, eta denoi eragingo digu.
Ni baby-boom-ean jaiotakoa naiz, eta beti pentsatu izan dut gure belaunaldiak erretiro adinera iritsitakoan autobusetan sartu eta gaseatu egino gintuztela. Oker nengoen. Beharrean edukiko gaituzte laurogeiak bete arte. Ez Inserso ez Benidorm! Ez dugu pajaritos dantzan egingo "lige" berriarekin! Lastima! Ligatzeko esperantzak ordurako neuzkan lagata!
Buruko zapia
Gaur San Andres eguna da. Eibarren jai. Aspaldian Eibartik kanpora behar egiten dudanez, sarri askotan ezin izaten dut jaiaz disfrutatu.
Ezagutzen ez duenarentzat esango dut san andresetan azoka egoten dela, eta umeak -eta nagusi gutxi batzuk- baserritar janzten direla/garela.
Atzo, eskoletan jantzi ziren. Pare bat neskatila baino ez nituen jantzita ikusi. Denek ez zeramaten buruko painelua jarrita, baina zeramatenek hobe lukete ezer ez eramatea! Zapiak mokordo bat zirudien!
Hain gaitza da ganoraz jartzea? Ez, bada. Era asko daude. Baina bi dira errazenak. Argazkirik baneuka, pausuz pausu azalduko nuke zelan jarri.
Ideiarik ez baduzu errazena azalduko dizut: Zapia lisatzerakoan, "toke" apur batekin plantxatu, horrela gogortu egingo da. Gero buru gainean jarri. Ile luzea baduzu, kopeta bat egin. Zapia triangeluan jarri behar duzu buru gainean, punta bat atzean, kokotean eta besteak aurpegiaren alde banatan. Gero, aurreko puntak atzera pasatu eta gurutzatu beste puntaren eta kopetaren azpitik. Ostean, punta bi horiek atzera ere gurutzatu gainetik, eta kontrako belarriaren gainean jarri orratz buru-zuri banarekin. Nahibeste gantxo jarri, horrela ez zaizu jausiko-eta.
Burua garbitu berri ez izatea komeni da. Bai, ile garbiak ez dio eusten paineluari. Hori funtsezkoa da. Trankil egon, etxera itzultzen zarenean izango duzu-eta burua garbitzeko aukera. Batekoagatik ez zaizu ezer gertatuko!
Hurrengoan mototsduna erakutsiko dizuet, ea argazki eta guzti egiten dudan!!
Eta ezin baduzue, ez jantzi edo zelan. Eskatu laguntza dakin bati. Horrela joan baino lehenago hobe duzue ezer ez jartzea. Badakizue zelako itxura daukazuen mokordo hori buruan eta mendiko botekin? Edo okerrago, kirol-zapatilekin eta forro polarrarekin? Negargarri!!!
Ea bada, zaindu pixka bat gure janzkera. Horrela esanda zein gaizki gelditzen den! Baina ondo guapa egoten gara gauza guztiak ganoraz jartzen ditugunean. Ederrak benetan!
Ruper Aulestin
Atzo, domekia eta eguraldi txarra. Konbinaziño perfektua etxian gelditzeko eta txokolate berua jateko.
Baiña ez, erabagi genduan zeozer egin bihar zala: ziñera! Uff! Jarri Potas eta amerikanada jasaneziñ hórretako bat!
Egunkariko agendia hartu eta inguruan zer eta Ruperren kontzentua Allustin! Nere lagunari ez jakola larregi gustatzen, sekula ez dabela Ruperren kontzerturik ikusi!! (sakrilegixua!!)...Ni pozik. Azkenian animau neban eta nere super-boliduan hantxe abixau giñan. Bixok sekula Allustin egon barik. Eguraldi berdedun domeka arratsalderako abenturia.
Bidia be ez gekigun, baiña nere kutre-mapiari esker aillegau giñan. Frontoi bat ikusi eta bertan aparkau. Baiña han pelotan zebizen, eta ez kantuan! Seirak ondo jota zeguazen, eta arratsaldia ordurako gaba zan. Halako baten auto bat geldittu eta neska batzuk guri galdezka ia nun zan kontzertua. Nere lagunan ezagunak zira, eta Zarauzkuak!!!
Aborigen bakarra pasau eta preguntau egin zetsagun. Plazan zeguala Udal aretua! A! Plazatik entzutzen zan musikia. Bigarren pisuan zan. Han agertu jakun antolatzailletako bat ia sarrerarik gekagun. Guk ezetz. Gallinerora bialdu ginttuan, baiña kobrau ez (hori detaillia!).
Aretua txikixa baiña txukuna. Eskola askok areto haundixagua dake, baiña politta zan egur batzuekin-eta. Gu balkoian, zutiñik. Hori bai, komuna be onduan, eta iñor molestau barik.
Ruper, mugalari barik. Bera kontrabajo jotaille batekin. Baltzez jantzitta, goittik behera (kaltzetiñak eta kantzontzilluak, ez dakitt ez zeskuzen erakutsi eta). Hasieran, gure hasieran, serixo eguan. Baiña azkenerako gustora zeguala igartzen jakon. Lau kantu barri jo zittuan, batzuk izen bakuak, ondiok. Beste bat Eñaut Etxamendina. Baitta lelehengo diskoko bat be. Bis bi egin zittuan. Betiko muduan: ooooondo!
Nere laguna be gustora egon zan. Pufff! Imaginau, gustau ezik hurrenguan ezin engaiñau. Beste ezagun bateri (hainbat ezagun topau genduazen, baitta eibartar bat be) galdetu netsan ia beste biderik baeguan. Berak baietz, baiña haxe be txarra zala. Tira! Momentu baten, baiña, Bolibarren, edur maluta batzuk bota zittuan. Nere laguna mariatzen hasi zan, eta ni jo-ta-keian berriketan, bera distraitzeko batez be. Txarrena Eibarko Agiñan izan zan: edurra gero eta gogorrago, laguna gero eta zurbillago...eta gu bakarrik munduan! Ixua ikustia zoragarrixa izan zan. Dana dala, zenbat edur bide bazterrian! Arratsaldian Trabakuatik juan giñan, eta ez zeguan apenas edurrik.
Azkenian luzia egin jakun baiña heldu giñan onik Eibarrera. Abeturaz betetako domeka arratsaldia :-), Bilbon B&B-n; be izango ziran abenturak, baiña toki bittan batera ezin egon....