Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Gloria Mundi

Gloria Mundi

Leire Narbaiza 2005/12/16 12:10

Nobela hau eibartarrak zerrendako kide batek gomendatu zidan. Egia esan daukan portadagatik ez zitzaidan erakargarria egin lanean ikusi nuelako. Beharbada, apokaliptikoegia da. Baina gomendioa zenez kasu egin eta irakurri egin dut. Gustura, gainera.

Di-da batean irakurri dut. Eta aspaldion hain nire irakurketetan hain errekurrente bihurtu diren Munduko Bigarren Gerra, onda bereziak, ezkutuko sekretuak, arma indartsuak, ikerlari konprometituak....Nahi barik holakoek betetzen dituzte eskuetara etorri zaizkidan liburuak.

Intriga dauka, eta fisikako gauza “arraroak” oin-ohar batean daude azalduta. Horrek asko laguntzen du, fisika ez delako denon gustuko gaia edo denok dakigun gauza. Beraz, alde zientifikoa, nolabait esateko, ez da oso konplikatua. Akzioa ere badauka, eta suspense puntu bat. Trenean gustura irakurtzeko modukoa.

Fernando Morillok idatzi du. Orain pare bat urte beste nobela bat ere irakurri nion “Ortzadarra sutan” eta oso atsegina pentsatu zitzaidan. Hurrengoa ateratzen duenean ere irakurriko diot.

etiketak: liburuak
asier
asier dio:
2005/12/16 15:11

neri be gustau jatan. Ez da sekulako liburua, seguru asko ez da euskal literaturian historixara pasauko, baina gustora eta errez irakortzen da, eta holakuak be bihar dittu euskeriak (eta bihar dittugu irakorliok).

xme
xme dio:
2005/12/16 15:02

Ikusten nola nire gomendioak fidatzekoak diren? Nahi duzunean, eskatu berriro.

jydfg
jydfg dio:
2006/03/07 22:10

neri ere gustatzen ari zait baina 43. oorialdean nago eta ikastolan honen azterkata daukat biar eta ez dut irakurri.

leire
leire dio:
2005/12/16 20:35

Bai Jozulin, katiau egin jata "bidali" botoia, eta lau erantzun!! enfin, texnikian arazuak.

Nik be orri batzuk falta jokozela uste dot. Baiña nere eritxiz, euskal liburugintzan bildurra detse liburu potolueri

Magabila
Magabila dio:
2006/01/09 11:19

Fernando la hostia da monumentu1 beantzako, mesedez. Monumentu bat. http://donostialdetik.blogspot.com/

Jozulin
Jozulin dio:
2005/12/16 19:59

Neuri be gustau jatan, baia berrehun orrialde edo falta jakoz neure uste ezjakinean, "Belarraren ahoa"ri bezala. Porsierto, kinpula edo jan dozu? Zelan errepikatzen zaren! ;-D

leire
leire dio:
2005/12/16 15:56

Xabier, Karonte irakorriko dot. Baiña hasi zaitte beste batzuk be prestatzen, di-da irakortzen dira-eta.

Bai, zurekin nago, Asier. Holako liburuak be biahar dittugu. Ez dau Nobelerik jasoko, baiña gustora irakortzen da. Noizko nobela rosak?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua