Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Woman

Woman

Leire Narbaiza 2005/12/02 14:48

Denporia dakadanian kioskora periodikua erostera juaten naizenian, gustatzen jata aldizkarixei begiratzia. Oso gitxittan erosten dot ezer neretako modokorik topatzen ez dodalako. Pasa dan domekan bistazua joten nebillela, ikusi neban "Woman" rebistiak oso mantel eta palillo moñoñuak zittuala. Merkia pentsau jatan eta erosi egin neban.

Aspaldixan holako aldizkarik ikusi barik. Ikusi, ze irakorri...Ahaztuta nekan rebista hórrek zelakuak diran! Haluzinatuta geldittu nintzan. Alde batetik, publizidadez jositta; beste alde batetik, bertan agertzen ziranak ixa danak ezezagunak ziran neretako; bestetik, gaixak guztiz martzianuak.

Dana zan, kanpora begira egitteko: makillaje perfektua, azal perfektua, erropa ultra-fashiona, etxe zoragarrixak: en sólo 70m! Nere etxiak 45 dakaz, barren!

Aldizkari hori emakume moderno, bihargin eta kultuendako eginda ei dago. Mailla sozio-ekonomiko altudunendako. Benetan altua eduki bihar holako produktuak-eta erosteko!. Baiña holakuak dira andra bihargiñak eta kultuak? Edo hori da emon nahi dan irudixa? Gizartiak diño holakua izan bihar dala emakume modernua: “In” egoteko hau egin bihar dozu, bestela “out” egongo zara. Eta ez dago “out” egotia baiño gauza txarragorik...

Andrazkuon irudi demagogikua da hori. Konsumora bultzatzen dabena, pentsatu eragitzen ez dabena eta itxurari baiño erreparatzen ez detsana. Dirua barra-barra gastauko dabena. “Moníííísima” egongo dana baiña burua hutsik eukiko dabena. Holakuak nahi gaittue: gastatzailliak eta azalekuak!

Puaj!! Gero eta higoiñ haundixagua emoten deste!!

etiketak: more
txikillana
txikillana dio:
2005/12/04 13:56

Hori don eta, emakume modernuak jarraittu biharreko eredua! Erreparatu eixon gaixei: - %25 iragarkixak: erropia, konplementuak, lurrunak. - %25 gizonezkuei gustatu izateko trikimailluak. - %25 etxeko dekoraziñua. - %25 sukaldaritzia. Hau da: "Hola" modura, baiña begirakuna agresibuekin eta uliak puntan. Segi bixkor. O.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua