Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / La ecuacion Dante

La ecuacion Dante

Leire Narbaiza 2005/12/14 15:47

Irentsi dut beste liburu bat. Honek ere bostehun orritik gora dauzka. Hasieran nahastu samartuta ibili nintzen, lau hari dauzkalako eta fisika kontzeptu konplikatu batzuk dituelako. Gero, lautu zen dena, baina zientzia-fikzioa agertu zitzaidan. Ondo hartu nuen. Bat-batean zientzia-fikzioa sartzea ez dut batzuetan oso ondo hartzen-eta.

Liburu atsegina da, trenean, anbulatorioan, INEM-eko bulegoan irakurtzeko modukoa. Baina ez komunean. Pertsonaiak oso tipiko-topikoak dira, baina horrek irakurketa errazten du.

Codigo da Vinci espalekotzat jotzen dute, kontraportadan bertan, baina ez da horrela. Oso desberdinak dira. Izan daiteke bateko tituluan da Vinci agertzen dela, eta bestean Dante? Beharbada bai.

Pentsatzen ari naizela...Dante behin baino ez du aipatzen. Zer dela eta izenburu hori? Azalpenak denboratxo bat behar du. Irakurri eta kontatuko didazue ea zergatik duen izen hori. A! Ez nahastu “El club Dante”-rekin!

Jane Jensen-ek idatzi du Eta Eibarko Juan Sanmartin Udal Liburutegian topa dezakezue.

etiketak: liburuak
Jozulin
Jozulin dio:
2005/12/15 00:49

Kontxo! Komunean ez? Zer ba? Pisu handiegia du esku biekin oratzeko? El Mundo edo Aldaketa16 bezain laxantea da?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua